Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kalumnia 1 iz gezur beltza, fede gaiztoz eginiko salaketa gezurrezkoa.

Lau dira nagusiki gure anai-arreben kontra egin ditzakegun delituak: kalumnia, lapurreta, lizunkeriak eragindako delituak, eta hilketa. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 232. orr.

Ez haiz libratuko kalumniatik. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 115. orr.

Oraintxe bertan kalumnia bat zabaldu du bere aurka. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 107. orr.

Kalumniak botatzea. Berria - Harian   2006-05-03

Baimena eskatu zidaten Papiri mezu bat bidaltzeko nire defentsan, traizioarena kalumnia bat zela esanez. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 446. orr.

Horiek kalumniak dituk, klase-gorroto baten barne-adierazpen zikinak. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 352. orr.

Bertutea bera ere ez zaie itzurtzen kalumniaren erasoei. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 47. orr.

Kalumniaz eta salaketaz baliatzen ziren etsai bihozgabe, ahaltsu eta nekaezin haiek. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 213. orr.

«Kalumniazko salaketak» egiteagatik hasi dira bi epaileak kasua ikertzen. Berria - Mundua   2006-04-16

2 (hitz elkartuetan)

Jaurlaritzak «terrorismoa diruz laguntzen» zuela esan zuen Buesak eta kalumnia delitua egin zuela iritzi zion Jaurlaritzak. Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Bere kontra zein Habiben aurka «kalumnia kanpaina» abiatu izana leporatu zion CIAko zuzendari George Teneti. Berria - Mundua   2004-05-26

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus