Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

joskera 1 iz josteko era.

Trajea joskera ederrekoa zuen, aurpegia ere egikera tatxagabekoa, ahoa ere bai, hortzak ere bai. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 80. orr.

Gero, egurra garraiatzeko erabiltzen zuen zaku zahar baten joskerak baliatuz egindako kapusai gisakoa burutik behera jantzi, eta kalera irten zen. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 102. orr.

2 irud

Baina narrazioen arteko joskera eredugarria bada ere, are interesgarriagoak dira elementuen erabilera eta lengoaien arteko elkarketa aberasgarria. Berria - Kultura   2004-07-02

Taldearen joskera goitik behera aldatu du: hiru zentral, lau erdilari, bi gehiago erasorako, eta aurrelari bakarra. Berria - Kirola   2004-05-19

Halako batean, hariak joskera ez dakit nola ekarrita, Iturrino bertsolariaren ondorengo bat zela esan zidan. Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean» - 160. orr.

Eta dantza-joskera bizian sartu zen gero bere lagunen artean; hain iaio eta pausu-biran arin, behin ere halako dantza bikainik ez zuela ikusi iruditu zitzaion Don Kijoteri, horrelako dantzak ikusten ohitua bazegoen ere. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 143. orr.

3 hitzen hurrenkera antolatzeko era; sintaxia.

Bestela esanda: nolako doinua, halako joskera (hitz-ordena). Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 22. orr.

Joskerari erreparatuta, perpausen osagaien ordenan dago aldaketa. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 20. orr.

Erabat baztergarriak dira bizpahiru menpeko esaldiez jositako diskurtsoak, baita joskera desegokia duten perpausak ere. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 103. orr.

Testuaren joskerak eta egiturak nolako behar duten. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza» - 230. orr.

Joskera ezinago astuneko bi gutun teknologismoz josi haiek berrirakurriz. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 280. orr.

Musika hori sintaxiaren barru-barruko joskeran dago, eta, doinu horretaz jabetzeko, ezinbestekoa da klasikoak irakurtzea. Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle» - 255. orr.

Joskera edo sintaxiari dagokion aldetik, esan nezake nereak omen diren bizi-puska sintagmatikoak elkarri josiko lizkioketen orratz eta bizi-hari paradigmatikorik ez dudala uste kausi litekeenik. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 198. orr.

· Hala ere, nahiago dut, aukeran, doinu-aldaketaz hitz egin, joskera-aldaketaz baino. Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa - 20. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus