Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kirrinka 1 iz karranka.

Geroxeago, mekanismoaren kirrinka ere entzun uste izan zuen, koipeztatu gabeko gurpilen karranka. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 80. orr.

Raxien abarrotsa eta tranbien kirrinka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 269. orr.

Montmartre kalean sartzen ziren zalgurdien kirrinka entzuten zuen garbi-garbiro. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 300. orr.

Gurdien kirrinka jarraituaren erdian. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 313. orr.

Gurpil-aulkiaren kirrinka, ohikoa bihurtua zitzaidan. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 13. orr.

Kamioi baten palanken kirrinka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 433. orr.

Balazten kirrinka luze batez gelditu zen autoa. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 114. orr.

Kirrinka garratza egin zuen gontzetan [ateak]. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 139. orr.

Kanpoko atearen kirrinka entzun duenean. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 62. orr.

Zoruaren kirrinkak lehenik eta jesarlekuarenak gero salatu dute zein izan den Abelen ibilbidea ilunpean. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 70. orr.

Oheari kirrinka gupidagabeak eraginez. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 225. orr.

Hitz egokien bila balebil bezala geratu da pixka batez, hortzei kirrinka eraginez. Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 202. orr.

Metrailadorearen tiro-hotsaren soinu motelduak iratzarri nau, obusen kirrinka urrunekoak. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 174. orr.

Milaka trumoiren kirrinka latza! Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 115. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gurdi kirrinka urrunek antzeko ilarak iragartzen zituzten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 17. orr.

3 (adizlagun gisa)

Sarrailak kirrinka entzun nituen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 18. orr.

Malgukiak kirrinka hasi baitira. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 45. orr.

Jarlekua behera egin eta kirrinka hasten baita berehala haien azpian. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 31. orr.

Zigortu zuen zaldia eta kotxea kirrinka abiatu zen ibaiertzean aurrera. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 311. orr.

Intziri txiki bat ateratzen zitzaion, hortzak kirrinka elkarren kontra estutzearen ondorioz. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 200. orr.

4 kirrinka egin

Atsegin zuen ibilgailua hain abiadura handian eramatea, non gurpilek kirrinka egiten baitzuten orratzetan, eta tranbia, jendez gainezka, zabuka zihoan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 231. orr.

Gurpilek kirrinka egiten zuten, bideko hartxintxarrak birrinduz. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 144. orr.

Kirrinka egin du sarrailak ireki bitartean. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 187. orr.

Gontzek kirrinka egin zuten, atea zabaldu nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 217. orr.

Haztamuka eta besoak luzaturik eman ditu lehenengo urratsak, eta zurak kirrinka egin du. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 68. orr.

Kirrinka egin zuen oholak, intxaur kraskatuaren zarataz. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 64. orr.

Mailak, ohol mehez eginak, kirrinka egiten zuten intzirika. Kateek kirrinka egin zuten. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 19. orr.

Biolinek kirrinka egiten zuten, danbor bat danbaka ari zen. Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer - 173. orr.

Gramofonoko kanta amaitu eta diskoak bira eta bira jarraitu zuen, kirrinka eginez. · Gurpilek asfaltoaren gainean egindako kirrinka. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 299. orr.

Ate Beltzaren erdiko orriak kirrinka zaratatsua egin zuen. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 203. orr.

5 kirrinka hots (orobat kirrinkots g.er.)

Hanka-hots astunak entzun ziren, eta gero kirrinka-hotsa atea zabaltzerakoan. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 177. orr.

Gurpilen kirrinka hotsekin. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 154. orr.

Eskutoki beltza altxatu zuen, eta ponpa zentrifugoaren kirrinkots larri garratza erregailuaren trumoihots sakonari gainkatu zitzaion. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 216. orr.

Entzuten nuena nire hortzen kirrinka hotsa zela. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 190. orr.

Kirrinka-hotsen bat edota parpailaren firfira. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 199. orr.

· Gurpil kirrinka hotsa zetorren etengabe isiltasun hura urratzera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 381. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus