Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lasaigarri 1 izond lasaitzen duena.

Jeneralak keinu lasaigarri bat egin zion bere idazkariari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 305. orr.

Biharamun goizean, lo lasaigarri baten buruan esnatu zenerako, emakumeak prestaturik omen zion nortasun berriaren zirriborroa. dutxa lasaigarri bat hartzea erabaki zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 20. orr.

Erantzun lasaigarri eta kontsolagarri bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Lajos hizketan ari zen bitartean, zerbaitez jabetu nintzen, nahiz eta ez nuen asmatuko egia ulerterraz eta lasaigarri hura hitzez egoki adierazten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 127. orr.

Erabaki nuen gustura edango nuela orduan gin-tonic lasaigarri bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 63. orr.

Kopatxo bat hartuko genuen disko lasaigarri baten laguntzaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.

Horrek zama astun batetik libratu banintz bezalako sentimendu lasaigarri bat ernarazi zuen nire bihotzean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 234. orr.

Besapean, berriz, pistolaren pisu lasaigarria.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Halako kharma lasaigarri batek harrapatzen ninduen orduan eta halaxe egoten nintzen ordu luzeetan, itsaso urrunean pasatzen zen ontziren baten karelean izan ezik burua beste ezertan eta beste inon jarri gabe.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 34. orr.

Ez dela ohizkoa eta ezta lasaigarria ere detektibe bat etxera etor dakizun.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 240. orr.

Dena dela, oro har berriak lasaigarriak zirela aurreratu zion, haren ezinegona gutxitzearren.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

Itsasoa lasaigarria delako, eta belaz nabigatzea are lasaigarriago.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Unibertsitatearen itzalaz baliatzen naiz eta hango baliabideetan bermatu, unibertsitateak berak ematen didan askatasun gogo-lasaigarriaz,  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 37. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eta hori ere ez zitzaion lasaigarri suertatzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 150. orr.

Gezurrezkoa izan arren burdinaren hoztasuna lasaigarri gertatu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Agian hiretzat lasaigarri izango lukek gertaera haiek kontatzea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 203. orr.

4 (izenondo soila -en atzizkiaren eskuinean)

Bavariako aitzinalde dotorea eta Maximilian plaza ageri ziren berriro, beren egunerokotasunean nire estura eta asaldura guztien lasaigarri.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Gau hartan kondesaren gorputza portu eta babes izan zitzaion Irisarriri, nekearen bizigarri, izuaren lasaigarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Goiz xamar joango zen etxera, amaren lasaigarri.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Loreak eta irudi erlijiosoak, semearen heriotzaren minak zeharkatu dituen bihotzen lasaigarri, bizitzako nekeen atsedengarri.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 78. orr.

5 iz lasaitzen duen gauza.

Lasaigarri bakarra dauka: aitak ezin ikustea egoera honetan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 15. orr.

Beste norbaitek eragindakoak ere ez dira lasaigarri bete-betekoak: hiltzailea nor den eta hiltzeko zer arrazoi zituen jakin arteko onik ez dugu izaten.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 136. orr.

Buruaren lasaigarria eta bizitzaren aringarria izateaz gain, afrodisiako ezin hobea duk.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 70. orr.

Iraupena zen haien kalitatearen froga, gure aukera onaren agiria eta ekonomia justuaren lasaigarria.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 109. orr.

6 lasaitzen duen sendagaia. ik lasaigailu.

Ama geroztik lasaigarrien menpe zegoen, mutu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

-Lasaigarri bat behar dut, sukarretan nago eta arritmia areagotu zait.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 153. orr.

Lucyk lasaigarri bat hartu du, jakinarazten die hark, eta ohean da; hobe bakean uztea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 136. orr.

-Oraindik oso urduri dago eta lasaigarri bat eman diogu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 153. orr.

Harik eta lasaigarria jarri dioten arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 32. orr.

Eta nik lagundu egiten nion, estu sentitzen zenean lasaigarriak zainetatik injektatuz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 232. orr.

Antsiolitikoak eta lasaigarri antidepresiboak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 78. orr.

Tabakoa, alkohola eta lasaigarriak edo anfetaminak moduko psikoaktiboak sarri kontsumitzeak arazoak sor ditzake.  Berria - Gaiak   2004-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eragin lasaigarria (4); itxura lasaigarria (3); lasaigarria da (7); lasaigarria izan (6); lasaigarria zaio (3); lasaigarria zen (5); mezu lasaigarria (4); zarata lasaigarria (3)

hitz lasaigarriak (3); lasaigarriak hartzen (3)

lasaigarrien menpe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus