Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

logela (orobat lo-gela g.er.) iz lo egiteko prestatua dagoen gela.

Hiru solairuko etxe zuri bat da; hamasei logela ditu, eta, etxe aurrean, portxe estali bat. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 196. orr.

Bigarren solairuan, berriz, logelak. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 78. orr.

Aspaldi bi gela izan ziren han: logela eta jantzitokia. Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai - 10. orr.

Dursleytarren etxeak lau logela zituen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 38. orr.

Hiru logelako apartamentu bat erosteko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 282. orr.

Ganbaran, mutur batean, morroien logela zegoen. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 29. orr.

Sukaldea, egongela, logela... ohe zabalaren ondoan, mahaitxo bat. Larryren argazkia zeukan logelan, ohearen ondoan. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 158. orr.

Hotel batean erreserbatu dut logela. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 221. orr.

Treinen geltokirat buruz abiatu nintzen, han nonbait logela bat segurtatu behar nuela. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 59. orr.

Davidek logela hartan giltzapetu ninduenean Maryk aita bere logelan sartzen entzun zuen. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 338. orr.

Logela bat bilatuko dut hirian. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 269. orr.

Han bi ohekiko logela bat alokatu baitzuten. Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea - 260. orr.

Usain atsegineko logela leunki argiztatura. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 7. orr.

Harry logela ilunera joan zen lasterka. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling - 245. orr.

Parisko auzo latindarreko etxebizitzako bere logela itogarrian. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 204. orr.

Logelako atearen kirrinka entzun nuen. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 27. orr.

Intxaurrondotik Goiok Etxeberritxoko logela leihoa bertatik bertara zuen eta, gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen [...] Joakina soinekoa eranzten. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aretoak eta logela (4); etxeko logela (3); gonbidatuen logela (3); haur logela (3); logela batean sartu (3); logela erakutsi (3); logela ilun zegoen (3); logela iluna (3); logela multimediak (5); logela txiki (5)

logelako argia (3); logelako atea (32); logelako atea ireki (6); logelako atea zabaldu (3); logelako atean (11); logelako atera (6); logelako atetik (3); logelako horma (3); logelako horman (3); logelako leihoa (5); logelako leihoak (4); logelako leihora (4); logelako leihotik (7); logelako ohea (3); logelako ohean (3)

anaren logelan (3); bere logelan sartu (4); etxeko logelan (5); hoteleko logelan (4); logelan bertan (4); logelan egon (6); logelan egongo (4); logelan ezkutatu (3); logelan geratu (4); logelan lo (5); logelan sartu (48); logelan sartu zen (9); logelan sartzen (5); logelan utzi (3); ondoko logelan (4); sartu zen logelan (3); umeen logelan (3)

amaren logelara (3); bere logelara eraman (3); bere logelara joan (6); logelara abiatu (12); logelara abiatu da (7); logelara eraman (13); logelara eramaten (5); logelara erretiratu (3); logelara hurbildu (5); logelara igo (11); logelara igotzen (3); logelara itzuli (12); logelara itzultzen (3); logelara jo (3); logelara joan (45); logelara joan zen (15); logelara joateko (4); logelara joaten (4); logelara sartu (23); logelara sartzen (3); nesken logelara (3); osabaren logelara (3); sartu zen logelara(4)

irten zen logelatik (4); logelatik atera (6); logelatik irten (9); logelatik irten zen (4); logelatik salara (3)

logeletan sartzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus