Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

landare (orobat landare g.er.) 1 iz berez ezin higi daitekeen eta sentiberatasunik ez duen izaki bizia; eguneroko hizkuntzan, sustraiak eta hostoak dituzten izaki biziak.

Bizigabeak, landareak, animaliak, gizakiak. Urrutiko landare, zuhaitz, hegazti eta animaliaz betetako paisaia hura. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 114. orr.

Era askotako landareak hozitu ahal izango dira etxean bertan. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 50. orr.

Herri epeletako landareak alda daitezke haietan, laranjondoak eta limoiondoak besteak beste. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 22. orr.

Landarea ez zen, ordea, edozein lekutan hazten, klima berezia behar baitzuen, lurralde beroak. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 189. orr.

Amerikako oihan tropikaletatik at, landarea loratzen zen baina ez zuen lekarik ematen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 38. orr.

Zereginik kuttunena landareak zaintzea zuen. Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur» - 15. orr.

Hiru herrialdeotako landareak sailkatzeko, 2.300 multzo (taxon) erabiltzen dira. Berria - Gaiak   2006-04-09

Lemna Minor uretako landareak gai kutsakorrak xurgatzen ditu. Berria - Gaiak   2004-08-24

Landare bat topatu dut, berezia: Woodsia ilvensis. Haurra izan eta biharamunean berak pozoitu zuen, herrixka ondoan hazten den landare baten erretxinaz. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 77. orr.

Loratzerat zoan landarea itzali zaiku, Ostankoa Haixpeko Mattin Idiart, 16garren urtean. Herria   2005-03-24

2 (izenondoekin)

Landare arraro guztien artean arraroenetakoa zuhaitzetan errotzen den mihura da. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 148. orr.

Baratzearen zati bat landare usaintsu eta loredunentzat gordetzeko agindu zuen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 383. orr.

Hortentsia handiak bezalako landare apaingarriek. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 40. orr.

Landare idortuen erakusketa euskal erakustokian. Herria   2004-12-16

Faroen argi-konoan ikusgai: landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 101. orr.

Emakume hura landare mardul osasuntsua zen. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 292. orr.

Eraikin berria metalezko sare batek inguratuko du, eta han landare igokariak jarriko dituzte. Berria - Harian   2005-07-22

Noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 213. orr.

Landare baskularrak dira katalogoan jasotako guztiak. Berria - Gaiak   2006-04-09

Fitoplanktona da itsasoan dagoen landare unizelularra. Berria - Gaiak   2004-08-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik bejetal.

Era guztietako landare espezieak. Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon - 191. orr.

Animali edo landare-organismoentzat saihestezinak izan litezkeen eboluzio-arauak. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 354. orr.

Animaliei utzi behar diegu landare-proteina eraldatu eta hartatik forma digerigarriago bat ateratzeko ardura. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 213. orr.

Landare-zuntzik ez dugu kontsumituko. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 50. orr.

Landare-jatorriko erretxina fosilak dira. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 200. orr.

Horien jana arroza, azukrea, gatza, dilistak eta landare-olioa da. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 13. orr.

Landare-koipe miresgarri batez. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 165. orr.

Bularreko minbizia, hormonak eta landare-hormonak. Herria   2003-10-02

Edozein hondakin oso egokitzat hartzen dute, landare-hondakinak batik bat. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 182. orr.

Lorategi atsegingarriak landatzen dituzu eta kanpoko landare-haziak ereiten. Elizen arteko biblia   Is 17,10

Israel da Jaun ahalguztidunaren mahastia; Judako herria, haren landare-sail kuttuna. Elizen arteko biblia   Is 5,7

Ehunka landare ale, Londresko bere lankideentzat ezezagunak ia denak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 241. orr.

Bere azpian landare mota denetarikoak erne daitezke. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 496. orr.

Karmelek hainbat landare-hosto ekartzen zizkion. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 180. orr.

Hegoak katagua izeneko landare izerdiaz busti, eta errekako urak kutsatzen dituelako. Berria - Gaiak   2004-05-02

Landare-zorrien tortikak landareetan. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 144. orr.

Ez dakit nondik sortuak diren Iribarrenek aipatzen dituen abozo edo agozo landare izenak. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 25. orr.

Landare hesiek beste lursailetatik bereizten zuten. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 290. orr.

Jar bezate bertan landare-hesi on bat horma legez. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 566. orr.

Arrosaz beteriko bi landare hesi trinko. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 243. orr.

Arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 74. orr.

· Nahasketa orekatua, landare-proteinaduna. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsas animaliak eta itsas landareak ikertzen direla laborategi horretan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur» - 232. orr.

Kakaoaren industria hedatu zenean, kakao-landarea Afrikako hainbat lekutara eraman eta kakao-soroak landatu ziren. J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau» - 38. orr.

Kafe-landare bat edo beste aldatu, esate baterako. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 190. orr.

Masusta landare hostotsuz inguratuta. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 21. orr.

Marrubi landareak, mahastiak... Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 69. orr.

Kakalardoarekiko immuneak diren arto-landare transgenikoak bilatzen dituzten laborategiek. Neska hura arrosa-landare bihurtu zen. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 141. orr.

Patata eta aza landare handiek. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 290. orr.

Ohitura handia izan da Euskal Herriko baserrietan erromero landare bat edukitzea. J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak» - 147. orr.

Lorategietako lore-landareak. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 195. orr.

Zorri eta xomorroen kontrako belar-landare sorta bat. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 250. orr.

Otate: zuhaitz-landare bat, etxeko tresnak egiteko erabiltzen den zur malgua ematen duena. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 81. orr.

Garo eta argizari-landare zoragarriak zeuzkan, eta, inor bisitan joaten zitzaion guztietan, beti eman ohi zion aldaxka bat edo beste bisitariari. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 146. orr.

Berpizkunde landare edo Jerikoko arrosa (Anastatica hierochuntica) deitzen dioten basamortuko landareak. Berria - Gaiak   2004-10-20

5 landare denda (corpusean landaredenda soilik)

Autobusa goizeko 8etan abiatuko da Hazparne-tik, eta 8.30etan Maignon-en (Lafitte landaredenda aitzinean) geldituko da autobidean sartu aitzin. Herria   2005-07-07

6 landare ontzi landareak edukitzeko ontzia. ik loreontzi 2.

Norvegiako lau pinu txiki zituen fatxadaren alboetan, berdez margoturiko landare ontzietan. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 157. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus