Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

konfitura (Hiztegi Batuak marmelada ematen da sinonimotzat) iz fruitu konfitatua. ik marmelada.

Etxekoandrea gelatik irten zen, platertxo gehiago konfituraz betetzera. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 151. orr.

Konfituren eta luzoker ozpinduen ontzien erdi-erdian. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 32. orr.

Hain ziren samurrak, non haragi gordinek konfituraren tonu arrosa hartzen baitzuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 62. orr.

2 irud

-Badakit, bai, haxixa, opioa, konfitura berdea, paradisu artifizialak. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Intelektualak gorderik edukitzen dira, konfitura poteak bezala, Propagandaren apaletan, gerra ondoren jateko... Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry - 48. orr.

Ogi errea ahabi konfiturarekin. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 23. orr.

Itsaskien salda apartsua, tomate konfiturazko ohantze baten gainean. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 68. orr.

Katiluaren ondoan, hiruzpalau ogi-xerra txigortu berri, gerezi-konfituraz. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 91. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gasna irensten zuten apezek, behatz gotorrak gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 44. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus