Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kasualitate (orobat kasualidade g.er.) 1 iz nahiatezkotasunik gabe edo aldez aurreko asmorik gabe jazotzen den gertaera.

Eta orduan kasualitate bat gertatu zen; ez gara ohartzen kasualitateek gure bizitzan daukaten pisuaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 23. orr.

Batetik, beraz, le hasard edo ustekabea, zoria, kasualitatea; bestetik, la nécessité, beharra, ezinbestea, kausalitatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Nire bizitza markatu zuen kasualitate bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 45. orr.

Kasualitate bati esker.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 125. orr.

Amona harritu egin zen; kasualidadea, hura ere txerrizalea izatea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 92. orr.

-Kasualitatea da gero! -bota diot-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 69. orr.

Burutazio hau hona ekartzean Händel handiaren Israel Egipton oratorioa entzuten ari naizela ohartu naiz; hau kasualitatea!  Berria - Kultura   2004-01-21

Bizargileak begiratu, eta hura kasualitatea: hantxe zegonan...  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 107. orr.

Ez da kasualitatea, beraz, zuzendaritza berriko bi kide [...] nafarrak izatea.  Berria - Kultura   2006-04-23

Ez baitzen kasualitatea izan ekintza hura bi emakume solidariok egin izana.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 118. orr.

Karlosek ez du uste kasualitatea denik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 36. orr.

Ez nuela askorik sinisten kasualitatean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 91. orr.

Eta kasualitateak nahi izan zuen une hartan Amgad kaian zehar ibil zedila, eta Asad ezkutuan zuen itsasontziaren susmoa egin zezala.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 161. orr.

Ez dago kasualitaterik munduan, dena probabilitate jokoa omen da.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 157. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bai, kasualitate handia da.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 94. orr.

Kasualitate hutsa izan zen aurkikundea ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

Hura ez zela kasualitate hutsa izan; argi zegoen Intelligence Servicek jakinaren gainean bidali ninduela aitarengana.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

Serendipity-a kasualitate esanguratsua da; adibidez, norbaiti buruz hitz egiten aritu eta hurrengo tabernan pertsona hori ikustea.  Berria - Kultura   2004-02-14

Kasualitate eder baten zoriak.  Berria - Kultura   2006-02-28

Orduan kasualidade gogoangarri batez, apopilo-etxean neure etxejaunaren eta kanpotar baten arteko solasaldi baten lekuko izatera gertatu nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 30. orr.

Kasualitate gertagaitza ere izan zen, gero, alabak eta biok elkarrekin hitz egin izana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.

Kasualitate gaiztoz bi polizia horiekin aurrez aurre jotzen badut Gau hartan suertaturiko kasualitate bakarra taxian gertaturikoa izan zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 105. orr.

Ustekabeko esanguraz betetako kasualitatea, Pentsatzen jarrita, gehiegizko kasualitatea litzateke hori.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 102. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez da kasualitate kontua, potentziak ahalbidetzen baitu autoa abiadura jakin batean ibiltzea.  Berria - Kirola   2004-09-28

Ez dut ukatzen: kasualitate bat baino gehiago izan da dena; kasualitate-kate oso bat, zehazki.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 29. orr.

Kasualitate andana batek.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

4 kasualitatez ik deskuidu 4.

Izan ere, ez zuen uste berriro elkar ikusiko zutenik, kasualitatez ez bazen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 112. orr.

Gurago zuen kasualitatez aurkitu, noizbait, nonbait, aldez aurretik pentsatu eta erabaki gabe, ez al zen formalduko euren artekoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 48. orr.

-Aizu, ez zara, ba, kasualitatez -nik galde -, garai batean Zürichen estudiatzen egondako Joachim Hencke delako baten senitartekoa izango?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Eta heriotza, kasualitatez, garabi bat erori ostean gertatu da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

1998ko abenduan, begien aitzinetara jin zitzaidalarik, liburutegi batean, kasualitatez, Les cahiers de géopoétique aldizkariaren ale bat kausitu nuenean ulertu nuen bilatzen ari nintzena aurkitu nuela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 148. orr.

Kasualitatez etorri ginen mundura, eta, gero, inoiz izan ez bagina bezala izango gara.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,2

Eguerdi aldean heldu dira, kasualitatez Hasanek oraingoan ere granada prestatua duela, eta Adjibek hotzikara bat sentitu du gizonaren kopetako orbainari erreparatu dionean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 53. orr.

Kasualitatez agertu nintzen, harri bat, landare bat, mikrobio bat bezala existitzen nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 147. orr.

Amets egiten nuen, enaren lagun bilakatzen nintzela, eta irailaren lauan, esate baterako -lehen eskola egunean hain zuzen, kasualitatez!-, lurralde epeletara abiatzen ginela elkarrekin.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 42. orr.

Ez nuke kasualitatez ere ikustera joan nahi, baina ziur Julio Iglesiasen azken konpaktoa ari dela martxan, inozoen burmuin eta garunak urtzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus