Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kakotx (orobat gakotx g.er. eta kakotxo g.er.) 1 iz koma.

Egiaztatutako idazpenei kakotx bat egitea arkatz txiki batekin. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 72. orr.

Horretan ez dut kakotx bat bera aldatuko. Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Bozen ehuneko 32 FOrentzat, bigarren biziki hurbiletik CGT bozen ehuneko 31 gakotx hirurogeitamaikarekin. Herria   2004-11-04

Elkarrizketaren titular aurrekoak Ernest Hemingway bere 'idolo' (kakotxoak egunkarian dira) Ordoñezi jarraituz etorria zela zioen. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 293. orr.

2 kakoa.

Ingalaterra zaharrean, hurritz-kakotxa zerabilten eskuetan azti eta ur-bilatzaileek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 311. orr.

3 kakotxen/kakotx artean aipu marken artean.

Mañexen "maoismoa" ere kakotxen artean ezartzen düt, ez baitzen maozalea, zentzu hertsian, bistan dena. "Totalitarismoak" (Ortega-k kakotx artean idazten du) Europa salbatuko duela. Herria   2001-09-13

Benetan dituk "trebeak" [expeditivos dio, kakotxo artean, gazteleraz idatzia den postalak]. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 284. orr.

Kakotxen artean: berrogeita laugarren solairuko geografia-eremura mugatu izanak ongi frogatzen zuen, horretarako beharrik bazen, nire izendapena guztiz alferrekoa zela. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kakotx artean (4)

kakotxen artean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus