Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

krema 1 iz esne eta arrautzekin prestatzen den janaria.

Tartaren krema baino gozoagoak diruditen ezpain horiek probatzen utziko bazenit. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 12. orr.

Bada han oso itxura gozoko krema-tarta bat, dastatu nahi dudana. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling - 72. orr.

Akabo hain maite ginituen bixkotx, krema, xokolate, janari-izoztu eta bertze! Herria   2002-10-17

Tarta zoragarri bat, izpilikuaren kolorekoa, molde apaingarridunean egina eta gainean nire izena kremarekin idatzia. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 94. orr.

Gozotegira joan ginen hirurok, nire gozokirik gogokoena erostera: kremazko bonba. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 14. orr.

Chantillyzko pastelak, kremazkoak, ron eta patsezkoak, txokolatez betetakoak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 258. orr.

2 esnearen gaina. ik gain.

-Deabruak eraman nazala hori esnezalea ez bada eta pinta bat krema ez badakar gure kaferako. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 76. orr.

Kasik herri guztiarentzako adina indioilar edukitzea, eta ilar berriak irailean, krema freskoa baina behirik ez. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 192. orr.

Azukrea eta krema eman zion kafeari, eragin zion eta zigarro bat piztu zuen. Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Botila hutsak jaso, eskailera izoztuetan gora egin zuen, krema- eta gazur-pintak utzi zituen, A eta B kalitatekoak. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 75. orr.

Esne botila bat, bi krema botila eta igandeko Times egunkariaren ale bat ondoan zeuzkala. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 187. orr.

Gero te-mahairantz joan zen, eta lekuz aldatu zituen krema-pitxerra eta azukre-ontzia. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 132. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Errefauekin eta esne-krema garratzarekin? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 73. orr.

Eguzkiak esne-krema koloreko Sacre Coeur basilikaren kupula distirarazten zuen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 73. orr.

Haxixez zipriztindutako jogurt krema goxoa. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 115. orr.

Maria Teresaren liburua eta hiru gazta xerra beren krema guztiarekin. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 326. orr.

5 larruazala zaintzeko ukendua.

Krema apur bat gehiago bizkarrean, darling. Apaintze-mahaiko ispilu aurrean eserita, Ellen zapi txiki batez krema kentzen ari zen aurpegitik, mugimendu azkarrez. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 125. orr.

Aurpegian krema doi bat eman eta gero. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 251. orr.

8 faktoreko krema emanda, 2 ordu eta 40 minutu. Berria - Harian   2005-08-06

Aurpegia garbitu, krema hidratantea ipini eta pijama jantzi ondoren etzan da. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 121. orr.

Baselina edo edozein krema hidratatzaile. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 50. orr.

Krema sendagarri bat jarri zidan. Aitor Arana   «Onan» - 58. orr.

Tarteka eguzkitan, tarteka igerian eta etengabe elkarri eguzkitako krema ipintzen. Aitor Arana   «Onan» - 81. orr.

Makillajea kentzeko krema, eguzkitarako olioa. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 65. orr.

Ilea sendotzeko krema gehienek urea izan ohi dute osagairik printzipalena. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 69. orr.

Marmoken ziztada saihesteko krema bat sortu dute Israelen. Berria - Gaiak   2004-09-05

Lardaskan ibili naiz gelakideen krema harrigarri ugarien artean (argi dago estetizistak direla). Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 45. orr.

· Bizarra egiteko labana eta krema, talko hautsak, desodorantea eta hortzetako eskuila. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 168. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Puzzle bat, krema pote bat, 2,50 florineko billete bat eta bale bat bi liburu erosteko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 14. orr.

Krema potetxoa itxi eta ispilu atzeko armairutxoan gorde du. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 33. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Neska zoriontsuak eta eguzkiak erreak, beren eguzki kremekin. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 201. orr.

Korridore hura loak eta edertasun-kremek isuritako usainaz gainezka zegoen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 234. orr.

Zangoetan, baita bizkarrean ere, hasi zitzaizkidan bilo luze, mehe, garden eta sendo batzuk hazten: depilazio krema guztiei egiten zieten aurre. hura zen haren arbendol krema, ukendu horri esker eusten zien azal zuriari. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 41. orr.

8 zapatak garbitzeko gaia. ik betun 2; lustre 2; ziraia.

Zapatentzako krema horizontalki hedatuz zapataren gainean, hura trapuarekin zabaltzen hasi aurretik. Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 147. orr.

Zapata-krema saltzen duen baten gezurrak entzuteko Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 283. orr.

· 9 izond krema-kolorea.

Teresak trajetxo krema bat zeraman, eta zinta urdin argiz apaindutako lastozko sonbreirua. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 354. orr.

10 krema-kolore izond

Perla zuriz jositako lepoko ikusgarria, soineko krema kolore baten gainean. Berria - Kultura   2004-07-08

Hormak marroiak utzi ditu... [...] eta tafetazko errezela krema-kolore horietakoak ezarri. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 189. orr.

Atiko arrunt bateko gela krema kolore arrunta zen, estua eta hezea. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 89. orr.

11 krema koloreko izlag

Itsasmutilak ile horia zeukan eta arrosa eta krema-koloreko aurpegi obalatua. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 42. orr.

Krema koloreko maindireen artean. Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 66. orr.

Eguzkiaren krema-koloreko argiak bizkarretan eta estalki beltzeko tximinia hori handian distira egiten zuen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 101. orr.

Nik dantzaldian erabiltzen nuen krema koloreko J.B. Hotson sonbreirua jantzita zeukan. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 302. orr.

Emakumearen soinekoa krema-kolorekoa baita. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 146. orr.

Jimmyren adin beretsuko mutil musu krema-kolorekoak Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 175. orr.

12 txokolate krema

Izozkiaren gainean txokolate-krema beroa zegoen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 153. orr.

Arrautza azukreztatuak platerean, txokolate krema bat, madariak eta melokotoiak. Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esne krema (3); krema kolore (3); krema koloreko (16); krema kolorekoa (4); krema kolorekoak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus