Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

konpas 1 iz musikan, denboraren neurri banakoa.

Ez zen bi konpas kantatzeko gai izan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 335. orr.

Berez, 3/4 konpasa dana, baltse erritmokoa, Rufinok ez eban zan moduan joten, konpas batzuk janaz eta erritmoa bere erara egokituaz baino. Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak» - 68. orr.

Dembak bals konpas batzuk entzun zituen. Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz - 148. orr.

Begiak itxi, eta hasierako konpas pianissimoei ekiten diet. Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua» - 63. orr.

Beti konpas berean, beti dantza bera. Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua» - 104. orr.

2 irud/hed

Ene pultsuak, zurearen pare, bere konpas doiari eusten dio, eta araberako soinu osasuntsua dagi. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 154. orr.

Nire bihotzaren taupadak konpas ezti eta lasai baten arabera zihoazela sentitzen nuen. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 83. orr.

Harmoniaren arauetarik haratago joaiten ziren, edo hala zirudien bederen, nahiz eta soinu-tresnen notak eta oihuak, guztiak ere biltzen ziren, finean, biziaren konpaserat eta atabalaren konpas bizi hartarat. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 603. orr.

Urtaroen konpas geldoa. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 79. orr.

3 arkuak edo zirkunferentziak marrazteko eta neurriak hartzeko erabiltzen den tresna.

Adarretako bat hautsita zeukan konpas bat. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 22. orr.

Tipiak ziren eta biribil-biribilak, konpas batekin pentsatuak bezala. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 328. orr.

Besoa konpas moduan, arku bat marraztu du. Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard - 41. orr.

4 ipar orratza

Mapamundi bat, erregelak eta angelu-neurtzaile bat; konpas bat, lenteak, balantza eta pisu-neurriak. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 86. orr.

Konpas guztiak erakartzen dituen hegoaren puntu imajinarioan bandera landatu nahi zuten Robert Falcon Scott eta Roald Amundsen esploradoreen elezaharra. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 310. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus