Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makilatu (orobat makildu g.er.), makila(tu), makilatzen 1 du ad makilaz jo, makila ukaldiak eman. ik makilakatu; makilaztatu.

Ziegak urez nola betetzen ziren itsasgoretan, gerran presoak nola makilatzen zituzten, nola ateratzen zituzten "paseoa" ematera... Jokin Urain   «Errotarria» - 192. orr.

Dena den, ez nuen berori makilatu Jaungoikoaren ministroa delako, aurkari politikoa izateagatik baizik. Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi - 49. orr.

Agian urkatu egingo zaituzte, makilatu, laurdendu, erdibitu, bizirik erre. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 294. orr.

Makilatu ordez, mintza hakio gozo. Xabier Montoia   «Elektrika» - 21. orr.

Zakur zapuztuak noraezean dabiltzalako eta inoren babesik ez dutelako, makilatuak izaten dira maiz. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 59. orr.

Makila tresna iraingarria zela, makilatutako gizona bilauak bezala tratatua zelako. Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu - 214. orr.

Behiek tiratako gurdietan abiatzen ziren herriko plazatik olibondoetarantz, eta makildutako olibondoari olibak nora erori zitzaizkion ikustea ezinezkoa zenean bukatzen zuten eguna. Jon Maia   «Riomundo» - 116. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zakur makilatuaren etsimendua. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 183. orr.

Txakur makilatuaren ibilera abailduarekin desagertu zen gure bistatik. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 71. orr.

Argi dago, beraz, nire antzera norbaitek ez bazekien, ezetsia eta gaitzetsia zebilena ez zela gudari ausarta, baizik eta gure hizkuntza maitatu eta makilatua. Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean» - 99. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus