Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lehoinabar (28 agerraldi, 7 liburu eta 7 artikulutan; orobat lehoi nabar g.er.) iz ugaztun haragijale handia, larrua gorrixka eta orban edo izpil beltz biribilekin duena (Panthera pardus). ik pantera.

Gero, begira nengoela, beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa. Elizen arteko biblia   Dn 7,6

Alda ote dezake beltzak azalaren kolorea? edo lehoinabarrak bere larru pikardatua? Elizen arteko biblia   Jr 13,23

Lehoinabar baten zalutasun hilgarriaz mugitzen zuen gorputz luze lerdenean. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 53. orr.

Lehoinabar larruz jantzita azaldu zen hura burutik oinetaraino. Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa» - 42. orr.

Norvegiako Jomi Massage hasi zen: lehoi nabarrrezko soinekoa, botak eta gitarra gorriak. Berria - Kultura   2004-06-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elurretako lehoinabarra (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus