Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

liluragarri 1 izond zentzumenak nahasten dituena.

Ke liluragarri batez lausotu ditu gizakien begiak, hitz ederrez balakatu ditu, bizitzaren alderdi goibela ezkutatu eta izaki ezin miresgarriagoa erakutsi die. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 197. orr.

2 liluratzen duena.

Bat-batean, aurrean dauka argia, bizitzaren zelaia, Scheherazade liluragarri bat, nolabait esateko. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 291. orr.

Ahotsa apur bat karrankaria zen baina gainontzean oso atsegina, limurtzailea, ia liluragarria, eta leun eta eztia. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 207. orr.

Fantasiazko mundu liluragarri bat. Berria - Harian   2005-03-24

Leku atsegin eta liluragarri hau, ikusi dudan ederrenetarikoa den leku ezezagun hau. 13160

Halako begirada liluragarri bat. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 372. orr.

Magia liluragarri bat dela medio, hitza, h gorabehera, azti bihurtzen da. Iñaki Arranz   «Hitza azti» - 117. orr.

Bekatuak bertuteak baino liluragarriagoak edo, bederen, iraunkorragoak diren seinale da. 13163

Bai sorkari liluragarria otea! Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 24. orr.

3 (adizlagun edo predikatu gisa)

Urrunetik, liluragarri ageri zitzaizkidan lurjabearen etxeko teilatu gorria eta tximinia zuriak inguruko zuhaitzen hostaila berdetik zehar. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 166. orr.

Liluragarri zeuden Urumea ibarreko inguru baketsuak. Txillardegi   «Putzu» - 101. orr.

Eta orduko abesti batekin oroimenaren atea irekitzen denean, hor ikusten ditut, haien artean hizketan, urduri, liluragarri... Berria - Kultura   2006-01-19

Dena zegoen han, liluragarri, fresko, ondo zaindua eta egoera bikainean. Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész - 96. orr.

4 (izen gisa)

Kideen zerrendara jo nuen, liluragarri haren izenaren bila. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 128. orr.

· Obra handi ikusgarrietatik dena dezakeen nanoteknologia deritzanak sortu behar omen duen ezin ikusizko nanomundu ahaltsura igaro gara, nano mental askoren liluragarri eta bakarren baten -hau da, ekonomiaren- bizigarri. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atsegin eta liluragarri (3); emakume liluragarri (3); mundu liluragarri (4)

liluragarria iruditu (4); liluragarria izan (7); liluragarria izan zen (3); liluragarria izango (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus