Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

madarikatu (orobat maradikatu g.er.), madarika, madarikatzen 1 du ad Jainkoaren gaitzespena edo haserrea norbaitentzat (edo zerbaitentzat) eskatu; Jainkoak betiko zorigaitza eman (norbaiti edo zerbaiti). ant bedeinkatu.

Eliseok, itzulirik, begiratu eta madarikatu egin zituen Jaunaren izenean. Elizen arteko biblia   2 Erg 2,24

Madarikatua, zu madarikatzen zaituena! bedeinkatua, zu bedeinkatzen zaituena! Elizen arteko biblia   Has 27,29

Zeruko Jainkoa madarikatzen hasi ziren. Elizen arteko biblia   Ap 16,11

Jainkoa eta erregea madarikatu ditu Nabotek! Elizen arteko biblia   1 Erg 21,13

Aita nahiz ama madarikatzen duenak heriotza-zigorra izango du. Elizen arteko biblia   Ir 21,17

Emagaldutzat madarikatu zuten eta herritik betiko irteteko agindu zioten. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 107. orr.

Madarikatua Jaunarentzat higuingarri eta artisauen eskulan hutsa den idoloa nahiz jainko-irudia egin eta ezkutuan gordetzen duena! Elizen arteko biblia   Dt 27,15

Madarikatua izan bedi egunez eta madarikatua gauez, madarikatua izan bedi oheratzerakoan eta madarikatua jaikitzerakoan, madarikatua izan bedi sartzerakoan eta madarikatua ateratzerakoan; madarikatua izan bedi lokartzerakoan eta madarikatua esnatzerakoan. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 104. orr.

Madarikatua haren arima! Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 141. orr.

Madarikatua zu hil zaituen bihozgabea! Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 350. orr.

2 norbait edo zerbait, berari diogun gorrotoa edo ezinikusia adierazteko, gaitzetsi.

Zori etsaia madarikatu nuen une hartan zinerako dirua lapurtu izan balidate baino zakarrago. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 42. orr.

Jaiki eta atera jo nuen, desorduko tabernazale hura madarikatzen. Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko» - 209. orr.

Zaintzailea madarikatu eta hanka egin nuen. Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati - 183. orr.

Haxix trafikoa jazartzea leporatzen zion gobernuari eta madarikatu egiten zituen homosexualak begitan hartzen zituztenak. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 69. orr.

Borreroarengana eraman zutelarik, Dunan jakintsuak milatan eta milatan madarikatu zuen bere patua eta onginahia. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 33. orr.

Oraindik ere madarikatzen dut informazio zerbitzuko tenientea dendaren atzealdeko gelaxkara etorri zitzaidan eguna. Javi Cillero   «Hollywood eta biok» - 34. orr.

Mila aldiz madarikatu duzu zure baldarkeria. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 78. orr.

Madarikatu zuen bere diru falta eta madarikatu zituen pagatu zituen erronda guztiak. Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce - 139. orr.

Isilik ez egon izana madarikatu nuen. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 74. orr.

Hasanek bere burua madarikatu zuen: "Ez nian mutikoaren atzetik etorri behar ". Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 51. orr.

Neure burua madarikatu nuen, nire lagunek hain airos erabiltzen zuten telefono mugikor horietariko baten jabe ez izateagatik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 39. orr.

Salmahai gainean eserita jada, madarikatu zuen bere ama, madarikatu zuen bere burua eta ezin konta ahala bider madarikatu zuen bizia, "putza balio zuen eta". Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 157. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Zorionez, ni ez nauk luzaro geratuko hiri madarikatu honetan. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 329. orr.

Paris madarikatu horrek iluntzen dizu begitartea. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 291. orr.

Zer eskubide dute kotxe madarikatu horiek halako ziztuan ibiltzeko, emakumeak eta haurrak harrapatzen? Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 48. orr.

Zorigaiztoko kondena ilun batek kalesa madarikatu hartan ezin hilez bizirik ibiltzera behartu zituenetik. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 37. orr.

Hautsontzi madarikatua plater madarikatu bat zela,-Sator putaseme bat dagoela gure artean, kabroi madarikatu bat. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 125. orr.

Boltxebike madarikatu batzuk dira, eskumikatu beharko lirateke. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 268. orr.

Neskak bere begi madarikatu eta ura bezain argi haiekin begiratu zidan. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 40. orr.

Dena galdu diat bederatziko madarikatu hau atera delako! Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 124. orr.

Zoazte eta emaiozue lur emakume madarikatu horri, errege-alaba denez gero. Elizen arteko biblia   2 Erg 9,34

Abuztu madarikatu horretako igande madarikatu horretan. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 219. orr.

Ez al dakite gezur hutsa dela, gezur madarikatu galanta dela? Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker - 82. orr.

Madarikatu hura otoizka hasi zitzaion Jaunari; baina Jauna ez zitzaion errukitu. Elizen arteko biblia   2 M 9,13

Bota egin ninduten, madarikatu halakoek. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 97. orr.

Doazela infernura, madarikatu arraio horiek! Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 277. orr.

-Madarikatua! -hasi zitzaion erregina Badr-i. Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus