Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kopuru 1 iz zenbaki jakin batek ezaugarritzen duen multzoa; multzo bat zehazten duen neurria. ik zenbateko.

Beldurra zien kopuru handiei, kopurua bera ere botere-faktore bat delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

-Esan kopuru bat -proposatu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Kopuruen aldetik, eskola girixtinoan, 14etarik 15etara pasatu dira.  Herria   2002-09-19

Orain, berriz, joera aldatu da eta ikasleen kopurua beherantz doa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 112. orr.

Baina, dena dela, faktore hori hor dago eta horrek, konparazioak egitean, 15'1ko kopuru hori gorago jarriko luke segur aski ere gure unibertsitateetan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 114. orr.

Hizkuntza posibleetatik n kopuru batek hiztegi bera darabil.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.

2 (izenondoekin)

Ideia horrek, jatorrizko adigai gisa, predikatuen kopuru handi bat baztertzen duela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 210. orr.

Ez jarri zeure uste ona haien bizitza luzean, ez eta oinarritu ere haien kopuru handian.  Elizen arteko biblia   Si 16,3

Urak bero espezifiko altua duenez, kopuru txiki batek nahikoa bero gordetzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Kopuru puztuak ageri dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 289. orr.

Arketipo platonikoen kopuru zehatza finkatzea. Maxima-minima, euri-kontuak eta beste, denen kopuru totalak eta batezbestekoak ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.

Urteak joan, urteak etorri, poliziak halako ontzien kopuru ederra bildua zuen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

Ezin baita kopuru negatibo baten erro karratua atera.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Bi ezaugarri horietatik-ordena zehaztugabetik eta kopuru mugagabetik-.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 162. orr.

Elementu ezin txikiagoen "kopuru infinitu" bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

· Laukizuzen infinituki txikien kopuru infinituki handiaren batura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia kontagarria delarik)

Herri bat, edo nazio bat existitzen da, gizarteko jende [=pertsona] kopuru seinalatu bat jokatzen delarik nazio bat balitz bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 42. orr.

Ikasle kopurua izugarri igo zen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 112. orr.

Biktima kopuru handiko atentatu terrorista.  Berria - Mundua   2004-08-27

Faksimile kopuru handi bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.

Isoglosa kopuru nabarmena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 20. orr.

Letra kopuru mugatu batez osatua dagoen sistema definitu batean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 155. orr.

Enuntziatu kopuru jakin baten baitan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 47. orr.

Ea non bildu den litro kopuru altuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 392. orr.

Mahasti-kopuru handia da biztanle-ugaritasunaren kausa lehenetako bat.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Bertso bakoitzak oin kopuru jakina du, eta oin hauek berriz, silaba kopuru jakina.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 83. orr.

Egun-kopuru mugatua du gizakiaren bizitzak.  Elizen arteko biblia   Si 37,25

Lerroa puntu kopuru infinitu batez osatua da; planoa lerro kopuru infinitu batez; bolumena plano kopuru infinitu batez; hiperbolumena bolumen kopuru infinitu batez...  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

"Lerro" kopuru ia infinitu baten "batuketa".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.

Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.

Gene segmentu kopuru mugatu baten konbinazioz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 61. orr.

Mundu bizia elementu kopuru finitu baten konbinazio modukoa da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehen osagaia ez-kontagarria delarik) ik kantitate 5.

Erregai kopuru minimoaren zenbatekoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

Diru kopuru polita zen saria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 305. orr.

Denbora kopuru batean gertatzen diren presio aldaketen neurria.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 110. orr.

Ur kopuru batek zuen pisua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 24. orr.

Aire kopuru nahikoa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Kamera ilunean sartzen den argi kopurua handitu beharra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Edozein motatako makinetan energia kopuru bat behar da lana sortzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

Hortik egunero-egunero hormona kopuru txiki bat askatzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

Tropa kopuru handi bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 418. orr.

Zeren kode baten aginduetan, erlijio baten erritoetan, itsas seinaleetan eta abarretan beti jende kopuru txiki batek hartzen baitu parte.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.

Honek prestatua zeukan marmol-kopuru handia tenplu bat egiteko estilo doriarrean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Portugalek, balio-gastu berarekin, oihal kopuru handiagoa eskuratuko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Otordu ondoan, droga kopuru handiak harrarazten zizkien Hassanek bere gizonei.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Beti merkantzi kopuru berbera erosteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Gaur egun mendebaldeko hiritarrak hedabide masiboetatik berebiziko informazio kopurua irensten du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 60. orr.

Esportazio kopuruen hazkundean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Har ditzagun Donostiako prezipitazio kopuruak eta aldera ditzagun Arantzazun bildutakoekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 289. orr.

Aginte ekonomikoek herrialde jakin batean dagoen diru eskaintza kopuru osoa kontrolatu nahi izaten dute, diru eskaintza kopuru osoak erlazioa baitu ekonomia jakin batean ekoizten den ondasun eta zerbitzu kopuru osoarekin eta, azken batean, errenta osoarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Euri kopuru eta litroen emanera bagoaz, berriro gure Donostialdea da urtsuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

Kontua duk unibertsoa materia kopuru jakin batez osatua dagoela, hasiera bat izan zuela big-bangean eta amaiera bat izanen duela noizbait.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.

Dirutza horretatik kopuru txiki bat gastatuz gero, dena konpondua.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 101. orr.

· Diru eskaintza kopuru osoak erlazioa baitu ekonomia jakin batean ekoizten den ondasun eta zerbitzu kopuru osoarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Nire barruan dagoen faxismo ehuneko kopuru hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biktimen kopuru (6); biztanle kopuru (8); boto kopuru (13); diru kopuru (158); diru kopuru handia (12); egun kopuru (6); ikasle kopuru (8); ikusle kopuru (8); jende kopuru (19); kopuru amaigabea (7); kopuru bera (78); kopuru berarekin (14); kopuru berbera (11); kopuru berdina (10); kopuru egokia (6); kopuru handi (40); kopuru handi bat (17); kopuru handia (83); kopuru handiagoa (19); kopuru handiagoan (8); kopuru handiak (27); kopuru handian (10); kopuru handiena (53); kopuru handitan (9); kopuru ikaragarria (6); kopuru infinitu (12); kopuru infinitua (7); kopuru izugarria (10); kopuru jakin (47); kopuru jakin bat (26); kopuru mugatu (13); kopuru mugatua (12); kopuru osoa (13); kopuru osoaren (10); kopuru polita (11); kopuru txiki (24); kopuru txiki bat (11); kopuru txikia (13); kopuru txikiagoa (8); kopuru txikiena (6); kopuru zehatza (22); kopuru zehatzik (11); ordu kopuru (7); pertsona kopuru (7); puntu kopuru (32); puntu kopuru bera (8); ur kopuru (10)

akzio kopurua (8); anaien kopurua (14); auto kopurua (6); bazkide kopurua (9); bermearen kopurua (8); bidaiari kopurua (17); bidaiarien kopurua (8); biktima kopurua (8); biktimen kopurua (12); bisitari kopurua (13); bisitarien kopurua (6); biztanle kopurua (18); boto kopurua (18); diru kopurua (105); emakume kopurua (6); emakumeen kopurua (12); enpresen kopurua (8); erabiltzaile kopurua (7); espezie kopurua (6); estatubatuarren kopurua (6); etorkinen kopurua (11); etxe kopurua (6); euroko kopurua (8); euskaldunen kopurua (16); gaixoen kopurua (7); gas kopurua (6); gol kopurua (8); gutxieneko kopurua (7); haur kopurua (16); haurren kopurua (14); herrialdeen kopurua (6); herritarren kopurua (10); hildako kopurua (20); hildakoen kopurua (39); hondakin kopurua (10); ikasle kopurua (20); ikasleen kopurua (30); ikusle kopurua (27); irakasleen kopurua (8); istripu kopurua (9); istripuen kopurua (6); jende kopurua (74); jendearen kopurua (6); jokalari kopurua (6); kide kopurua (11); kideen kopurua (9)

kopurua apaldu (6); kopurua bikoiztu (20); kopurua emendatu (10); kopurua emendatzen (10); kopurua gainditu (13); kopurua gainditzen (6); kopurua gehitu (10); kopurua gutxitu (13); kopurua gutxitzea (7); kopurua gutxitzeko (11); kopurua handia (19); kopurua handiagoa (12); kopurua handitu (46); kopurua handituz (6); kopurua handitzea (22); kopurua handitzeko (16); kopurua handitzen (14); kopurua hazi (14); kopurua igo (12); kopurua jaitsi (18); kopurua kontuan hartuta (8); kopurua lortu (7); kopurua lortzeko (7); kopurua mugatu (6); kopurua mugatua (9); kopurua murriztea (15); kopurua murrizteko (13); kopurua murrizten (7); kopurua murriztu (29); kopurua nabarmen igo (7); kopurua zehaztu (15)

lagunen kopurua (8); langabe kopurua (11); langabeen kopurua (19); langile kopurua (33); langileen kopurua (15); lanpostuen kopurua (7); minutu kopurua (6); negozio kopurua (9); orri kopurua (13); orrialde kopurua (21); partida kopurua (9); pertsonen kopurua (25); preso kopurua (10); presoen kopurua (13); puntu kopurua (17); soldadu kopurua (14); soldaduen kopurua (10); ur kopurua (9); urte kopurua (7)

diru kopuruak (19); hildakoen kopuruak (17); ikasle kopuruak (10); ikasleen kopuruak (8); kopuruak behera egin (28); kopuruak gora egin (49); langabe kopuruak (8); langabeen kopuruak (6)

boto kopuruan (7); diru kopuruan (7)

biztanle kopuruaren (6); diru kopuruaren (7); ikasle kopuruaren (12); kopuruaren araberako (7); kopuruaren araberakoa (11); kopuruaren hazkundea (8)

diru kopuruari (8); kopuruari eutsi (7)

diru kopururik (8); kopururik handiena (35)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus