Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kulero 1 iz pl emakumezkoen azpiko galtzak.

Kendu zuen azkenik soinekoa, eta bularretako, kulero eta pantietan geratu zen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 43. orr.

Karmen agertu zen, kulerotan eta bularrak agerian, sukaldean. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 12. orr.

Kulerorik gabe nengoela jakiteak gero eta beroago jartzen ninduen. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 92. orr.

Bularretako eta kulero beltzak ere erantzi zituzten, beti musikaren erritmoari jarraituz. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 105. orr.

Biluzik, kulero ñimiñoak jantzita. Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra» - 78. orr.

Bata labur haren azpian kulero txiki gorri batzuk imajinatu zituen. Gona jaso nuen nire kulero zuriak azaldu ziren arte. Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko» - 214. orr.

Tanga bat neraman jantzita; kuleroak soineko azpian nabarmendu ez daitezen erabiltzen dut. Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal - 22. orr.

2 kulero motz

Hasieran, gehien bat oinarrizko gauzei lotu gintzaizkion (galtzerdiak, barruko arropak, kulero zangodunak, kulero motzak, pijamak, izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar), Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 161. orr.

3 kulero zangodun ik leotardo.

Hasieran, gehien bat oinarrizko gauzei lotu gintzaizkion (galtzerdiak, barruko arropak, kulero zangodunak, kulero motzak, pijamak, izerditzeko elastiko txanoduna, nylonezko zamarra, azazkal-moztekoa, hortz-eskuila, orrazteko eskuila eta abar eta abar). Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 161. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kuleroak erantzi (3); kuleroak jaitsi (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus