Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kamera (orobat kamara g.er.) 1 iz argazkiak, edo zinema edo telebista iduriak hartzeko tresna.

Aparatu zinematografiko guztietan kamera da ikus daitekeenarekin lotura estuena duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.

Kameraren mugikortasun hori zinemaren hasiera- hasieratik egin zen ia, lehendabizi oinarri mugigarriren baten gainean jarriz (ontzia, beribila), eta geroago, kamera arindu zenean, bizkarrean erabiliz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Kamera sorbaldan hartuta.  Berria - Kultura   2004-02-20

Kamera filmatzen ari den leihoko pertsianak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 270. orr.

Zientzialari gazte batek eskuan zeukan hezur txiki bat ari zen kamera enfokatzen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

Mahaira jesarri zen, bere Contax kamera dotorea hantxe utzita.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 116. orr.

"Super 8" kamera zahar bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

TBko kamerak bertan zirela ohartuta.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

Internetez zelatatzeko kamerak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 95. orr.

Kamera baten objektiboa garbitzen hasi zen Justo.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 115. orr.

Kamera sofistikatu baten ezaugarri asko ditu begiak, baina askoz leku txikiagoa hartzen du eta guztiz automatikoak dira kontrolak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Kamera sinple batean, iritzira aukeratzen da askotan obturadorearen lastertasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 90. orr.

Kamera finkoa da eta ez du plano aldaketarik.  Berria - Harian   2005-10-27

Kamera modernoek fokatze automatikoa izaten dute askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Kamera digitalaz edo sakelako telefonoaz argazkiak ateratzeko prest.  Berria - Kultura   2006-04-20

Sonyk erosiko dizkio soberan dituen leiar digitaldun reflex kamera guztiak.  Berria - Ekonomia   2006-01-22

Irudi bidezko zaintzarako 12 kamera jarriko ditu CAFek trenean.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Kamera eta teleobjetiboa zorroan gorde eta basoan barrena urrundu zen Tripodea eta kamera eskuetan hartuta irten zen eskaileretara.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Kamera estroboskopiko batekin dago filmatuta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Filmatu baitute kamera gorde batekin.  Herria   2003-03-10

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Esku banatan ipini zizkion kamera eta flasharen tramankulua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

Begira daukan kamera bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 140. orr.

Kameraren diafragmak begiko irisa imitatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aspaldi aztertuak dituzte, beraz, operatzaileek eta zinemagileek egin daitezkeen kamera-mugimendu guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Kamera-diseinatzailearen hurrengo arazoa aberrazio kromatikoarena da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 98. orr.

Carsten kamera-gizonak goizeon esan didanez, [...].  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 329. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Takoi zorrotza oholean inkatu eta desafio egin die zain dituen kamera-objektiboei.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Kamera-robot batzuek argiztatu eta filmatzen dituzte agertoki horiek.  Berria - Kultura   2004-03-06

Austriako 'hacker' talde bat Vienako Poliziaren kamera sisteman sartu da.  Berria - Gaiak   2006-01-05

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Argazki-kamera merke baten objektiboa f/16koa izan daiteke; horrek esan nahi du foku-luzeraren 1/16 dela objektiboaren irekiera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 94. orr.

Hilabete besterik ez zuen zine-kamera benetako tanke txiki baten gainean zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 38. orr.

Kontraplanoan, telebista-kamera bat ari da festa grabatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Kamera batek bezala funtzionatzen du begiak, edo, hobeto esan, bideo-kamera batek bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 87. orr.

Bideo kamera bidezko grabaketak egiten ari direla.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Energia handiko bi azeleragailu lineal eta kardiologia nuklearreko Gamma-kamera.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

4 kameralaria.

Adinak gazte haien taldeko egiten bazuen ere, haien arteko jantziena baino askoz ere jantziagoa zen, eta halako jarrera heldu batez (bere irizpideak aurrera ateraz, alegia) hitz egiten zuen kamera edo argiztatzaile gazteekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 19. orr.

Itzulera, berriz, kamera eta gainerako teknikoekin batera egingo omen nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 185. orr.

AEBetako soldaduek Al Arabia telebistako kamera bat atxilotu zuten.  Berria - Mundua   2004-05-21

Une horretantxe bertan, telebistako estudioan, goizean grabatutako irudiekin lanean ari da kamera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 230. orr.

-Efe-ren kamera!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 99. orr.

Edizioa eta kamera: Xabier Zapirain  Berria - Kultura   2006-01-10

5 gas kamera ik ganbera 6.

Ingeles irratiak esaten duenez, gas kameretan hiltzen dituzte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 66. orr.

Polonian eta Errusian milioika pertsona baketsu ari direla hiltzen, besterik gabe gas kameretara bidaliz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 194. orr.

Auschwitzen gas kamerarik ez zegoela esan nuenean oker nengoen.  Berria - Mundua   2006-02-21

Handik aste batzuetara hil zen, 1944ko urrian edo azaroan, gas kamerak funtzionatzeari utzi baino lehentxeago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 350. orr.

6 kamera frigorifiko

Kamara frigorifiko zilarreztatu eta aseptikoak han eta hemen, haragi fresko eta hilberria ezkutatuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

7 kamera ezkutu

Kamera ezkutu batekin ibili zen denbora guztian zehar, den-dena grabatzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 77. orr.

Ez nintzateke harrituko hemen ere baten bat dena kamera ezkutu batekin grabatzen ibiliko balitz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Kamera ezkutuko irudi horiek ez dakit noizkoak izango diren, baina agian sasoi hartakoak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

8 kamera geldian (3 esaldi; 3 liburutan) ohikoa baino erritmo geldiagoan.

Soineko zuri hegalariz niregana zatoz beso zabalik, kamera geldian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 43. orr.

Arnasa hartu ere kamera geldian bezala egiten zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 198. orr.

· Kamera geldiko irudietan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 224. orr.

9 kamera geldoan (7 esaldi; 7 liburutan) kamera geldian.

Kamera geldoan dantzatutako salsa baten antzekoa zen goizaldeko hura.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.

Guztia kamera geldoan ikusten nuela iruditu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 53. orr.

Telebistan ikusiak ditut surflariak olatu ganga baten azpian segundo amaiezinak pasatzen, kamera geldoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 227. orr.

Zeru horiek hainbat joan-etorri egindako disidente baten beste itzulera bat da, kamera geldoan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 178. orr.

10 kamera ilun pareta opakoak dituen kaxa modukoa, non zulo txiki batekik sartzen diren argi izpiak kanpoko objektuen irudi gainazpikatua isatzen baitute zuloaren aurrez aurreko paretan.

Islatutako izpi horietako batzuk kamera iluneko zulotik barrura sartzen dira eta objektu horren irudi (itzulikatu) bat eratzen dute atzeko aldeko horman.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Zer gertatzen den kamera ilun bateko hondoko horman gauza baten irudia eratu nahi denean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Kamera ilunaren printzipioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

11 kamera korazatu bankuetan dirua gordetzeko gela edo kutxa gotorra.

Agian zuek ez duzue jakingo kamera korazatu batek nola funtzionatzen duen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 78. orr.

Kamera korazatua ixterakoan ohiko neurriak hartzen dituzue, ez?  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 89. orr.

Konbentziturik nago kamera korazatuan gizon bat ezkutatuta dagoela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 86. orr.

· Bankura itzuli ginen, eta Snellingek eta biok kamera itxi genuen, eta bera joan zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 68. orr.

Lagunduko dizut kamera irekitzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 97. orr.

12 web kamera (corpusean ez dago; ETCn 42 agerraldi) iz ordenagailu bidez erabiltzen den kamera digital txikia; internet bidez irudiak zuzenean emititzeko kamera. ik webcam.

Teklatuak dituzten mahai batzuk, mikrofonoak, web kamera txikiak...  ETC-literatura, saiakera   Karonte, Asel Luzarraga, Elkar, 2005

Ez luke nahi, Jon konektatuta aurkitu eta web-kamera jarriz gero, hark ilea koipetsu ikus dezan.  ETC-literatura, saiakera   Gezurra odoletan, Asel Luzarraga, Txalaparta, 2011

Orduan web kamera bat itsatsi zuten inprimagailu baten gainean.  ETC-prentsa   Berria, 2008-12-06

SD txartel irakurgailua, 1,3 megapixeleko web kamera eta Windows 7 sistema eragilea ditu gainerako elementu aipagarriak.  ETC-prentsa   Berria, 2009-12-02

Ordenagailu bat, web-kamera bat eta doako aplikazio bat nahikoa dira bideo zaintza sistema bat etxean edo lanean instalatzeko.  ETC-prentsa   Berria, 2010-12-01

Hauetaz aparte, web-kamera bereziak ere badaude, moldatutako web-kamera horiek eragiketa bihurtzen dituzte buruaren mugimenduak edo begien mugimenduak.  ETC-prentsa   Berria, 2011-02-23

Bakoitzean web-kamera bat ezartzea ere pentsatzen dute.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2001-09-22

Halaber, Debako hondartzako irudiak ere zuzenean ikusi ahal izango dira aurki, itsaso ondoko pasealekuan jarritako web kamera baten bidez.  ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-06-07

Askok ordenagailuko bertako web kamera erabiltzen dute, baina egokiagoa da beste kamera bat erabili eta ondoren bideoa editatzea.  ETC-prentsa   Berria, 2015-12-26

Web kamera martxan jartzeko baimena onartzea baino ez zaio eskatzen ikasleari.  ETC-prentsa   Berria, 2016-12-11

Ondoren, espazio publikoan dauden web kamera pribatuei ere eskatzen hasiko zaizkie sarbidea.  ETC-prentsa   Berria, 2019-07-20

Ikertzaileak saio guztiak web-kamera bidez jarraitu zituen zuzenean alboko kontrol gelatik.  ETC-zientzia, zuzenbidea   I. Ikergazte Nazioarteko ikerketa euskaraz, Askoren artean, UEU, 2015

Horrek, web kamera baten bitartez, erabiltzaileen arreta neurtzen du.  ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 100 zbk., , UEU, 2017 - urtarrila-martxoa

Azkenaldiko mezularitza aplikazioek mezuez gain web kamera bidezko irudiak, ahotsa eta jokoetan aritzea ere eskaintzen dute.  ETC-entziklopedia   Bat-bateko mezularitza, Wikipedia

Gazte horrek txat batean emakume bat ezagutu zuen eta haren web kamera bidez haren irudi erotismo erotikoak eskuratu zituen.  ETC-entziklopedia   Sexu estorsio, Wikipedia

Web kamera edo Webcam bat da ordenagailu bati konekta daitekeen kamera digital txikia.  ETC-entziklopedia   Web kamera, Wikipedia

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus