Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

kurrinka 1 iz txerriak, basurdeak eta kidekoek egiten duten hotsa.

Baita txerri-hiltzean ere, nahiz eta ez den batere erraza aiztoa sartuta txerria hiltzea, agoniako kurrinka haiek, gorputza bihurka, odol-zipriztinak bazter guztietan. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 52. orr.

Bat-batean, ordea, zurda luzeko pinttoa aztoratu eta kurrinka bizian hasi zen. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 41. orr.

2 (bestelakoek)

Entzuten nitian zakurren kurrinka, karruska eta plazerrezko intziri eta uhuriak. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 111. orr.

Ahoa ireki eta kurrinka moduko bat baizik ez nuen egitea lortu. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 71. orr.

Zakila ezin ederragoa zuen, delikatua baina erabakigarria […], istapeak usain zoragarrikoak, planeta honetako ilerik leunena, kurrinka txiki batzuk egiten zituen ezin imitatuzkoak. Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro - 103. orr.

Arrantzaleak kurrinka bat bota zuen, baina bere lanari ekin zion aitzina. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 218. orr.

Idekirik dagoen atea pusatzen bada, kurrinka nardagarri bat eginez nornahi sartzera uzten du. Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita» - 30. orr.

Klixka!, zaintzaleen urratsak pasabidean, izkinako burdinazko atearen kurrinka eta, klunka!, hesten, urrats batzuk urruntzen kartierrean barna... Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 51. orr.

Orga emeki emeki higitzen zuen, aldi guziz alimaleko kurrinka ateraraziz. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 202. orr.

Ohearen erresorten kurrinkak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 138. orr.

Zergatik nota batzuek elkarrekin soinu gozoak osatzen zituzten, eta zergatik beste batzuek ez zuten kurrinka eta ulu-hotsa besterik sortzen. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txerri-ontziz josita zegoen Ohio ibaia, eta kurrinka hotsen gainetik kapitainak elkarri deiadarka entzutea oso ohikoa zen. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 214. orr.

Laster ziren beste guztiak ere kurrinka hots lehorrean. Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun» - 41. orr.

Kurrinka-hots beldurgarri bat entzun zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 308. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zakur kurrinkaren antzekoa izan zen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 52. orr.

· 5 adlag kurrinka egiten, kurrin egiten.

Arrantzaka noizean behin astoren bat, eta kurrinka txerriak, eta miauka katuak. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 118. orr.

Beti gose eta kurrinka zeuden bargo eta ahardi zaharrei. Itxaro Borda   «%100 basque» - 39. orr.

Nik kasurik eta mimorik egiten ez banion egun osoa kurrinka eta negarrez ematen zuen zerria. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 124. orr.

Gelditu egin zen, kurrinka, letaginak erakutsiz. Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien - 226. orr.

Lehenago kalean txerri bat kurrinka aditzea iruditu zait. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 149. orr.

Arrantzaka hasten ziren batzuk, kurrinka beste batzuk, urdeen gisan. Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq - 21. orr.

Baina Maryk ikaragaitz entzun zituen berriak, kurrinka ekin zion purrustaka, txintik ere esan barik. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 206. orr.

Urrats gehiago, boz batzuk, kanpoko giltzak, burdinazko atea kurrinka, isiltasuna... urrats bat, urrats bi. Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz» - 38. orr.

· 6 iz txerria,

Ai, zer ez nuke egingo kurrinka buruloka horrekin! izorra nazatela motxin-bero horietako bat ez bada. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 65. orr.

7 kurrinkan adlag kurrinka, kurrin egiten.

Zakurra eroso etzan eta berriz kurrinkan hasi zen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 53. orr.

Entzun ditut hala ere, artetan, hau edo hura dela, kurrinkan, gizon eta emazte burges gaixo delikatu zenbait. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 141. orr.

Errepideak berriz goiti, eta tripa kurrinkan hasia. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 30. orr.

8 kurrinkaz adlag kurrinka, kurrin egiten.

Aziendak bordatik marrakaz entzuten ziren, saihetsean urdeak kurrinkaz eta haizea marrumaz mendi muinoetan behera lerratzen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 225. orr.

Zerrama, bestaldera jiratuz, makilari hurbildu zitzaion, eta titietatik zintzilik zeuzkan zerrikumeak, bat-bateko ilunpe hartan galduta eta kurrinkaz, borrokan hasi ziren amaren toles eta poltsen azpian. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 24. orr.

Ondoratu zitzaidan, ostiko bat eman zion zakurrari, zeina kurrinkaz apartatu zen. Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth - 54. orr.

Han inguruko abeltzainei galde egin, eta keinuz eta kurrinkaz ulertarazi didate ezen […]. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 119. orr.

9 kurrinka egin ik kurrinkatu; kurrin 2.

Hartza kurrinka eginez zutitu egin zen abiadura izugarrian, lauhazkan doan zaldi baten modura. Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak, txerriek esnea irentsi eta zerramak kurrinka egiten zuenean. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 24. orr.

Beraz, gizona, kurrinka egiten dakien zerria da. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 207. orr.

Ez zegoen kaiorik; 'moko-itsusi' esaten dieten txoriok baino ez, zurrungan ari balira bezala kurrinka egiten duten eta eguzkia irten ondoren desagertzen diren horietakoak. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 129. orr.

Han ere ez baita inoiz jakiten zerk dagien txistu, marmar edo kurrinka, […]: izan zitekeen tximua, edo txoria, edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin... Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 61. orr.

· Gwilymek kurrinka txiki bat egin zuen. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 27. orr.

Baina Telecincok (+%5) egin zuen atzo kurrinka ozenena. Berria - Ekonomia   2006-02-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kurrinka egiten (4); kurrinka hots (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus