Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lepoko 1 iz lepoko apaingarria.

Etorri ziren bihotz-zabaleko gizon-emakumeak eta urrezko bitxiak ekarri zituzten, katetxoak, belarritakoak, eraztunak eta lepokoak.  Elizen arteko biblia   Ir 35,22

Arkeologoek azaldu zutenez, maskorrak leizearen inguruetatik hartu zituzten lepokoak egiteko.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Lepoan ale gorrizko lepokoa, buruan urregorrizko diadema.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 272. orr.

Horrek diamantezko lepokoa nabarmentzen zion, lepoko zuri batek egingo ez zukeen moduan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.

Koralezko lepokoa ekarri nahi zion Caroline lehengusinari, aitortu zuenez, hartaz maitemindua baitzegoen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Haren keinurik ñimiñoena ere kitzigarria zitzaidan, ezker eskua bularraldera eraman, eta lepokoarekin jostatzen ibiltzen zenean kasu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 29. orr.

Novgorod, Vladimir, Kiev, Kazan, Astrakhan eta Siberiako ezkutuak arranoaren inguruan, San Andresen ordenako lepokoa biran, eta errege koroa buruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 74. orr.

Hariak lepokoaren aleak batzen dituen bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

2 lepoko zapia edo berogarria. ik tapauka.

Ile eta bekain tindatuak, zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak, maritxuen hizkera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Ez baitzen batere normala abuztu erditsuan neguko lepokoa jantzita eramatea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 157. orr.

Gabardina jantzi, lepokoa gurutzatu, kapela ongi jarri eta irteerarantz abiatu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.

Lepokoa sudurretaraino jarriz abiatu zen hotelerantz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.

3 lepoan jartzen den tresna.

Oinak katean lotu zizkioten, burdinazko lepokoa erantsi.  Elizen arteko biblia   Sal 105,18

Urkatu behar zenari lepokoa jartzen zitzaion, korapilo bereziarekin (gero eta gehiago ixten zen lakioarekin) eta soka teinkatu egiten zen, gaizkileari zintzurra estutuz arnasa eragozten zion arte.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 97. orr.

Igor Astarloak lepokoa eraman beharko du astebetez, auto istripu baten erruz.  Berria - Kirola   2004-03-26

Istripuaren ondorioz, Arruarteren arrebari lepokoa jarri zioten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Beste galdeketa batzuetan, txakurrarena egitera behartu zuten lepokoa jarri ondoren.  Berria - Mundua   2006-04-16

Madiango erregeek zeramatzaten purpurazko jantziak eta gameluek lepoan zeramatzaten lepokoak kontatu gabe.  Elizen arteko biblia   Epa 8,26

Zamarientzako lepokoak saltzen baitzituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Zaldien lepokoak zarrastaturik zeuden eta hedeak sokazkoak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Zakur mutur-handi bat sartu zen haren atzetik, kobrezko lepokoarekin zarata handia ateraz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.

Ondo imajinatzen zuen hamahiru urteko Hagrid munstroari uhala eta lepokoa jarri nahian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 210. orr.

4 jantziez mintzatuz, lepoa. ik lepo 8.

Baina Hermione zerbaiten bila ari zen bere soinekoaren lepokoan, eta haren azpitik urrezko kate luze-luzea eta fin-fina atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 319. orr.

Zamarraren lepokoa jaso eta hondartza inguruko etxadietarantz hartu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

5 irud/hed

Harrokeria dute lepoko, bidegabekeria soineko.  Elizen arteko biblia   Sal 73,6

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tangan zeuden neska beltzak lore-lepokoak ezarri zizkieten gizonei lepoetan, eta bankuko billeteak eskegi zituzten gizonek nesken tangetatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lepoko eta kapela (4); lepoko gorri (3); lepoko gorria (4); lepoko kate (3); lepoko mina (5); lepoko zapi (9); lepoko zapi bat (4); lepoko zapia (7); lepoko zuridun (4); lepoko zuridun soineko (3); urrezko lepoko (4)

lepokoa jarri (4); urrezko lepokoa (4)

lepokotik heldu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus