Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lepondo (orobat lepo ondo) iz garondoa, lepoaren atzeko aldea.

Eta berberak ziren lepondoa estutu zioten erpuruak. Lepo ondoa gogortuta nabaritzen hasia zen aulkitik altxatzea erabaki duenean. Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison - 142. orr.

Lepondora eraman zuen eskua, izerdi hotza kendu eta gertatzen ari zitzaionaz jabetzeko. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 29. orr.

Belarrien atzean eta lepondoan behera zetorkion izerdi koipetsua lehortzeko. Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi - 60. orr.

Eta tiroa eman zioten lepondoan. Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak» - 124. orr.

-Joantxo -heldu zidan lepondotik gogor. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 40. orr.

Furgoi beltzean itzaleratu zutenean, gilotinaren mihi fin eta zorrotza lepondoan hotz lerratzen imajinatu eta trenputxartu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus