Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kresal 1 iz gesala.

Azala ondo belztuta, ilea eguzkiak eta kresalak tarteka argitua. Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 168. orr.

-Nik kresalaren usaina besterik ez diat aditzen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 139. orr.

Hormetako karea jaten zuen kresalaren usainarengatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 203. orr.

Pipa hustu zuen kresalak erretako paretaren kontra kolpetxo batzuk emanez. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 228. orr.

Gizonaren kresal mikatza azalean itsatsirik. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 67. orr.

Argazkiari so zegoen, ametsaren kresalak bustita Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haizeak gogor jotzen zuela hondartzan, kresal ura eta harea altxatuz. Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da» - 75. orr.

Nik, kostatar huts honek, kresal giroa ezagutzen nuen, eta amairik gabeko langar isila. Txillardegi   «Putzu» - 177. orr.

Eta arnasa sakon hartzeari ekin diot, indarka ia-ia, kresal lurrunean igeri, antsiak jota dauden eriek airea hartzen duten bezalatsu. Txillardegi   «Labartzari agur» - 28. orr.

Aparra eta kresal gandua, gero eta hurbilago. Txillardegi   «Labartzari agur» - 37. orr.

Eguratsa hezetasunez eta kresal-usainez betetzen. Txillardegi   «Putzu» - 319. orr.

Hormetako kareak kresal usaina zuen.Itsasoan igeri egin eta gero azalean geratu ohi den kresal eta giza usainen oraldi gazi-mina. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Azkenean, dena urtzen hasiko da, eta elur-kresala geldituko da, elurra mehetu eta gesaltzen denean, eta plisti-plasta ibiltzeko tamainako elur-salda bihurtuko da. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kresal usain (3); kresal usaina (7)

kresalaren usaina (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus