Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lur 1 iz (batez ere L larriz gehienbat) bizi garen planeta, Eguzki sistemako hirugarrena. ik lurbira.

Lurrak eguzkiaren inguruan jiratzen duela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 164. orr.

Edo Lur planetako bati bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 20. orr.

Lurra nahas-mahas hutsa zen: leize handiaren gain ilunpea; Jainkoaren arnasa uren gainean zebilen.  Elizen arteko biblia   Has 1,2

Gu atzera-aurrera gabiltzan Lur hau, bere baitan ozeanoak, kontinenteak, mendiak dauzkan eta elemenia bat izaki biziren bizileku den Lur hau.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 33. orr.

Erromatarrek [...] hondatu egin zituzten Kartago eta Korinto; eta galduko ziren hala eginda, Lur osoa konkistatu ez balute.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

-Lur osoan den tokirik ederrenera...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 17. orr.

Lur honen gainean bizi diren izakiak -zeinahi izanik ere haien ingurunea, tamaina, bizimodua; barea izan, zein otarraina, eulia edo jirafa- molekula ia berdin-petoz osatuak dira guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Beti pentsatu izan dut Lur honetako nahigabetuak direla Jainkoaren hautatuak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 347. orr.

2 Lurraren azala, eta bereziki haren zati gotorra, gizakiak eta abereak daudena (zeru eta aire-ren aurrez aurre).

Zeru eta lur, hiri eta baso, etxe eta kanpo, dena dugu antzerki eta zeremonia sare.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

Isiltasuna gero: gogoa zeru argira eta gorputza lur ilunera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

Lehorrari "lur" eman zion izena eta ur-multzoari "itsaso".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Mundua -lur eta itsaso guztiak- esploratu eta deskubritu ditugunean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.

Lur guztian zehar hedatzen den lorategi zabal bat da filosofia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 37. orr.

Lur osora zabaldu zen gosetea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 116. orr.

Gero, lur guztia hildako aberez estali zenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.

Gehienak mujikak ziren, lur gogorrean lo egiten ohituak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Berdin dio lurraldearen izenean lurra, lur-gaina eta lurpea hustu, zulatu, itzulipurdikatu, desegin edo txikitzen badira ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Lur gainean lo egin behar izaten nuen, estalgarririk gabe, hotzikaretan, haurdun egon arren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 100. orr.

Lur azpiko tunela nola egin zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

Lur azpiko trena hartu eta azkenean hirira joan nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Nahi baduk, itsasoz joan haiteke; nahi baduk, lurrez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.

3 lurraldea.

Utz diezaiogun biharko bidaiari berriari lur berrien deskubritzeko sua eta gero haien kondatzeko gustua.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 97. orr.

Hona, bada, zer gertatu zitzaidan Afrikako lur horretan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Argentinako lur zabal haietan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

Persiako erregeren eremuen mugetan den Joben Lurrera heltzeko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 68. orr.

Utzi zeure lurra, zeure ahaideak eta zeure aitaren etxea eta zoaz nik erakutsiko dizudan lurraldera.  Elizen arteko biblia   Has 12,1

Gure lur euskaraz humanizatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Lur honetako gure arbasoen hizketa bitxia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 24. orr.

Lur menditsu hau nola har dezakeen esango diot, gizon bat bakarra ere galdu gabe.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.

Handik aurrera, oihan sarriko lur basati honetan, nonahi ikusiko zen gizonaren oin parea, moldegaiztoko arbol bakartu eta adarrokerren batetik zintzilik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.

-Lur eder hau odolez zikindu duten gerra guztietan parte hartua naiz, jauna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

Lur honetan lurrikarak ez dira maiz gertatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 155. orr.

Po ibaiaren eta Appennino mendien arteko lur zatian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 23. orr.

· Agorrila zen Avaloneko lur besoan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

4 Lurraren azalaren zati gotorra eratzen duen osagaia; bereziki, osagai horren zati biguna, landareak hazteko balio duena.

Lurra buztintsua den tokian.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,46

Lur joriko herrialdea da, abereetan, landareetan, mineraletan oparoa, eta handiagotu egin dena Balkh, Aukoi eta Meimaneheko eskualdeak beretuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Izotz gogorra, bide zabala, lur irmoa nonahi!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Hegoaldean, lur bigun ardo koloreetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Raimundo Silvak Lisboako lur zaharra estaltzen duten teilatuetarantz beheratzen ditu begiak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 76. orr.

Harri bat bilatzen zuen lur bigun hartatik irteteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Uzta astunak biltzen diren lur gozo ederrak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Zulo bat ireki zuten lurrean eta hantxe lurperatu, brioleten artean, lorategi ireki batean bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Aukera ezak zer nahi duan: uztatik lur gainean geratzen dena ala lur azpian geratzen dena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 138. orr.

Peoi ere hasi zen, lur mugitze lanetan...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 140. orr.

Guk ez baitugu esku zakarrik, lurra ebakitzeko, lurra zulatzeko, lurrean hazia sartzeko eta gero fruitua jasotzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

· Letrak baitziren Isaak Bitoriaren iritzian pentsamenduaren lur gogorrerako golderik egokienak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

5 osagai horren hedadura jakina; bereziki, lantzeko erabiltzen dena.

Frantziaren Inperio zenaren lur eremuetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

Norenak dira belardi hauek eta lur urperakoi hauek?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Gero, lurrak egitean goitiago, egin ziren ere etxeak lur berrien ondoan, lanetik hurbilago izaiteko gisan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Hik heure lur guztiak utziko dizkidak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.

Eta lur jabegoaren aldaketa egitekoan ere, lurraren jabe zaharrak, jaurti duen oinetakoa hartu eta, jabe berriari emanen dio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 96. orr.

Bere eskupeko lur guztiak eman baitzizkion garaileari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Kapareak, bistan dena, lur jabe behar du.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Bere lurra lantzen duenak ogia ugari, huskerien atzetik dabilenak miseria sarri.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,19

Barkatu egin zion emakumeari, eta eman ere bai, lur aberatsak Trebizonda inguruan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Urteetan gari-uztarik eman ez zuen lur beltza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Nola lur irauli berriaren ildo beltzak alorrak zeharkatzen zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Lur irauli berrian berdetzen hasitako galsoroen artetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Gero, erretenak itxi eta beste batzuk ireki behar izan ziren, lur goldatua urez betetzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

Itoizko uraren zain omen dauden lur sailak ezin izanen direla ureztatu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

Hirurehun eta berrogeita hamar azienda, hamabi seme-alaba eta mila eta bostehun golde lur zeuzkaten gizonak, nire aita kasu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 30. orr.

Euskal baserri guztikoen irudira, etxebizitzarako ta lur-langintzarako behar ziren tresnez betea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.

6 delako osagaia gaitzat hartua.

Suak lurra egosi-egosi egiten zuenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 377. orr.

Bere ustez, haitzak lurrez osatuta daude nagusiki, eta, horregatik, hondoratzen dira uretan.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Har ditzagun lurrezko bi ontzi labe berean erretakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2750. orr.

Egin behar dira lur kleratsu zuriz edo buztin gorriz, eta baita pikor lodi samarrak dituenaz ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.

Garai hartan, gure herria egurrez, harriz eta zotal lurrez egindako etxola multzo bat besterik ez zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

Frontoia lurrezko edo brontze urreztatuzko irudiekin apainduta izaten dute toskaniarren estilora.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Lurrezko tutuak egingo dira lodian gutxienez bi hatzekoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3990. orr.

Urruneko eltzea urrez, etxekoa lurrez, horra hire amaren ikuspuntu zoribeltzekoa!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Batzuetan, lur koloreko kamioi handi batek ziztuan gurutzatzen du, ostotsetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

7 oinen azpian dugun zera. ik lurzoru, zoru.

Arkua eta biolina lurrean utzi zituen, aulkiaren aurka biak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Emakumeak lurrean eseri dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.

Gero, fardel txiki zikin bat begiztatu zuen, paper marroiz bilduta lurrean zegoena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 73. orr.

Lurrean zegoen argazki-kamera hartu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 110. orr.

Ezpata lurrera jausi zitzaion, eta mahai gainera erori zen bera, janariak eta edontziak lurrera botaz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 168. orr.

-Kontuz, ia-ia lanpara lurrera bota genuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 90. orr.

Jator jokatzen badu, ez zaio ile bat ere eroriko lurrera.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,52

Galtzak lurretik jaso eta heriosuharrean janzten hasi zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 191. orr.

Zorroa lurretik jasotzeko agindu zion lagunari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 782. orr.

Hegazkinak! eta denak lurrera.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 122. orr.

8 goi lur

Goi-lurretako sorterri latza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.

Aragoiko goi-lurretan bizi izandako nekazari baten esperientzian.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Haizea hasi zuen, harriak zartatzen dituen eta goi lur abandonatu hauetan ezer bizirik uzten ez duen haizea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 285. orr.

Beheko lur-zatira aldatu zuela gobernu-egoitza arbasoen goi-lurretatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 55. orr.

9 lur azal ik lurrazal.
10 lur azpi (164 agerraldi, 45 liburu eta 62 artikulutan; orobat lurrazpi 72 agerraldi, 21 liburu eta 19 artikulutan) iz lurrazalaren azpialdea.

Trenbiderik ez dago harribitxizko meatzeetara iristeko, nahiz meatze horiengatik Siberiako alderdi handien lur azpia aberatsagoa izan lur gaina baino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

Arabako lur-azpiak ez dituela bere sekretu guztiak azaldu.  Berria - Kultura   2004-04-08

Bidaia hartan izan ziren lurrikarak [...] eta horiei esker Charles gazteak bere begiez ikusi ahal izan zituen lurrazpiak gora eginda.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 338. orr.

Zeruan, lur gainean, lur azpian eta itsasoan dauden sorkari guztiei.  Elizen arteko biblia   Ap 5,13

Duela urte batzuk pentsaezinak ziren tokietan ari gara orain bila, bai 2.500 metroko sakoneran itsasoetan zein 6.000 metrora lur azpian.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Lurrazpian baina azaletik gertu ur poltsak daudela iradoki dute ereduetako batean.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Lurrazpian ehortzi edo zeruraino igoez gero ere, berak ez ziola huts egingo.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.

Mota guztietako bizidunez estali zuen lurgaina, eta lur azpira itzuli behar dute hiltzean.  Elizen arteko biblia   Si 16,30

Lur azpiko trena hartu eta azkenean hirira joan nintzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 57. orr.

Lur azpiko petrolio putzuak aurkitzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-23

Horiexek dira lurrazpiko etxera sartzeko zazpi ateak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 88. orr.

11 lur bazter

Eoliako lur bazterrak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

Mexikoko lur bazter bat dugu irudikagai, Comala, hautsez eta nekez lurrarekin berdindutako bere jendeekin. Afrikako lur bazterrei buruz «Jainkoarentzat duela 300 urte irabazi lurrak» dio.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Urrutiko irletaraino iritsi da haren izena eta lur-bazter guztiek miretsi dituzte haren egintza miresgarriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

· Hona zer oihukatzen duen Jaunak lur-bazterretaraino.  Elizen arteko biblia   Is 62,11

11bi lur-beltz elementu organiko asko dituen lurra.

Esteparen ipar-mendebaldeko zerrendan zehar zegoen lur beltzeko zati goldagarrira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

Sektakide bezain miltante izateko lur-beltza zen bera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 131. orr.

12 lur-emaile hilei lur ematen dien pertsona.

Vallecasko lur-emaileak 189 gorpu zenbatu zituen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 13. orr.

Printzearen idazkaria ez, haren lur-emailea ematen zuen, segizioko laguna edo.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.

Izan ere, lur-emaileez izaten diren aurreiritziak lagun, alkoholari loturiko arazoak zituela iritzi nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 316. orr.

13 lur eman (orobat lurra eman g.er.) hila ehortzi.

Hirira itzulirik, hiletak egin eta lur eman zion.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,29

Gorpuak hartu eta lur eman nien guztiei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 105. orr.

Bere zerbitzariek gurdi batean hartu eta Jerusalemera eraman zuten, bere hilobian, arbasoen ondoan, lur emateko.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,28

Fusildunek ez zuten, nonbait, fusilatu berri zituzten gizonei lur emateko asmorik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 26. orr.

Emaiok lur kristauari dagokion moduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Kanpoan geratu nintzen lur emateko zeremonia bukatu arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

· Lurra eman behar diegu bizia eman zigutenei, gure sortzaileei, gure lehen lekukoei.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 14. orr.

14 lur gorri (orobat lurgorri g.er.) landarerik gabeko lurra.

Arestik, ostera, esan liteke maiteago zuela harria lurra baino; lurrari tranpa gehitxo ikusten nonbait, edo beharbada, lur gorria bera baino gorriago, biluziago eta ezago kausitzen harria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Argi zegoen nire patua: lur gorrian lo egiten jarraitu beharko nuen. Lur gorriaren gainean biluzik jar zezatela agindu zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

Lur gorrian zulo bat egin eta bertara bota zuten, inongo ezaugarririk gabe, izenik gabeko hilobian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 284. orr.

Harri sorginduen ondoan otea baizik hazten ez den lur gorriak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Ama hildakoan, sekula sentitu ez nuena sentitu nuen goiz hartan: lurgorrian estalperik batere gabe nentzala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 226. orr.

Bide bazterrean, ezker, baratze bat, lur gorria berdez estalia daukana, errekan ura nasaiki baitario.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.

15 lur hartu1 (hegazkin edo kideko batek)

Lur hartzeko pista baten ondoan dago.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

Bidean barrena nindoala, hara non ikusten dudan han ondoko zelaietan lur hartzen hegazkin aleman bat, zikoina bat, berrogeita hamar metroan lur hartzen duten horietakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 259. orr.

Zerbait esan zidaten Léon Degrelle belgikarrak Kontxako hondartzan lur hartu zuenean ere.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.

Aizu, uste duzu asko falta dela Renon lur hartzeko?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 151. orr.

Junkers hegazkinen helizeen zarata entzuten du gerra-ontzietan lur uzten eta lur hartzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Opportunityk Marteko beste muturrean lur hartuko du.  Berria - Gaiak   2004-01-15

Cassini espazio-zundak ezingo du Saturnon lur hartu, hidrogeno eta heliozko gas-bola erraldoia delako hura. herria¬

16 lur hartu2 irud/hed

Enpresaren mozkinak aireratu egin ziren eta ez dute lur hartu ordutik.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

17 lur ikara ik lurrikara.
18 lur-jasa (corpusean lurjasa soilik) iz luizia.

Urtea joan urtea etorri, hauts eta legarrezko lurjasa geldo batek betez zihoan ibarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 95. orr.

19 lur-jauzi (orobat lurjauzi) iz luizia.

Lurjauzi handiena izan zen lekuan lau metroko altuera hartu zuen harri eta lur pilak.  Berria - Harian   2005-12-21

Lur-jauziengatik eta ur putzuengatik, errepide bat baino gehiago moztu behar izan zituzten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

20 lur jo (orobat lurjo g.er.) hondatu, amildu.

Hiri handia hiru zatitan lehertu zen eta munduko beste nazioetako hiriek lur jo zuten.  Elizen arteko biblia   Ap 16,19

Edifizio asko lur jo eta suntsitu zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 14. orr.

Burtsa eta higiezinen merkatua lur jota geratu ondoren, yenaren truke-tasak ere lur jo zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

Gero bere familiak lur jo zuen diru kontuetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.

Debotak aldiz haserretuko dira bertuteak lur jo duela ikusirik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 35. orr.

Baina iduri luke honek guztiak lur jo behar duela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 121. orr.

Dena ari da lur jotzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 101. orr.

· Eta nik, damen artean lur-jo tristeen honek, haren hitz gozo kantarien eztia dastatua, hor dakusat buru argi, bikainetan bikainen hori, ezkila finak nola, kirrinkaz soinu-garrazturik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 116. orr.

21 lur jota (orobat lurjota g.er.) hondatua, amildua.

Eta etxe dotoreetan bizitzeko garaia ote da, bada, nire etxe hau lur jota dagoen bitartean?  Elizen arteko biblia   Ag 1,4

Israel neskatxa ederra erori da, ez da gehiago jaikiko; lur jota dago, ez da altxatuko duenik.  Elizen arteko biblia   Am 5,2

Lurjota nengoen, nekearen nekez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 214. orr.

Weldon andrea lur jota sentitu zen bat-batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 134. orr.

Mutila lur jota dago, Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 123. orr.

Auskalo noizdanik ez ninduen ezerk hain lur jota utzi.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 130. orr.

Nekatuta eta lur jota, etsita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.

Nerbioak lur jota dauzkat!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 28. orr.

Haren adorea lur jota dago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

22 lur-jotze (orobat lurjotze eta lur jotze)

Arerioaren lur jotze azkarra eragingo zuen kolpe zitalaren atezuan zebiltzan denak, ikusleak zein boxeolariak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 154. orr.

Neurriz gaineko esperantzaren ondoren, ohi denez, lurjotze gehiegizko bat etorri zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 63. orr.

23 lur-karta (corpusean lurkarta soilik) Lurraren mapa.

Arraza indoeuroparren teoria, hizkuntza indoeuroparren lurkartaren gainean asmatu da, eta beste oinarririk gabe.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.

24 lur-kolore (corpusean lurkolore eta lur kolore soilik) izond lurraren kolorekoa.

Ofizialen pabilioi berdeen eta soldaduen etxolatzar lur koloreen artetik igaro eta egurrezko eraikin zabal batera iritsi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 129. orr.

Ofizialen pabilioi berdeen eta soldaduen etxolatzar lur koloreen artetik igaro eta egurrezko eraikin zabal batera iritsi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 129. orr.

Aurpegi lurkolorea zuen, eguzkiak zaildua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 118. orr.

Postalaren beste aldean herri txiki bat, Carlo Levik berak pintura lurkolore batez pintatua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.

25 lur lan (orobat lurlan g.er.)

Horiek guziek hau dute beren zimikoa: laborantza elikadura edo janarien aztapar haundidunek beren peko ezartzen dutela lurlanaren gorabehera guzia.  Herria   2004-01-08

Lehenago, Aduana bezala ekarria zen, gainekoletarrek eta Ondarrola Borderreko eta Hartxaineko jendeek beren lur lanen egitera joan zitezen libertate osoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 26. orr.

Chirak presidentak nahi du zaindu lur lanaren laguntzeko preseski egina den PAC tratua.  Herria   2002-09-05

Ganixon lur lanetan eta bere kabala ederren artatzen.  Herria   2001-08-02

Palestindarrek mortierekin ukaldikatzen dituzte lur horietan kokatuak eta bereziki lur lanetan ari diren Juduak.  Herria   2001-04-26

Lur lan, zur lan, tindatze eta beste.  Herria   2002-11-07

26 lur-lantzaile

Bizi molde berrien frankatzea, lur lantzaileen artean eskuz esku lan egitetik haurren altxatzeko moldetaraino, hori da LGM-en aurpegi argitsuena.  Herria   2005-09-29

27 lur mutur ik lurmutur.
28 lur sail (orobat lur-sail eta lursail g.er.)

Gero jornalari hasi zen, herriko lur sailez baliatuta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 56. orr.

Berehala bi guardia zibil agertuko ziren, lur saileko patroiak hara deituta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 68. orr.

Lur sail txikiak, batzuk pobreak, lihotarako baino balio ez zutenak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 29. orr.

Handik gutxira modu txit arraroan goldaturiko lur sail bat ikusi nuen nire aurrean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

Lur saila hilotzez estalirik zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

Fruta-arbolen lur-sail txiki bat dut. nekazaritzarako egokiak diren 15 hektareako lur-sail bat baitut Vigian, Merida estatuan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 237. orr.

Lur-sailen jabeak atzerritarren kolonoak besterik ez dira izango han.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Ugalduz joan ziren pentzeak eta lursail landuak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 144. orr.

Urbanizagarritzat jotako lur-saill bat modu onean emateko asmoa omen zuen udalak, hartarako propio eratutako hiritarren kooperatibaren bati.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 91. orr.

Argentinako lur sailen %75 basamortua dira gaur egun.  Berria - Gaiak   2004-09-24

Kalera atera zen, lur sail zabalera, garabi eta eskaileren azpira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

29 lur santu

Erantzi oinetakoak, zu zauden lekua lur santua baita.  Elizen arteko biblia   Eg 7,33

Inork ez barrenik traidoreari lur santua emateko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 126. orr.

30 Lur Santu

Lur Santura ailegatu bezain laster.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.

Lur Santu aldera, non Jesukristo Gure Jauna zain baitzeukaten, turkoen burdinen azpian. Bi mila urte badira Lur Santutik aterarazi gintuztela, eta orain itzultzeko ahaleginetan gabiltza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.

Salonikan zegoelarik, Lur Santuraino joateko grina piztu zitzaion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

· pl Gurutzadak, bestalde, ez ziren Lur Santuak berreskuratzeko bakarrik antolatu izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Hurrengo goizean, zalduna Lur Santuetarantz abiatu, eta, seguruena, han hil zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 118. orr.

31 lur zati (orobat lur-zati g.er. eta lurzati g.er.)

Berrogeita hamar akreko lur zati bat dauka etxe bakoitzak inguruan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.

Urbanizazioko etxeen itxura berekoa da eskola: eraikuntza apal bat, adreilua agerian, leihoak altzairuzkoak eta teilatua asbestozkoa, hautsez betetako lur zati karratu batean eraikia eta txarrantxaz hesitua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 217. orr.

Sararen hilobia egiteko lur zati bat erosi nahi duenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 38. orr.

Ardi gazte biek lotuta igarotzen dute egun osoa ukuilu ondoan, lur-zati soil baten gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Po ibaiaren eta Appennino mendien arteko lur zatian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 23. orr.

Naturarentzako Mundu Funtsak salatu du soja laborantzak Erresuma Batua adinako lur zatia suntsituko duela urte gutxiren buruan.  Berria - Gaiak   2004-09-04

· Bi orduren buruan bidea utzi eta etxalderako pista hartzen du, Lucyren etxaldera, haren lur zatitxora daramana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

32 lur zoru ik lurzoru.
33 zur eta lur adlag erabat harriturik

-Zer eskutitz? -galdetu nion zur eta lur.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

-Bihar goizean?! -zur eta lur gelditu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Zur eta lur geratu ginen Roman eta biok.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 65. orr.

Osabaren erranak zur eta lur utzi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 124. orr.

Zur eta lur begiratu zidan erizainak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Zur eta lur daude korridore ilunean pilatutako anabasari eta trepetei begira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 139. orr.

Hitzik gabe ni, zur eta lur.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Eta ni zur eta lur, halako emakume fina tenientea dela jakinda.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 127. orr.

Zur eta lur, burua Weberrenganantz itzuli zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 247. orr.

Bat-batean, etxe aurrera iritsita, ama gelditu egin zen, zur eta lur.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 31. orr.

-Ezetz esan du! -hasi zen Nibs garrasika, zur eta lur holako lotsagabekeriagatik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

ama lur (19); eman zioten lur (11); erabat lur jota (8); etxe lur (20); hektara lur (9); hektarea lur (11); hektareako lur (8); herri lur (16); herriko lur (8); inguruko lur (12); inoren lur (13)

lur antolaketa (19); lur antolaketari (10); lur arras (11); lur asko (11); lur azal (8); lur azala (18); lur azalak (8); lur azalean (24); lur azaleko (11); lur azaletik (10); lur azpian (71); lur azpiko (57); lur azpitik (26); lur batzu (8); lur batzuk (9); lur beltza (10); lur berri (37); lur berria (9); lur berriak (8); lur berrien (8); lur eman (55); lur eman zioten (13); lur emankorra (10); lur ematea (9); lur emateko (19); lur ematen (19); lur ematera (10); lur eremu (55); lur eremua (27); lur eremuak (12); lur eremuan (10); lur gainean (116); lur gaineko (52); lur gainera (22); lur gainetik (12); lur gehiago (17); lur gorri (8); lur gorrian (13); lur gorriaren (9); lur gorriaren gainean (9); lur guztia (19); lur guztiak (22); lur guztien (10); lur haiek (12); lur haietan (12); lur hartan (13); lur hartu (39); lur hartu zuen (11); lur hartuko (9); lur hartzeko (10); lur hartzen (11); lur hau (24); lur hauetan (8); lur honek (11); lur honen (12); lur honetako (27); lur honetan (49); lur hori (27); lur horiek (40); lur horien (17); lur horietan (12); lur horren (8); lur hotzean (8); lur huntako (24); lur huntan (19); lur hura (12); lur ikara (61); lur ikarak (12); lur jabe (24); lur jo (52); lur jo zuen (15); lur joa (19); lur joko (8); lur jorik (13); lur jota (289); lur jota dago (20); lur jota gelditu (9); lur jota geratu (23); lur jota utzi (32); lur jotako (11); lur jotzeko (8); lur jotzen (8); lur lehertze (11); lur mugimendu (12); lur mugimenduak (10); lur osoa (37); lur osoan (11); lur osoaren (13); lur peza (26); lur planeta (12); lur planetatik (10); lur puska (28); lur sagar (21); lur sail (95); lur sail bat (18); lur saila (22); lur sailak (44); lur sailen (19); lur sailetan (10); lur sailik (12); lur saltze (10); lur zati (39); lur zati bat (12); lur zerrenda (14); lur zoru (9); lur zorua (8)

zeru lur (13); zur eta lur (236)

ama lurra (20); jo zuen lurra (11); lurra baino apalago (10); lurra berotzen (12); lurra eman (8); lurra jo (69); lurra jo zuen (24); lurra jota (9); lurra jotzean (9); lurra jotzen (12); lurra landu (11); lurra lantzeko (11); lurra lantzen (25); lurra ukitu (17); lurra ukitzen (13); lurra zulatu (9); zerua eta lurra (17)

bere lurrak (15); beren lurrak (15); etxe lurrak (11); euren lurrak (9); gure lurrak (25); herri lurrak (23); inguruko lurrak (15); lurrak ematen (8); lurrak erosi (8); lurrak erosteko (8); lurrak kendu (8); zeru lurrak (83); zeruak eta lurrak (11)

ama lurraren (8); lurraren aldeko (10); lurraren azaletik (9); lurraren azpian (13); lurraren berotzea (27); lurraren berotzeak (8); lurraren berotzearen (15); lurraren eguna (14); lurraren erakunde (8); lurraren eta eguzkiaren (9); lurraren gainean (82); lurraren gaineko (14); lurraren gainera (11); lurraren gainetik (19); lurraren goi (12); lurraren inguruan (23); lurraren inguruan biraka (9); lurraren jabe (15)

lurrari begira (10)

begiak lurrean (10); behean lurrean (10); hankak lurrean (26); hemen lurrean (9); lurrean ahuspeztu (8); lurrean arrastaka (23); lurrean aurkitu (16); lurrean barrena (9); lurrean belauniko (10); lurrean bertan (10); lurrean bizi (27); lurrean botata (28); lurrean erorita (8); lurrean eseri (33); lurrean eserita (67); lurrean etzan (41); lurrean etzanda (105); lurrean etzanik (12); lurrean geratu (15); lurrean ikusi (12); lurrean ipini (8); lurrean iraulka (11); lurrean izan (13); lurrean jarri (32); lurrean jarrita (14); lurrean lo (10); lurrean luze (10); lurrean pausatu (14); lurrean sartu (10); lurrean utzi (95); lurrean utzia (9); lurrean utzitako (10); lurrean uzten (8); lurrean zegoen (45); lurrean zehar (12); lurrean zen (8); lurrean zerraldo (22); lurrean zetzan (15); maleta lurrean (9); oinak lurrean (61)

zeru lurrek (11)

lurreko gauzak (11); lurreko hautsa (18); lurreko herri (14); lurreko herri guztiak (9); lurreko paradisua (13); lurreko suaren (8); zeruko eta lurreko (9)

lurren jabe (9); lurren jabetza (12); zeru lurren (55)

erori zen lurrera (27); erori ziren lurrera (10); lurrera begira geratu (8); lurrera begiratu (16); lurrera bota (226); lurrera bota zuen (57); lurrera botako (15); lurrera botata (8); lurrera botatzea (9); lurrera botatzeko (16); lurrera botatzen (48); lurrera botaz (15); lurrera erori (222); lurrera erori zitzaion (10); lurrera eroriko (11); lurrera erorita (9); lurrera erortzeko (11); lurrera erortzen (68); lurrera erortzen utzi (16); lurrera jaitsi (21); lurrera jaurti (22); lurrera jausi (46); lurrera jausten (9); lurrera joan (15); zerutik lurrera (13)

lurrerat bota (17)

zeru lurretan (16)

lurretik altxatu (34); lurretik altxatzen (14); lurretik hartu (9); lurretik jaiki (9); lurretik jaso (29)

lurrez estali (8)

lurrik gabe (13); lurrik gabeko (17)

lursailen jabetza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus