Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mahai (orobat mahain g.er. eta mahi g.er.) 1 iz oin batek edo gehiagok eusten dioten ohol lau batek osaturiko altzaria, bertan jateko, idazteko edo lan egiteko balio duena.

Ez dago ia altzaririk; mahai handi bat, armairu bat, aulkiren bat.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 49. orr.

Zamautxo batez jantziriko mahai bat zegoen dibanaren aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Bakarrik zegoen mahai batean eserita.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 77. orr.

-Horiek astoak! -esaten zuen Izetak mahaia ukabilka joaz-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 161. orr.

Telebista handi bat zegoen mahai txiki baten gainean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Ukalondoa mahai gainean zuen bermatuta, eta masaila esku barnean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Egunkaria mahai gainean zabalik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Leihoak itxita, mahaia paperez betea, ispilu handia betiko txokoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 99. orr.

Potoa airean astindu eta gero mahai gainean irauli du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 70. orr.

Beso gurutzatuak mahai gainean jarri eta kokotsa bermatu zuen gero.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.

Jamesek mahai gainean jarrita zeuden bingo kartoien sorta hartu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Aulkiek, errezelek, alfonbrak, sofa eta mahai gaineko estalkiek kolore gorrimina zuten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 106. orr.

Ama eta gu senideok mahai inguruan, eta aita etxearen beste muturrean irakurtzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Ellenek begiak beheratu zituen eta mahai ertzean bermatutako bere atzamarretan soa finkatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 311. orr.

Mahai azpian kuzkurtu ziren biak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 144. orr.

Inspektorea mahai baten atzean eserita dago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 119. orr.

Tea hartzeko taberna bat zen, oso apala, aulki txiki batzuekin, eta, mahai gisa, bidoi mailatu batzuekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Beste aldean, aurrean, mahai apal bat eta sofa bat, Konpainia-buruarentzat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 17. orr.

Bola miresgarri bat lurreraino jantzitako mahai biribilaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Saloiaren erdian zegoen mahai biribil eskerga.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 93. orr.

Artur erregearen eta Mahai Biribileko zaldunen istorioak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 10. orr.

Mrs. Merivale mahai obalatuaren buruan eserita zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.

Parez pare jarri ginen berriz, bere mahai handia tarteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 145. orr.

Mahai luzearen bazter batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Harry Gryffindorreko mahai jendetsuari begira egon zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 214. orr.

Alboetara soilik begiratzen zuten, gobernadorearen zerbitzariek whistean jokatzeko mahai berdea non jarriko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 30. orr.

Wagnertarren jangelako mahai handia beti libre izaten da guretzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 21. orr.

Kafetegiko mahai batean eserita ikusi bainituen Brezo eta beste neska bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 58. orr.

Ikasteko mahai bat karpetaz eta apuntez betea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Hirusta, trinidadea, eta hiru hankako mahaia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 246. orr.

Neska bat platerak atontzen ari zen pinuzko mahai batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Kristalezko mahai borobilaren inguruan eseri gara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 53. orr.

Zurezko mahai bat zegoen oso garbia, igurtzi asko hartutakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 34. orr.

Istorioa kontatzen zidatenean, beti aipatzen zuten mahai marmolezkoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 409. orr.

Ohea, gaueko mahaia eta aulki bat. ik beherago 8.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.

3 jateko mahaia.

Erregea baino mahai oparoagotik janaritzen da behartsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Egun batez, mahaia prest eta jatordurako deia egina zelarik [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 390. orr.

Amak mantala erantzi eta ohiko otoitzarekin bedeinkatu zuen mahaia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Eguneko menua hartzeko aukera eskaintzen zuten, nahiz eta denbora dexente itxoin behar zen eskaturiko platera mahai gainean eduki arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.

Afaria hasi zenetik aurreneko aldiz, mahai ingurura begiratu zuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 90. orr.

Guztiok mahai inguruan bazkaltzen ari ginenean, hala erran nion don Frantziskori: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.

Zizka-mizkaz beteriko mahai batera hurbildu ziren hirurak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Mahaia ipini nuen, eta arroza, zopa eta berdela, neuk paderan frijituak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 47. orr.

Mahaia prestatzeko agindu zuen, janari apal baina gozoz hornituriko mahaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 293. orr.

Mahaia prestatu eta kopa bete duzuenoi.  Elizen arteko biblia   Is 65,11

Itzuli zenean, gotzain jauna mahaian jarrita zegoen bazkaltzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 605. orr.

Zeure mahaian jarri ninduzun, zeure zerbitzari hau.  Elizen arteko biblia   2 Sm 19,29

Gero, mahaian eseri eta hanburgerrak, atun-entsaladak eta griselan berotutako gaztazko sandwichak eskatu genituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Mahaian eseri zarenean, segundoz segundo ikusten duzu zenbat edan duzun, eta baso hustuen kopurutik igartzen diozu denboraren pasaerari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.

Afaltzerakoan ikusi genian elkar, mahaira esertzeko unean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 162. orr.

-Mahaia ere jarri beharko dugu bazkari legea egiteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 243. orr.

Afarirako mahaia jartzen hasi ginen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 234. orr.

Mahaia jaso, ogi-puskak bildu eta azukrea eta gurina giltzapean gorderik geratu zirenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.

Mahaia zerbitzatzen Bepo Fachin aritzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 273. orr.

Gordeta daukat zuentzako mahaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

· Barra gaineko pintxo eta kazuelatxo hondarrak [...] gehitu zitzaizkion gure mahai eskasari, pinta bana zerbeza lagun zutela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egongelako mahaia prestatu dute, gaineko oihal eta guzti: jai handietako mahai-oihala, jakina.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 107. orr.

Bere ogia puska txikitan zatitu, eta mahai tresnak musu zapiarekin igurtzi ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

Mahai-tresnak eta platerak hartu eta mahai gainean beren lekuan jarriz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.

Ongi jantziak zeuden haren mahai-zerbitzariak eta edari-emaileak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,5

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harrera-mahairaino joan nintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Atzealdean, zerbitzu-mahaiaren ondoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 93. orr.

Mahai handi bat zagon gonbidatuen logelan, Txarlyren antzinako marrazki-mahaia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 36. orr.

Han sofa-ohea; apain-mahaia; bionbo bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 48. orr.

Gela horretan hiru mahai zeudela: idazmahaia, dibanaren aurrean; joko-mahaia, leihoen artean hormaren ondoan; zoko-mahaia, logelako ateak eta [...] gela huts batera ematen zuen ateak osaturiko angeluan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Era bateko eta besteko mahaien, ohe-mahaien eta idatz-altzarien gainean zeuden gauza txiki guzti-guztiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Txabik grabagailua eta soinu mahaia muntatu zituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.

Epaiketa mahaia taula batzuen gainean dago, aski gora, eta mahaiaren gibelean jarririk daude zuzendari nausia, epaile nausi bezala, eta beste bi xefa, zuzendariaren eskuin eta ezkerrean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.

6 zerbait kudeatzeko, erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. ik epaimahai.

Une horretatik aurrera, bi mahai eratzea aurreikusten du PSE-EEk: ETAren eta Gobernuaren artekoa lehenengoa, eta «ordezkaritza duten alderdi politikoen artekoa» bigarrena.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Su-etenaren ondorengo bake prozesua gauza dadin “alderdien mahaia" espero da laster martxan jartzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.

Batasunak alderdien mahaia zazpi lurraldeetakoa izan behar dela erran du manifestazioan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Mahaia osatzen dutenen artean erabakiko dute kudeaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Akordioak hitzartzeko mahaia biltzean berme guztiekin bil dadin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Beste azalpenik ematen ez den bitartean, mahaien metodologia dugu guztiok eskuartean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Eta konponbiderako mahai horretan ezker abertzaleak eta Batasunak ordezkatzen duten esparru sozial eta politikoak parte hartu behar duela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

EAEko Irakaskuntza Publikoko Mahaia osatzen duten elkarteek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Mahai bat osatu behar da Euskal Herri osoari begira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Grebari eutsi diote sindikatuek Mahai Sektoriala bildu eta gero.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Joan den apirilaren 29an, administrazio sektoreko mahaia batu zen Gasteizen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 199. orr.

Bide Eginez prozesuaren ondorioz sortutako Mahai Nazional berriaren lehen agerraldi publikoa izan zen Iruñekoa.  Berria - Harian   2006-03-25

Lan zamaz hitz egiteko mahaia utzi dute Izar taldeko langileek.  Berria - Ekonomia   2004-03-24

Metalaren Mahaia osatzen zuten lau sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Gero, osatu dute legebiltzarreko bulegoa, mahaia deitzen dutena.  Herria   2001-06-14

Legebiltzarreko Mahaia osatzen duten bost legebiltzarkideek.  Berria - Harian   2005-06-08

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Epaileek kontratazio mahaia berriz osatzeko agindu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Irakaskuntza Mahaia maiatzaren 15ean lehendabizikoz bildu zenetik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Arazoari irtenbidea bilatzeko osatutako udal-mahaia tresna garrantzitsua dela berretsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Elkarrizketa mahai bat sortzearen alde sinadura bilketa berezia eginen du Elkarri-k etzi.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Elkarri-ri iradokitzen diogu Alde Anitzeko Gogoeta Mahaia egiten ari den lanarekin jarrai dezala.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Negoziazio mahai horietan Iparraldearen boza entzunaraztea eta Iparraldeko beste partaideak inplikaraztea da gure erantzukizun politikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Erresoluzio mahaia abian jartzea da momentuaren lehentasuna.  Berria - Harian   2006-03-26

Duela bi urteko mobilizazio hari begira, krisi mahaia sortu zuen Herrizaingo Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

8 gau mahai (orobat gaumahai)

Bi kandela zeuden piztuta gau-mahaian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.

Gau mahaia eta lanpara txikia emaztearen aldean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Bi lanpara oparitu zizkiguten logelako gaumahaietarako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 35. orr.

Arrosak askatu eta gau-mahai gainean ezarri zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Gaumahaiaren gainean zeukan liburu batean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

Betaurrekoak gau-mahaitik hartu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Gau mahaiko tiraderan gorde nuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 18. orr.

Gaumahaiko edalontzia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

9 mahai futbol futbol zelai bat irudikatzen duen mahai batean jokatzen den jokoa, futbol partida bat imitatzen duena.

Gastonek egiten zizkidak eskaintzak ere, igandean mahai futbolean egiteko egiten zizkidan proposamenak,  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 22. orr.

10 mahai gainean jarri1 (kartak)

Heldu da kartak mahai gainean jartzeko unea. Beraz, jarri kartak mahai gainean eta hel diezaiogun arazoari, hasiera hasieratik bizkor ibil gaitezen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Goi bileran denek kartak mahai gainean jarri eta hitzarmenak egiteko noraino gauden prest esateko tenorea da.  Berria - Mundua   2006-01-04

11 mahai gainean jarri2 (gauza abstraktuak) ik mahairatu 3.

Gure arrazoiak mahai gainean jartzen genituen, indar osoz, baimenik eskatu gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 142. orr.

Pisuzko argumentuak jarriko dituzte mahai gainean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 25. orr.

Zure bizitzako aukerarik aparteena jarri dizut mahai gainean!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.

Petrolioaren garestitzeak mahai gainean jarri du berriz energiaren gaia.  Berria - Gaiak   2006-01-31

ETAren su-etenak mahai gainean jartzen duen galdera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 73. orr.

Hamar batzordeek abenduaren 28an bukatu zituzten euren lanak eta presidentetzaren mahai gainean jarri zituzten lan taldeen ondorioak.  Berria - Mundua   2004-01-04

Herri galdeketari buruz hitz egiten denean inork ez du mahai gainean jartzen zer galdetu behar zaion herriari.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

12 mahai inguru (orobat mahainguru g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mahai(-)inguru agertzen da) iz

Mahai-inguruko parte-hartzaileek eta entzuleek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Joan den asteburuan mahai-inguru batean parte hartu zuen, PBS kate publikoan.  Berria - Harian   2006-04-29

Mahai-inguru bat ere antolatu dute, maiatzaren 13an, Euskal Herriko gizarte, politika eta kultura aztertzeko.  Berria - Kultura   2004-04-30

Hala entzuten nion behin, mahainguru batean, literatur itzulpenak menosten dituen [...] hizkuntzaren teknokrata bati: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 186. orr.

Hogei ponentzia, bi mahai-inguru eta 20 komunikazio izango dira lau eguneko egitarauan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Unibertsitatean, bertsotan, mahai inguru, debate, tertulietan, etxean, kalean eta komunikabideetan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 48. orr.

Noren lanak zein hizkuntzatara itzuliak diren, horrexen arabera hautatzen gaituzte mahai inguru, mintzaldi eta halakoetarako.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.

Mahaingurua hooligan batekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.

12:15-14:00: Mahai-ingurua: 'Langilea eta lanbidea'.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

19:30: 'Behin batean Donostian' mahai-ingurua, Udal Liburutegiko ekitaldi aretoan, Inazio Mujika Iraola, Iñaki Egaña eta Carlos Rilovarekin.  Berria - Kultura   2006-04-27

Torturari buruzko mahai-ingurua.  Berria - Harian   2005-08-25

Produkzioaren inguruko mahai-inguruak ikuspegi ekonomikotik heldu zion gaiari.  Berria - Kultura   2004-11-25

Adierazpen Askatasuna Euskal Herrian izango da mahai-inguruaren ardatza.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Maiatzaren 13ko mahai-inguruaren gaia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

13 mahai-lagun iz mahaikidea.

Bere sekretu guztia eman zuen jakitera, bere bizitza alferrik galduaren istorio gordin ergel guztia, bere barnea husten zuelarik, aldika barrez eta aldika negarrez, sinesten lanak zituen bere mahai-lagunaren aurrean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Aski izaten zen mahai on baten inguruan bildutako mahai-lagunetako batek keinu txiki bat [...] denak mugitzen hasteko eta bakoitzak bere etxetik mairu jantzi airosoa bihurtuko zen maindire bat eta behin-behineko durbantea bihurtuko zen toaila bat ekartzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 29. orr.

14 mahai oihal (28 agerraldi, 19 liburu eta 2 artikulutan; orobat mahaioihal g.er.) jatorduetan mahaia estaltzeko eta babesteko ipintzen den zapia. ik beherago 17

Emazteek orduak lisatzen eta bazkari apailatzen nahiz bastatzen, azpiltzen, josten, mahai oihal brodatzen edo trikotatzen pasatzen zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Nik gogokoa nuen geltokiko buruaren emaztea; gauaz bulegoan esertzera etortzea atsegin zuen, eta gakorratzaz mahaioihal bat egiten zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 26. orr.

Mahai-oihalera ardo-zipriztinak eta espagetien tomate-izpiak isuriak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.

Paperezko mahai-oihalean eguzki-biribil bat dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 175. orr.

Jai handietako mahai-oihala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 107. orr.

Mundua etorri zitzaidan gainera, lanparatxoak, basoak, mahai-oihala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.

15 mahai tenis ping-pong-a.

Kirol ekitaldiak: saski baloi, errugbi, pilota, ur-polo, mahai-tenisa, karrika-hokeia, kanoe-kaiaka, tenisa...  Herria   2004-09-30

Mahai-tenisean jokatzea da euren ogibide bakarra.  Berria - Kirola   2004-11-20

Mahai-tenis jokalari batek zein dohain izan behar dituen galdetuta, Wuk eta Rodriguezek ez dute zalantzarik.  Berria - Kirola   2004-11-20

Bada esaera bat dioena Txinak hiru botere dituela: Alderdi Komunista, Armada eta mahai-tenis selekzioa. leka enea mahai-tenis taldea.  Berria - Kirola   2004-11-20

16 mahai tolesgarri

Van Daan jaunak ez zekarren pixontzirik, baina bai tea hartzeko mahai tolesgarri bat besapean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 42. orr.

17 mahai zapi1 (11 agerraldi, 10 liburutan; orobat mahaizapi g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mahai(-)zapi agertzen da) mahai oihala.

Nik gogokoa nuen geltokiko buruaren emaztea; gauaz bulegoan esertzera etortzea atsegin zuen, eta gakorratzaz mahaioihal bat egiten zuen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 26. orr.

Zerbitzaria mahai-zapiak kentzen hasia zelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 278. orr.

Mahai zapiari begiratzen zion, eta dudazko mugimenduak egiten zituen labana eta sardearekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 88. orr.

Hemen ez dago ez mahai-zapi, ez aizto, ez taiel, ez plater, ez etxe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 966. orr.

Nire senideek edo nik mahai-zapiaren gainera baso bat irauli edo labana bat lurrera erortzen uzten bagenuen, aitaren trumoi-ahotsa aditzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 9. orr.

Zuloan egunero kartara jaten duk, mahai-zapi, ezpain-zapi eta guzti, eta funtzionarioek zerbitzatuta.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 36. orr.

18 mahai zapi2 (orobat mahaizapi) mahaian erabiltzen den eskuzapia.

Neskak berak luzatu zidan eskua garbitzeko mahaizapia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

-Beno, zer moduz Mexikon, hire bakantzetan? -galdetu zion mahai zapia belaunen gainean ezartzen zuen bitartean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

alderdien mahai (20); antolatutako mahai (10); batasuneko mahai nazionalak (23); batasuneko mahai nazionaleko (11); bi mahai eratzea (7); bulegoko mahai (7); egongelako mahai (8); egurrezko mahai (11); elkarrizketa mahai (28); elkarrizketa mahai bat (11); eskuak mahai gainean (7); eztabaida mahai (7); hbko mahai (8); jangelako mahai (7)

mahai aldera (8); mahai apal (7); mahai atzean (8); mahai aurrean (27); mahai azpian (39); mahai azpiko (14); mahai azpira (13); mahai azpitik (17); mahai bakarra (8); mahai bat osatu (8); mahai bat osatzeko (7); mahai batean eseri (28); mahai batean eserita (15); mahai biribil (12); mahai biribileko (15); mahai gaina (13); mahai gainean ezarri (14); mahai gainean ipini (19); mahai gainean izan (9); mahai gainean jarri (117); mahai gainean jarriko (10); mahai gainean jarrita (9); mahai gainean jarritako (19); mahai gainean jarriz (8); mahai gainean jartzea (14); mahai gainean jartzeko (24); mahai gainean jartzen (27); mahai gainean utzi (92); mahai gainean utzitako (7); mahai gainean utziz (7); mahai gainean uzten (17); mahai gainean zabaldu (10); mahai handi (17); mahai handi bat (10); mahai handiaren (7); mahai inguru (76); mahai inguru bat (9); mahai inguru batean (15); mahai ingurua (93); mahai ingurua egingo (14); mahai ingurua izango (8); mahai inguruak (34); mahai inguruan (115); mahai inguruaren (8); mahai inguruetan (11); mahai inguruko (15); mahai luze (28); mahai luzearen (9); mahai nazional (17); mahai nazional berria (8); mahai nazionala (15); mahai nazionalak (38); mahai nazionalaren (18); mahai nazionaleko (25); mahai nazionaleko kide (11); mahai sektoriala (11); mahai tresnak (15); mahai txiki (30); mahai txiki bat (14); mahai txiki baten (8); mahai txikiaren (7); mahai zapi (9)

marmolezko mahai (7); negoziazio mahai (22); proposamena mahai gainean (15); proposamenak mahai gainean (18); sukaldeko mahai (42); sukaldeko mahai gainean (26); tabernako mahai (7); zurezko mahai (12)

alderdien arteko mahaia (17); alderdien mahaia (177); alderdien mahaia eratzea (10); alderdien mahaia eratzeko (19); alderdien mahaia osatzea (11); alderdien mahaia osatzeko (21); elkarrizketa mahaia (38); elkarrizketa mahaia eratzeko (10); gatazkaren konponbiderako mahaia (11); gau mahaia (7); konponbiderako mahaia (42); kontratazio mahaia (7); mahaia eratu (12); mahaia eratzea (25); mahaia eratzeko (48); mahaia inguratu (7); mahaia jarri (9); mahaia jaso (8); mahaia jasotzen (7); mahaia jo (9); mahaia osatu (18); mahaia osatzea (24); mahaia osatzeko (46); mahaia osatzen (16); mahaia osatzen duten (7); mahaia prestatzen (7); mahaia sortzea (16); mahaia sortzeko (8); mahaia sustatzeko (7); mahaia utzi (11); negoziazio mahaia (37); sektoreko mahaia (12)

alderdien mahaiak (19); epai mahaiak (14); eusko legebiltzarreko mahaiak (29); hitzarmenerako mahaiak (19); konponbiderako mahaiak (7); kontratazio mahaiak (15); legebiltzarreko mahaiak (64); mahaiak atzera bota (7); mahaiak eta aulkiak (8); mahaiak jarriko (11); negoziazio mahaiak (8); parlamentuko mahaiak (10)

alderdien mahaian (37); elkarrizketa mahaian (14); gau mahaian (12); legebiltzarreko mahaian (8); mahaian eseri (84); mahaian eseri zen (11); mahaian eseriko (7); mahaian eserita (48); mahaian esertzea (8); mahaian esertzeko (14); mahaian esertzen (8); mahaian jarri (31); mahaian jarrita (8); mahaian jartzen (7); mahaian utzi (29); mahaian utzi zuen (11); mahaian zehar (14); negoziazio mahaian (44); sukaldeko mahaian (30)

alderdien arteko mahaiaren (8); alderdien mahaiaren (43); elkarrizketa mahaiaren (9); epai mahaiaren (9); gau mahaiaren (14); gau mahaiaren gainean (10); konponbiderako mahaiaren (9); lan mahaiaren (10); legebiltzarreko mahaiaren (8); mahaiaren aurrean eseri (8); mahaiaren beste aldean (14); mahaiaren bueltan (8); mahaiaren erabakia (7); mahaiaren erdian (31); mahaiaren ertzean (13); mahaiaren gainean utzi (13); mahaiaren inguruan (50); mahaiaren kontra (19); mahaiaren mutur batean (7); sukaldeko mahaiaren (28); sukaldeko mahaiaren gainean (9)

alderdien mahaiari (18)

mahaien metodologia (10)

negoziazio mahaietan (8)

eusko legebiltzarreko mahaiko (13); gau mahaiko (19); hitzarmenerako mahaiko (9); kontratazio mahaiko (8); legebiltzarreko mahaiko (27); mahaiko kide (10); mahaiko kideek (8); mahaiko kideen (9)

epai mahaikoek (7)

mahain baten inguruan (9); mahain eder (7); mahain inguru (16); mahain inguru bat (7); mahain ingurua (10); mahain on (34); mahain on baten (31)

elkarrizketa mahaira (7); konponbide mahaira (7); lan mahaira (11); mahaira eraman (10); mahaira eseri (31); mahaira eserita (15); mahaira etorri (8); mahaira hurbildu (46); mahaira hurbiltzen (7); mahaira itzuli (24); mahaira joan (15); negoziazio mahaira (14)

gau mahaitik (11); mahaitik altxa (11); mahaitik altxatu (41); mahaitik altxatu zen (9); mahaitik jaiki (16)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus