Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kateatu, katea(tu), kateatzen (orobat katetu g.er.) 1 da/du ad katez lotu.

Obrako erantzule eta arduradun diren agintarien bulegoetan sartu eta kateatu izan dira solidarioak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 50. orr.

Porlanez betetako bidoietara kateatu dira.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 50. orr.

Kateatzen zaituen katea.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 68. orr.

Lege beraren arabera, erromatar batek franko bat kateatzen bazuen, hogeita hamar sos zor zituen; baina franko batek erromatarra kateatuz gero, hamabost besterik ez.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

Ez zizkizuten eskuak lotu, ez oinak kateatu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,34

Ausardiaz hauts ditzatela kateatu nahi dituzten burdina lotsagarriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 110. orr.

Denok atsegintsu kateatu ginenean, elkarri popatik emateko mugimendu erritmikoaren bila hasi ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 133. orr.

Printzesa flakiak joa ikusi zuen, ohera kateatua eta goibel baino goibelago.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 135. orr.

Galdetu nion ea egia ote zen presoak kateaturik ibiltzen zirela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 12. orr.

Orkatilak kateaturik dauzkaten gizonak uretara doaz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 100. orr.

Marinel eta bankuetara kateaturiko hogei arraunlari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

2 lotu.

Aingura ez zen etorri, zerbaiti kateatua zen ur azpian, eta ezin nuen jaso.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Orrondok Valentinaren esaldi famatua errepikatu zuen: alegia, berrogeita hamar urtera iritsia zelarik, nahiago zuela errotarri bat lepoan jarri eta itsasoan hondatzea, gizon batekin kateatzea baino Gauzen pentsamenduak eta ideiak Izpirituan ordenatzen eta kateatzen direnean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 50. orr.

Neska, sorgorturik, bere pentsamenduetan kateatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 253. orr.

Alegia, gauza horien irudiak elkarren artean kateatuak daudelako eta halako ordenan emanik, non bata besteari jarraikitzen zaion.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 351. orr.

Komunikaziorako hainbat hobe litzateke, baldin menpeko esaldi-kateetan tresna preposizionalez josiriko osagarriak erabiliko bagenitu, nekez kateatu daitezkeen osagarri posposizionalen ordez.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 176. orr.

Lehenagotik, haren maiteño izandako aunitz ikusiak zituzkeen bertze baten besotik kateatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Filmatzerakoan erregistratu denaren zatiak elkarrekin kateatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 161. orr.

Emakume lizun eta trebeak, plazer hau ez sekula ukatu zuen maitaleei: betiko kateatuko dituzue horrela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 137. orr.

Istorio horiek gauero kontatu, kateatu eta txirikordatu zituen, eta gertakariak erakargarrien zeudenean, orduantxe egingo zuen etena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Patioan, zakur kateatua zaunkan hasi zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.

Arraunlari kateatuek hain begi basaz behatzen dizute non pentsarazten baitizute ezen, halaxe kateaturik ez baleude, zati-zati egingo zintuzketela bertan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

Kutxa kateatu batean gordeta.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 18. orr.

Judu kateatuak garela konturatu gara berriro, leku bati kateatuak, eskubiderik gabe, mila betebeharrekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.

Idazleok ihes egin diezaiokegu egunen gurpilari, ihes denboraren zatikatze kateatuari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 73. orr.

Herrialde zordunen hondamendi kateatuaren eta nazioarteko finantza-sistemaren egongaiztasun-arriskuaren aurrean, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Nerabezaroko larrujotze urrun eta idealizatu baten ondorengo insatisfakzio kateatuen minberagarritasuna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

Louise halaber mututasun katetua zen, salbu Agataren premia zeukanean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

bidea kateatu (4)

kateatuta egon (3); kateatuta gelditzen (3)

kateatzeko ahalmena (3); ordenatzeko eta kateatzeko (5)

kateatzen saiatuko (3); ordena berean kateatzen (4); ordenatzen eta kateatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus