Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

limurtu (orobat linburtu; Hiztegi Batuak linburtu baztertzen du, eta limurtu erabiili behar dela adierazten), limur, limurtzen du ad 1 da ad irristatu, labaindu.

Platertxoa belaunen artean limurtu zitzaion, lurrera erori eta puskatu egin zen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 263. orr.

Pantxo etzanda jarri zen lurrean, eta harkaitz barrura limurtu zen. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 66. orr.

Hatzen artetik, miligramo hauts guti batzuk limurtu zitzaizkion behar baino lehenago, madarikazio eztanda bat sorraraziz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 15. orr.

Baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 383. orr.

Aizkora, egurra ebaki ordez, limurtu egiten zitzaion kolpe bakoitzean. Pako Aristi   «Gauza txikien liburua» - 150. orr.

Aingira bat bezain erraz limurtzen dela kontsolamendua esku artetik, eta arrantzalearen esku hutsek atsekabea irudikatzen dutela. Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra» - 105. orr.

Eta, begietan beheiti purpuila batzuk linburtzen zitzaizkiola, erran zuen: [...]. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 439. orr.

2 irud/hed ik lerratu.

Gurbiltasunaren legeak utzi zidan bezain laster, laboratoriora limurtu nintzen. Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi - 261. orr.

Eguzkia gortinen azpitik limurtzen zen bulegoan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 284. orr.

Loak eta koltxoiek isuritako usain txarra limurtzen zen leiho estuekiko etxeetatik. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 220. orr.

Azkenean, izaren artean limurtu zen, amiñika-amiñika, oheko oholtxoek kirrinkarik egin ez zezaten. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 376. orr.

Nola ahaztu kazetari batzuen eta ezkerreko intelektualen eldarnioak, beren ideologiak itsubidera ekarriak, arrazoimenari uko eta pentsamenduaz beste egitera hain lotsagarriro limurtuak? Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 46. orr.

Horrela, nahi gabe, oharkabean kasik, gure geografia plastikozko egiten da, gelatina xaflak balira bezala linburtzen dira egunen poderioz auzoak, herriak, eskualdeak espikerraren ezpainetan. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 20. orr.

· 3 (du ad gisa)

Begiak ondoko emakumearen sorbalda gurietan behera limurtu zituen. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 52. orr.

4 du ad norbaitek besteren nahia bereganatu; norbaitek beste norbait bairatu.

-Markako bakeroak, inoiz baino merkeago, hiru biren prezioan! - eta antzekoez limurtu guran erosleak. Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak» - 54. orr.

«Bezeroak limurtzeko topagune» bihurtu dira azokak. Berria - Ekonomia   2004-09-26

Agure batek urtxintxa bat limurtu nahi zuen poltsa bateko kakahueteak jan zitzan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 197. orr.

Hirugarren mailako letretako gure taldean, ordea, lortu egiten zuten ikasleak limurtu eta manipulatzea. Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia» - 94. orr.

-Limurtu ezazu senarra, eta emaguzu jakitera erantzuna. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II» - 34. orr.

Uste dut Ivyk nik neure burua gorrotatzea besterik ez zuela nahi, eta horretarakoxe limurtu ninduela, hain zuzen ere, neure burua gorrota nezan. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 96. orr.

Horiek dira gu limurtzen eta liluratzen saiatzen diren irudiak. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 47. orr.

Hurrengo, politikak limurtu zuenean, gure begi-bistatik desagertu zen. Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai - 38. orr.

Egiaren itxurako iritziak iruzur egin ez diezagun, hitzaldi dotoreak limurtu ez gaitzan. Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin - 382. orr.

Gauza bati begiratzen diozu, eta, poliki-poliki, limurtu egiten zaitu, nahastu egiten zaitu [...], emakume baten aurpegia balitz bezala. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 196. orr.

5 seduzitu.

Nagusiaren alabak, ederretan ederra, ezkutaria limurtu nahi izan zuen, bere ahots eztiarekin galderatxoak belarrietara irristatuz. Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza» - 22. orr.

Neska gustatu egingo zitzaioan eta limurtu egin zian. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 355. orr.

Bere burua eskainiz, neskatoak berriro limurtzen zuen Egutxi. Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata - 60. orr.

Deabruak limurtu zuen, eta galbidean ipini. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 270. orr.

Bere "armak" erakusten ari den indioilar baten antzera indioiloa limurtzeko erritoan. Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten» - 53. orr.

Baina nor limur dezaket nik zuldar zorne-kirats hauekin? Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak» - 168. orr.

Miresgarria dela zein ongi dagoen bere adinerako, bere larruazal belztuarekin eta bere gorputz mehearekin limurtzeko gauza dela oraindik. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 186. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus