Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

madre iz (mugagabean) ama.

-Utzi madre bakean, oso nekatuta dago eta. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 219. orr.

Egun gutxitan itxi zuten padrek eta madrek etxea saltzeko tratua. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 1067. orr.

Lau egunetara edo, madrek dena prest zuen Vascongadetara joateko, dena, bihotza izan ezik. Aitor Arana   «Bost ahizpa» - 17. orr.

-Baina, nola jango ditugu guk txori horiek guztiak -madrek. Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala» - 11. orr.

Arreba zaharrena madreri soineko grisa, ezkondu zenekoa, atontzen ari zitzaion. Patziku Perurena   «Trapuan pupua» - 97. orr.

2 adkor kontu handi eta nahasia.

Puta batek asko erakuts lezake bere gau-eskolan, edo zezakeen bederen, sexologia deritzan madrea azaldu baino lehen. Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo» - 127. orr.

3 putetxeko madre ik putetxe 3.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus