Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maingu (orobat maiku) 1 izond herrena, hanka-motza.

Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 122. orr.

Edo Rudolf maingua, 14ko gerran eskuarekin batera burua ere galduxea zuena. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 51. orr.

Maiku dena xuxendu beharrez maikuago ezartzen berdin! Herria   2005-06-23

Luxuzko anteojo batzuk zeuzkan eskuineko eskuan, ezkerrez maingua baitzen. Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik» - 23. orr.

Hanka batetik maingu. Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta - 22. orr.

2 irud/hed

Eta orain, mahaia maingu zegoen, herren. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 310. orr.

Sarri, arratsean, nota zenbait eskainiko dizkiot kaierari: hitz xume eta perpaus mainguak. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 66. orr.

Baina beribila maingu senditurik, neumatikoak kanbiarazi behar. Piarres Aintziart   «Santiago oinez» - 162. orr.

Burutik maingu dukek erraiten zioten elkarri, gizon hura manera hartan ikustean. Eneko Bidegain   «Anbroxio» - 141. orr.

3 (adizlagun gisa)

Kanoikada batek betikoz maingu utzi zion eskuin zangoa. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 41. orr.

· OMC ekonomia biltzarra da munduko 149 herriena, 2003an erdi maingu gelditua zena gehiagoko akordiorik ezin eginez orduan. Herria   2005-12-22

4 (izen gisa)

-Zer duk, maingu alu horrek? Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 124. orr.

5 besomotza. ik mantxu.

Epifanio deunaren eliza [...] beterik egoten zen jende behartsuz, gizon-emakume gaixo eta ezinduz, neska-mutil gaixo eta ahulduz, itsuz eta gorrez, mainguz eta herrenez, legenardunez eta izurridunez. Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak» - 79. orr.

Gerra Handiak eragindako zoro, itsu, maingu eta herren ugari ikusten zen bazterretan. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 114. orr.

· 'Ez da gaizki egina izan!' esango dizu esku maingua erakutsiz. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 365. orr.

6 maingu egin herren egin.

Maingu egiten omen du apur bat ezkerreko zangoaz. Txillardegi   «Labartzari agur» - 183. orr.

Bainan ez nauzue begiratu behar, kurri gaki naizelarik, zeren maingu egiten baitut. Menane Oxandabaratz   «Ez da musik» - 195. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maingu gelditu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus