Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kar2 1 iz lehia bizia. ik sugar 4.

Euskarari buruzko kar eta sukarraren zati garrantzitsu bat hemen bildua dut. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 37. orr.

Baina zer karra eta sua duen Alfarok! Herria   2001-04-05

Elkar zoin maite genuen ordu arte baino kar gehiagorekin erakusteko gutizia sutsu batek janak geunden. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 109. orr.

Ez dakizu ordea bakardadeak nola gehitzen duen desiraren karra. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 47. orr.

Poemaren forma hotzaren barnean sutan zeudela bihotzaren karra eta gorputzaren ezinegonak. Piarres Aintziart   «Azken apeza» - 95. orr.

Diote ere galde batzu hel araziak dituztela ixilik Lagos presidentari, bere karra ezti dezan Guzman-ek. Herria   2001-02-01

Karrez ta borondatez ez baitzira flako. Herria   2004-07-01

2 (izenondoekin)

-Zer, ostatura joanen gara -galdegiten dio Kattalinek Txomini, kar handirik gabe, etsipen ttipi batekin. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 54. orr.

Besta handia hau ere, ainitz tokitan [...] kar berezi batekin ospatzen dutena. Herria   2004-06-10

Erromes iheslari bai, baina kar kementsu eta oldar temakor batek harturik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 25. orr.

So nago, eta parropiako erretoreak esplikatzen dizkit, azaltzen, halako kar goxo batekin, ontzi sakratu borobil horren marrazki zizelkatuak, batez ere kurutze mota guzien formen adierazpenak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 126. orr.

Azken hatseraino kar berarekin segitu zela behin hartu bideari. Herria   2001-03-08

3 (adiera honetan Hiztegi Batuak gar hobesten du) garra.

Zein goxo den suaren karra, gure gorputza hotzak gogortzen duelarik! Herria   2005-11-17

Karrak izigarri gora altxatzen baiziren, auzo guzitan argia begiztatzen zen. Herria   2005-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beti kar berarekin (6); kar ainitzekin (13); kar berarekin (17); kar gehiagorekin (9); kar handi (3); kar handiarekin (3); kar handirik (3); kar handiz (13); kar haundiz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus