Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kasket (orobat kasketa) 1 iz buruko biribila. ik kasko.

Alargun baten apaingarri guzti-guztiez jantzirik, soineko beltz estu batekin, [...], kasket beltz batekin eta hartatik zintzilik mantelina fin beltz batekin, emetasun erabatekoaren haragiztapen bat bihurtu zuen bere burua. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 261. orr.

Zaldiak lurra jo zuen hankaz eta zaldunak, kasket eta guzti, burua jiratu zuen Roni begiratzeko. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 254. orr.

Manex kasketa jantzirik duela jaitsi da gosaltzera. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 23. orr.

Egun batean gizon arraro bat iritsi zen gure etxera; urdinez jantzita zegoen eta kasketa koadrodun bat zeraman, eta esan zuen nazioarteko lapurra zela. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 208. orr.

Galtzerdi pare bat […] eta buruan jockey iduri kasketa bat. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 41. orr.

Badakizue, kasketa moduko kapela hori, aurpegi gainera datorren biserarekin, eskularru handiak eta soingaineko lodia. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 163. orr.

Aitasantutzaren kasketaz eta hierarkiaren bular-babeskiaz astun blindatua. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 138. orr.

2 (soldadu eta kidekoena)

Lasterka egiten zen, eta borrokalariak ezkutu eta kasket batekin babesten ziren. Berria - Kirola   2004-08-10

Soldadu zulatzaileen kasket, mantal eta aizkoren erakustaldi beldurgarriarekin. Askoren artean   «Rataplan» - 16. orr.

Hango uniforme eta kasket oro gureak bezalakoak ziren. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 114. orr.

Mehatxuz eta kopetilun begiratzen zigun bere kasket azpitik. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 181. orr.

Gilermo Konkistatzailearen soldaduak sarmatiar kasket koniko eta ezkatazko armadura-jakaz ekipatuak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 339. orr.

Saredun kota eta kasketa beltza zekartzan. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 44. orr.

Orain ez zeraman kalparra mutilen modura moztua, trinko, burdinazko kasket modura. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 244. orr.

Sabelpean billetez hanpatu bere soldadu kasketa pausatuz. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kasketa buruan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus