Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makineria (83 agerraldi, 30 liburu eta 30 artikulutan; orobat makinaria 27 agerraldi, 9 liburu eta 17 artikulutan; orobat maxineria g.er.; Hiztegi Batuan makineria agertzen da) 1 iz lan jakin baterako erabiltzen den makina multzoa.

Berak diseinatutako lantegi batean, makineria behin eta berriz matxuratzen omen zen. Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks - 253. orr.

Denbora-zuloak eratzeko makineria asmatu aurretik gizaki batzuek denbora-jauziak egiteko ahalmen ezkutua garatu zutela. Iban Zaldua   «Traizioak» - 167. orr.

Gaza inguruan eraikitako hesian zaintzarako eta ekintzaileak tirokatzeko robotak eta bestelako makineria ezartzea aztertzen ari da. Berria - Mundua   2004-06-24

Aurrean duen errotaren makinerian jarri ditu begiak. Pello Lizarralde   «Larrepetit» - 114. orr.

Automobilen makinerian espezialista. Jon Arretxe   «Ostiralak» - 33. orr.

Ikatza eta egurra hartzeko makineria onenaz hornituriko merkataritza-portua bihurtu dute Bouville. Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre - 146. orr.

%35,8 makineria eta ekipoak erosteko erabili zen. Berria - Ekonomia   2006-02-26

2 irud/hed

Erantzuten duenak bere gorputzeko makineriaren parte handia jartzen duela martxan galdera egiten duena asetzeko. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 45. orr.

Estatuko makineria guztia lanean jarri zen. Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Burokraziaren makinariak ezdeus bihurtzen gaituela. Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean» - 48. orr.

Halabeharrik ez da, halabehar deritzoguna kausalitatearen makineria konplexuaz dugun ezjakintasuna da. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 138. orr.

Xenofobiaren makinaria martxan da dagoeneko Frantziako presidentziarako hauteskundeei begira. Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Oso antolaturiko estatu baten makineriari eustea arimak suntsitzen zituen eginkizuna zen. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 387. orr.

Hasieran, aldaketek arauen makineriari kirrinka eginarazten diote, eta erantzun atzerakoiak eta gogorrak eragiten dituzte. Luis Elberdin   «Sexua noiznahi» - 64. orr.

Nafarroa Bairen makineria olioztatzen hasteko ordua da. Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Ezinbestekoak direlako dohain horiek guztiak Bernharden pesimismoaren makineria martxan jartzeko. Berria - Kultura   2004-10-19

3 (izenondoekin)

Piezak baino gehiago, makinaria oso bat. Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa» - 55. orr.

Makineria pisuaren laguntza behar duten zientziaren edo pentsamenduaren eremu handi-zabalak bezain maite zituen letra tiki-zirtzilen goldeaz lantzen diren alor apalak. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 90. orr.

Etxea, sailak, traktorea eta gainerako makineria osagarria, ganadua, etc. Gaizki koipeztatutako makineria zahar herdoilduaren antzera. Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! » - 31. orr.

Altzairuak, kaxak, makineria hondatua... Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden» - 112. orr.

Irailaren 11ko atentatu krudel horiek herrialde horren makineria belikoan izan dute batik bat isla. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 320. orr.

Kolpisten makinaria militar eta mediatiko osoak amore eman zuen fotokopia xume baten aurrean. Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen» - 41. orr.

Koadro batetik bestera igarobidea emateko jartzen dira beti operarako eta antzerkirako baliatzen diren makineria erraldoiak. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 213. orr.

Azter dezagun orain zirkulazioaz arduratzen den makineria bikaina. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 165. orr.

Horrexegatik da hain amorragarria nola defendatzen duen jende horrek zer irabazirik ez duen makineria soziala, semea kendu eta gerrara eramatearen ordainez miseria eta zahartzarorako gosea baizik ematen ez diena. Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja - 251. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat makineri)

Makineria piezak ekoitziko ditu Babcockek. Berria - Ekonomia   2004-02-12

Industrian gertatzen ari ziren makineria berrikuntzek lanpostuen deuseztatzea zekartenez, makineria jo eta txiki-txiki egiten zuten luditek. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 128. orr.

Igogailuaren makineri zaratak berak ere ustekabean harrapatu nau bizpahiru aldiz gau minean, erdi lozorroan nentzalarik. Txillardegi   «Labartzari agur» - 27. orr.

Lanbidez makineria-saltzailea baitzen. Josetxo Azkona   «Patata soro bat» - 37. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Defizit publikoaren bidez hainbat inbertsio publiko egitea, bereziki, gerora zanpatzailea gertatuko zen gerra-makineria handian. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 53. orr.

Eta horretarako munduko propaganda makineria zabalena jartzen da abian. Berria - Mundua   2004-11-28

Hauteskunde makineriaren ordua da. Berria - Euskal Herria   2004-02-07

PPren Gobernuak martxan jarritako gezur makineria horren lehen lerroan, [...]. Berria - Euskal Herria   2004-03-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

makinaria martxan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus