Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maiasturu (orobat maiesturi, mahasturu, mahasturi, mahisturu, mahaxtru eta mahaxturu) 1 iz ipar zurgina. ik maisturu.

Bi errejentek dute pastorala gidatzen: Pier Pol Berzaitz bera eta André Eppherre herritar maiasturua. Herria   2003-07-24

Eroslea aldiz herriko maiesturi bat da, Olha etxea jadanik beretua duena ez hain aspaldi. Herria   2004-09-02

Mahaxturia zen, biziki ofiziale fina eta lan onekoa, huts handia eginen du, hain zen ere gizon ixil eta maitagarria! Herria   2004-12-02

Bere ofizioaz mahaxtria zen eta lanaren gustu haundia bazuen, bereziki muble egiten. Herria   2005-12-08

Laborariak, momentu batez utz zuen ardiak eta etxaldea, mahasturiak, tindatzaileak, harginak, muntatzen dituzuen etxe berri horietaz, jali zaitezte, eta gure ganat hurbildu. Herria   2001-03-01

Euskal mahisturiak eta Baskoniako etxeak. Herria   2002-10-31

2 (hitz elkartuetan)

Mahasturu emaztea baitzen, lanean ere ainitz arizana zen. Herria   2004-03-04

Eta han ziren zurginak-eta ikusten nituelarik, gustua hartu nuen hortan eta aitari galdetu nion ea ez zautan eginen mahain ttipi bat, mahasturi mahain bat; eta halako bat egin zautan, eta hartan ari nintzen... Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 86. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus