Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

jondoni (320 agerraldi, 16 liburu eta 191 artikulutan; orobat jondone 27 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean, jondane 8 agerraldi, liburu 1 eta 3 artikulutan eta jaundone 2 agerraldi liburu 1ean) iz kristau erlijioko zenbait santu zahar aipatzean aurrean ezartzen zaion hitza. ik san; done.

Jondoni Joaneko sua. Herria   2001-06-21

Jondoni Joanek bere Ebanjelioko lehen kapituluan. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 80. orr.

Baigorrin, Jondoni Joani suaren inguruan Andre dena Mariaren litaniak kantatzen dituzte. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 47. orr.

Jondoni Joani bezperan, ekainaren hogoita hiruan. Herria   2005-06-23

Apostoluen ekintzak eta Jondoni Pauloren gutunak. Herria   2003-09-25

Jondane Johaneko süak. Jondoni Paulok Galatiarrei V.ean erran zuen bezala: [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 78. orr.

Jondoni Paulok eta san Agustinek besterik erran baldin badute, [...]. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 79. orr.

Botere hori Jondoni Petriri berari ematen dioten beste hitz hauek: Larra itzazu nire ardiak! Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 126. orr.

Eta historian zehar ez dut aurkitu, Jainkoari esker, nafar bihirik, Jondoni Petiriren jarraile Jondoni Satordirenganik ukan Kristau fedea arbuiatu duenik gaurdaino. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 210. orr.

Erromako Jondoni Petrin emana, Inkarnazionetik landako 1567 urtean, azaroko kalendetan, gure Aita Sainduagoko bigarren urtean. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 105. orr.

Jondoni Matiuren XVIII. kapituluko hitz hauen arabera. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 126. orr.

Eta san Lukasen 10. kapitulu horri jarraiki zaio Jondoni Jakobe ere. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 126. orr.

Jondoni Jakobe Apostoluari eskainia. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 110. orr.

Baigorriko Jondoni Estebanen eliza. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 215. orr.

Jondoni Mikael Arkanjeluaren eliza erromaniko handia. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 37. orr.

Larunbatean eta igandean, Miarritzen, Jondoni Martine parropiako kermeza. Herria   2005-06-23

Ainitz tokitan, Jondoni Martinek bazuen ere beste fama bat: [...]. Herria   2002-11-07

Herriko patroina Jondoni Bixintxo baitute, urtarrilaren 22-an ospatzen dena... Herria   2001-01-18

Lehen komunionea izanen da maiatzaren 24 ean, Jondoni Salbatore egunean. Herria   2001-01-18

Jondoni Laurendi, Kanboko patroi Sainduaren ohoretan. Herria   2003-08-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus