Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mahatsondo (orobat mahats ondo g.er. eta matsondo g.er.) 1 iz zuhaixka igokaria, aihentsua, lore oso txikiak eta fruituak mordoetan dituena, fruituagatik eta ardoa egiteko lantzen dena (Vitis vinifera vinifera)

Hiru aihen zituen mahatsondoak; kimuberritu zen, loratu eta ondu egin ziren mahats-mordoak. Elizen arteko biblia   Has 40,10

Sodomako mahastietako mahatsondo dira. Mahatsondo baten azpian eseririk. Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I» - 233. orr.

Nor bere mahatsondo eta pikuondoaren azpian eseri ohi zen, ez baitzituen inork kezkarazten. Elizen arteko biblia   1 M 14,12

Mahatsondoari jarraika dator huntza. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 379. orr.

Mahats ondo lodi, beltz eta bihurdikatuak, hostoila berdeak txapelaturik. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 46. orr.

Berantago mitriolatzea, punpa bizkarrean, ur urdin bat hedatuz mahats ondoen gainera, eritasunek ez zezaten andea fruitua. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 97. orr.

Zeren etxarte hori mahatsondo hostotsuz tapizaturik baitzegoen. Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob - 76. orr.

Mahatsondo oparoak daude: mahats batzuk eguzkitan lehortzen dira, beste batzuk bildu eta zanpatu egiten dira. Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero - 35. orr.

Mahatsondoak txarrak, molkoak berdin, baina bihiak pizgarri, hain dira gozagarriak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 164. orr.

Urruntxago, ezker, Obanos herrirako patarra hasten zaidala, hona mahats ondoen zerrendak, geometrikoki lerrokatuak, beren adarrak hedatzen dituztela eskuin eta ezker, elkarri esku emanez bezala. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 46. orr.

Olibondo sailetan ibiltzen ginen txorien habia bila, eta mahatsondoetan ere bai. Jon Maia   «Riomundo» - 167. orr.

Mahatsondoaren adar, mordo eta hostoz egindako girlandak apaingarri ageri ziren, berde leun baten gainean margoturik. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 157. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Lurra baino gehiago, mahatsondo mota da bilakatu garrantzitsua. Berria - Harian   2005-09-11

Mahatsondo ilara bat ipurditik atera bagenio. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 24. orr.

Mahatsondo ilarak eskuin-ezker zabaltzen dira, ia bailararen mugetaraino. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 148. orr.

Mahatsondo-ahienak edo pinu-adartxoak erreko dira. Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio - 3510. orr.

Handik igarotzean, begirada guztiak hari oraturik geratu ziren, mahatsondo-kiribil likatsuen antzera. Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos - 336. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus