Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kubierta (10 agerraldi, 6 liburu –5 autore- eta artikulu 1ean; orobat kuberta 39 agerraldi, 8 liburutan –5 autoretan-) 1 iz itsasontziez mintzatuz, gainaldea, bizkarra. ik ontzigain; ontzi 30.

Lehendabiziko kaian zegoen, udan belaontziak eta neguan kargakoak egoten ziren tokian, kalerako jantzitako mutil gazteez gainezka kubierta. Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean» - 21. orr.

Harik eta zangoez edo besoez metalezko kasko gogorra jo eta berriro kubiertaren gainera igotzen zen arte. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 47. orr.

Jaitsi eta bi bidaia eginen dituzu hiru maletok eta gurpilaulki tolestua nasatik kubertara altxatzeko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 157. orr.

Matiuxenko marinela, bere burkideekin Potemkin korazatuaren kubertan. Koldo Izagirre   «Vladimir» - 55. orr.

Polizoia kubiertan agertzen denean, gauza bakarra erregutzen du: lehenbaitlehen lanean jar dezatela, hori baita barkamenaren seinalea eta prezioa. Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen» - 81. orr.

Txopako sare meten artean kukutu nintzen, Piñeiro eta makinista kubertapean gorde ziren nonbait. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 61. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez zen kapitaina, marinela zen, kuberta-garbitzaile, lanbas-dantzalari bat. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 13. orr.

Goiko ontzigain edo kubertari, ingelesez urakan-kuberta esaten zaio. Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce - 302. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus