Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kaskopelatu (orobat kasko-pelatu) 1 izond/iz burusoila.

Buruzagi ile xuritu edo kasko pelatu batzu. Herria   2001-06-14

Berrogei urteko europar kasko pelatu pottoloa. Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom» - 253. orr.

Ni bezalako buru soil edo kaskopelatu baten gai[n]ean. Herria   2005-09-22

Ez, gizon zahar-zahar kasko-pelatu bat zen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 63. orr.

Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra.Su eten baten hotsa zabaldu da, baina oraindik ezin kaskopelatua bakarrik utzi. Herria   2004-02-05

Gainera, beharrean ibili, ibili naiz, baina kaskopelatu motel horren ondoan potrojorran jardun dut, eta badakizu hori onena dela pentsa eta pentsa egoteko. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 255. orr.

2 iz ile gabeko burua.

Peterrek stetson handia kasko-pelatuan pausatu eta haritzen freskuran handitzen ari zen dantzarien borobilera eroan zituen beso bietan zintzilik zeramatzan Edmea eta Maiana. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 319. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus