Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lagundi (orobat lagundia g.er.) 1 iz lagunartea.

-Ikusi egin behar -esan zuen Zakarrak, arin-arin hanka eginez lagundi guztiarekin. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 116. orr.

2 erlijio elkartea.

Hamargarren mendekotz bazen Jerusalemen fraide lagundia bat beilari eta erromeseri mota guzien artatzeko, geroago "Joani Sainduaren Erizain konpainia" bilakatu zena. Herria   2002-11-21

Frantsizkotarren ildo zahar, eta iraunkorretik bazabilan hor, behartsuen zerbitzuko, bereziki Donapaleüko lagundian. Herria   2001-09-13

Hor Aita Saindua jarri zen bere aulkian eta Kardinaleak beren zizeiluetan, gibeletik zeuzkatela zutik kongregazioneko prelatuak, Aita Sainduaren etxekoak eta beste ehun eta hogeirainoko lagundia. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 175. orr.

3 (L larriz) Jesusen Lagundia.

Jaunaren bideak ezin asmatuzkoak dira, eta Lagundiak badu ahala, bitartekoak, modua, bere kumeak babesteko. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 142. orr.

Aita Gojenolak Lagundiaren babesa zuen, hain erakunde ahaltsuko kide izateak berekin zituen loturekin batera. Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 143. orr.

Txema Auzmendik ETArekin zerikusirik ez duela dio Lagundiak. Berria - Euskal Herria   2004-11-09

4 Jesusen Lagundi

Elizako beste ordena guztiak erreformatu egin dira lehenago edo geroago, baina Jesusen Lagundiak ez du inoiz erreformarik izan. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 242. orr.

Juan Miguel Arregi Jesusen Lagundiaren Loiolako Probintziako Aita Nagusia. Berria - Euskal Herria   2006-02-21

Jesusen Lagundiko probintziala Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Berria - Harian   2005-03-19

Behin baino gehiagotan azpimarratu zuen, atzoko prentsaurrekoan, Jesusen Lagundiko arduradunekin duten «harreman bikaina». Berria - Kultura   2004-07-17

Musika ikasitakoa zen bera ere, Comillasen, Jesusen Lagundiaren Unibertsitatean. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 74. orr.

Fedegabeei armak edo beste edozer gauza emateko debekuaz, Coimbrako Jesusen Lagundiaren Ikastegi Ezagunari eskainia. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 222. orr.

Jesusen Lagundiko kidea zen, apaiza, teologoa, logika eta metafisikako irakaslea Vienako Unibertsitatean. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 259. orr.

Gojenola bera ere elizgizona dela, Jesusen Lagundikoa, Inazioren armadako soldadua, haren "hautapen aldaezina" egindakoa... Iņaki Iņurrieta   «Kuskue tanden» - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jesusen lagundiak (9)

jesusen lagundiaren (6)

jesusen lagundiko (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus