Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

laborri 1 iz beldur edo izu ikara; beldur handia.

Laborri lauso batek hartu zuen Gabriel hori entzutean. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 327. orr.

Lipar batean, haren irribarre argitsua laborri urragarriz eta suntsigarriz betetako begirada bihurtu zen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 168. orr.

Bihotza jauzika hasi zitzaion laborri bezalako batean. Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago - 270. orr.

Laborriak eragin ohi duen egarria baitzen nirea. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 363. orr.

Gazteek egunean egunekoa bizi dute, [...], eta are gehiago, izugarria iruditzen zaie, eta ezuste bortitzekiko laborri eta harridura aurpegiz diote, "urte bete daramat Evarekin" esaera. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 94. orr.

Bikain transmititzen zaio ikusleari ingurukoen laborria. Berria - Kultura   2004-09-19

Oraindik izuak harturik banengoen ere, nolabaiteko plan bat izateak laborritik ateratzen lagundu zidan. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 162. orr.

2 (izenondo gisa)

Piztu nuen kandela, larritasun laborri batean, eta berriro edan nahi izan nuelarik, non ohartzen naizen, harri eta zur eginik, hutsik zegoela botila. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 296. orr.

Hain baitzen giro laborria espazio zabalean, zabaldu zen elurrezko geruza trinko, gogor, distiratsuaren gainean. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 142. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gustavok, agerpenagatik izu eta laborri zegoen arren, galeoiaren brankako saihetsean idatzirik zegoena ikusi zuen, Ainhoa. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 56. orr.

4 laborrian adlag izu ikaraz.

Laborrian itzuli zen alde hartara, eta ez zen ausartu gehiago mugitzen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 225. orr.

Isilik gorde nuen, laborrian, zurekin banatu nuen sekretu hau. Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri» - 94. orr.

· Izuaren mende dago biziduna, hari begira, ikarak laborrian. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 151. orr.

5 laborriz adlag izu ikaraz.

Zer egin zuen senarrak? -galdetu zuen Norak laborriz-. Intelektual bat, alegia -esan zuen Guztiahaldunak, laborriz-; ezta pentsatu ere! Gizonezkoen aurrean zirraraz eta emakumezkoekin laborriz, protagonista hor hasi duk, apurka-apurka eta halabeharrez, bere burua ezagutzen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 280. orr.

Magia berba haren ahotik aditzeak laborriz izutu ninduen, aitor dut, belarraren gainean zegoen debekuaren berri ez nekien arren. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 19. orr.

6 laborrizko izlag izu ikarazko.

Horixe baitidate laborrizko isilpean gero niri jakinarazi, berekin dut nik hirugarren gaueko beila egin. Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 41. orr.

· Sartu zen, bada, begiratu zion nire alabari, zabaldu zuen ahoa izumen eta beldur laborrizko estura batean, eta zerraldo erori zen ahoz gora. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 209. orr.

7 izu-laborri (orobat izulaborri g.er.) iz izua.

Eta une hartan, [...] etxe zahar hartako isiltasun beldurgarrian, hots hark, hain bitxia izanik, ezin menderatuzko izu-laborria sortu zidan. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 91. orr.

Haren boz hutsak bihotzik ausartenari ere eragiten dio izu-laborria... aditu! Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 57. orr.

Buruari eragin nion, izu-laborria uxatu nahiz. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 161. orr.

Une batez, izu-laborriak jota geratu gara, erabat izoztuta. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 158. orr.

Orain, gauez, izu-laborriak hartzen nau eta bihotza izozten dit. Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman - 25. orr.

Gogor jipoiturik eta izu-laborriak hartuta, zaldia lasterka joaten zen lau hanken eginahal guztian, deabrudun baten gisan. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 30. orr.

Pentsatzen ahalegindu naiz, nire izu-laborri handia baretzearren. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 175. orr.

Armak bertan utzi eta izulaborrian ihesi joan ziren harkaitzen artera babesleku bila. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 106. orr.

Ahantzi gabeko laboratorio jelaz, itxaropenez eta izulaborriz bete batean. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 281. orr.

Eta orduan pairatu nituen izu-laborrizko sei orduek txiki-txiki eginda utzi zizkidaten gorputz-arimak. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

izu laborri (8)

izu laborria (21)

izu laborriak (22); izu laborriak jota (8); laborriak hartu (3)

izu laborrian (12)

izu laborriaren (6)

izu laborrizko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus