Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laztura (orobat lazdura) 1 iz zirrara bizia, beldurra, izua.

Laztura hilgarri horretan, nahi du oraino gibelera egiten saiatu. Izadiaren edo gizonen ankerkeria bortitzek laztura eta sumindura eragin dezakete, baina ez dizute eragiten gauzatxo etsigarri batzuk ikustean bizkarrean eragiten dizun hozkirri hori.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.

Laztura batek inarrosi zuen ehiztaria; gauza hotz bat, ur tanta bat bezala, jaitsi zitzaion bizkarretik behera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Zure gutunak lazturaz izoztu nau.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

Ezerk ezin digu jada lazturarik eragin eta horixe da, Joseph Rothen ustetan, benetako izugarrikeria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Orduan Beldur hura deitzen dugu Laztura, batez ere, izutzen gaituzten gaitzak izugarrienetarik baldin badira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Urduri egongo da denbora guztian, eta samintasun, mespretxu, larritasun, laztura keinuz jarraituko ditu haien arteko hitzak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 96. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus