Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maisutasun 1 iz maisuari dagokion trebetasuna. ik maisutza 2.

Ohi zenuen bezalako maisutasuna erakutsi zenuen. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak» - 27. orr.

Haren trebetasunaren maisutasuna. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 274. orr.

Maisutasun handiz egin zuen lana, "usatu gabeko" hizkuntza sarri eta luzaz erabilia izan balitz bezala. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 32. orr.

Tuzididesek hain maisutasun handiz kontatzen dituen gertakizun historikoetan. Askoren artean   «Filosofiako gida» - 39. orr.

Behin eta berriz gauza bera egiteak maisutasun osoz egitera eramaten du. Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler - 41. orr.

Zinematrografiako eta Arte Bisualetako Institutuak aho batez erabaki du Agirresaroberi 30.050 euroko saria ematea bere «maisutasun artistikoagatik. Berria - Kultura   2004-09-09

Film berri honek ez du aurreko biek zuten maisutasun narratzailea. Berria - Kultura   2004-05-13

2 maisutasunez ik maisuki.

Neskaren irudiak marfilean maisutasunez landuriko jostailu baten antza zuen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 248. orr.

Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da, ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta kudeatua. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 12. orr.

Chomskyk maisutasunez frogatzen du hori, ingelesaren aditzaren morfologia aztertuz, horixe baita Syntactic Structuresen oinarri enpiriko nagusia. Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maisutasun handiz (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus