Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lerratu, lerra(tu), lerratzen 1 da ad zerbait beste zerbaiten gainean astiro higitu.

Bat-batean, haren gibeleko erridau xuriak lerratu dira, bi serora klarisa agertzen zaizkigula eta gero laster gordetzen. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 136. orr.

Euri-tantak leihoko kristalean behera nola, hala lerratzen zitzaizkion egunak bata bestearen ondoan eta jario etengabean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 154. orr.

Berriz ere manten artean lerratu nintzen, oheko epeltasun sorgorgarrian murgilduz. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 18. orr.

Malkoak lerratu zitzaizkion, hainbeste denboraz metatu samintasuna haizatuz. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 17. orr.

2 irud/hed

Semmmering-en, lera gainean lerratzen zenean, jendea harengana jiratzen zen, harriturik. Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig - 45. orr.

Mikel Strogoff eta biak azkar lerratu ziren izotz bankuaren gainazalean aurrera. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 410. orr.

Orthezeko harresietatik beheiti lerratu nintzen bi egun geroago, soka baten laguntzaz. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 178. orr.

Hura ikusi orduko, besoetara lerratu nintzaion, hunkiduraren eta beldur hotzaren mugetan dilindan. Itxaro Borda   «Entre les loups cruels» - 56. orr.

Ez gaitiztek nehoiz harrapatuko! -isiltasun une lerratu zen bien artean. Itxaro Borda   «Hiruko» - 40. orr.

Ideia hori aise lerratu baitzitzaidan arimara. Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos - 479. orr.

3 astiro higitu.

Bittor alimaleko labana zorrotza zetxikala esku batean, amaren eta Agustinen ganbarara lerratu zen, ezko-argia bestean. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 189. orr.

Lurreraino lerratu zen oihala, portzelanazkoa zirudien gorputza agerian utzirik. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 282. orr.

Begiak egunkarietara lerratu zitzaizkidan berriz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 379. orr.

Hara: lerratzen noa emeki-emeki uraren hondora, beldurrerantz. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 36. orr.

Arrats hartan tenperatura zeropera lerratu zen. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 289. orr.

Afaltzen ari ginen bitartean, politikaren alorrera lerratu zen pixkanaka elkarrizketa. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 162. orr.

Agure Jauna iraganaldira lerratu zen isil-misilean. Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 65. orr.

Isilune bat, emakumea ametsera lerratu da berriz. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 94. orr.

Kalifornian batera eta bestera ibilia nintzen tarte horretan guztian, apurka-apurka galbidera lerratzen, eta ez nuen adorerik eduki telefonoa hartu eta deitzeko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 303. orr.

Euskalduna agrafotzat salatzen duenak "izaera" kontuetara lerratzen du auzia, hots, berezkotasunera edo giza naturara; ez zirkunstantzietara, hots, historiara. Bernardo Atxaga   «Lekuak» - 64. orr.

Oraingoan ere, zortea alde lerratu zitzaion Cesarri. Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 14. orr.

· 4 du ad zerbait beste zerbaiten gainean astiro higiarazi.

Eskuin besoa, beraz, eskailerako esku-karrilean lerratzen du, sorbalda eta buruaren artean berrogeita bost graduko angelua osatuz. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 7. orr.

Mahai gaineko argazki batera luzatu zuen eskua gobernadoreak, ertzeetako zilarrean lerratu zituen atzamarrak. Marcosek garondoan hasi eta, bizkarrezurretik, gerriraino lerratu zion hatza. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 26. orr.

Beherantz lerratu zuen neskatoaren sorbalda-hezurra inguratzen zuen esku-ahurra. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 86. orr.

Erpurua billeteen ertz maiztuen gainetik lerratu nuen. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 41. orr.

Aldika-aldika, eskua maindireen azpitik lerratu eta une laburrez zakila ukitzen dut. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 227. orr.

Emeki-emeki, burukoaren azpian ezkutatua nuen pistolarantz lerratu nuen eskua. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 151. orr.

Honek bostekoa estutu eta bost liberako lau txanpon lerratu zizkion, inork ikusi gabe, belarrira honela xuxurlatu ziola: [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 167. orr.

Handik goiti, gauak [...] bere logika ezarri zigun, elkarrenganako distantzia laburtuz hizketagaiak intimotasunera lerratu bezala. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 168. orr.

Amak agur egin eta bakarrik gelditu nintzelarik, plazan barrena lerratu nituen begiak. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 101. orr.

5 itzuri.

Hein batean, neroni izan nintzen neure nekeen errudun, ortzegunean oker tiki bat lerratu baitzitzaidan bi erreportaiak idaztean. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 181. orr.

Horrek, lehen hitzen misterio kutsuak eta bazkaltiar gehienei lerratu zitzaien irri apalak burua nahasi zidaten. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 250. orr.

Ustekabetua, neure ezpainei baiezkoa lerratu zitzaien. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 265. orr.

Baina bizpahiru "txit! txit!" lerratzen zaizkio, lehenagoko Luhusoko trenak egiten zuen bezala azken ke txar bat ximiniatik eskapatzen zitzaionean. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 39. orr.

· 6 da ad ipar irristatu.

Sotana altxatu zuen, eta erreka gainditzean arta handiz ibili zen, lerratu gabe. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 32. orr.

Trabeska ibiliz, lerratu gabe egin daiteke jaitsiera. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 180. orr.

Erreka batzutan sartuz belaunetaraino, lerratzeko irriskuan... Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 218. orr.

Eta bere gorputza lerratu zen, lerratu, zirristaka-zirristaka, hamar metro beherago. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 65. orr.

Jendeen ustez, putzuaren gaineko aldetik pasatzen ari zelarik, lerratu zitekeen eta erori. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 105. orr.

Teilatutik lerratu eta lurrerat erori da Jeloseko Zobur Dithurbide nausi xaharra, bospasei metretarik. Herria   2004-05-20

Gure behia Xokoerdi pentze konkorrean, lerratu eta zazpi metrako eroriko bat egin eta tanpez hil, hor berean. Herria   2003-04-24

7 da/du ad lerrokatu.

Auzitegi Nazionaleko beste giltzarrietako bat Zigor Salako presidentea da, Javier Gomez Bermudez, argi eta garbi joera kontserbadoreenekin lerratua. Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Emakume arropak ohe gainean lerratu zituen: zapatak, galtzerdi luzeak, soinekoa... Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 177. orr.

Leiho ondoan lerraturik zituen Cutty Shark botiletatik zurrupada txikiak edaten hasi zen Harkaitz Cano   «Pasaia blues» - 191. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Saizarbitoriak, Tabucchik, Alonsok, Alberdik... denek diote, historiagilearen lana beti izaten dela lerratua eta motza. Hasier Etxeberria   «Patri maitea» - 67. orr.

Horrez gain, Hondarribiko Udalak jarrera «jarrera lerratua» izatea leporatu dio Iñigo Lamarcari. Berria - Harian   2005-09-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzuetara lerratu (4); behera lerratu (4)

behera lerratzean (3)

aise lerratzen (9); aldera lerratzen (5); behera lerratzen (11); behera lerratzen zitzaizkion (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus