Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

lixa (orobat lija) 1 iz paper sendoa, alde batean hondar edo beiraki pikor itsatsiak dituena, zura edo metalak leuntzeko erabiltzen dena. ik paper 29.

Ordezko hortzeriarekin arazoa du; min ematen zion, eta tailerreko lixarekin konpondu behar izan du. Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Pitzadura horiek, esan zuen Sasik, lija latzarekin ondo-ondo arraspatu eta, zepa eta gatzarekin pasta bat eginda primeran tapatzen dituk. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 58. orr.

Nire eskuek lijaz forratuak dirudite. Jasone Osoro   «Korapiloak» - 41. orr.

Musu hezeak -"emadan muxu, politte!"- eta azala lija bezalakoa. Alberto Barandiaren   «Mundu txikia» - 14. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Elkar agurtu eta Niko bere lija lanera bildu zelarik, Guridi bazihoan eta, bere kotxean iritsi zen Mandi. Pablo Sastre   «Elurretan hotsak» - 110. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus