Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

makur 1 izond lerro zuzena bezalakoa ez dena. ik oker.

Bi indio ikusi genituen landan barrena, eskuan aizto makur banarekin. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 77. orr.

Errekasto bat aurkitua omen zuen eta, bertan bainatzen ari zela, bi gizon ikusi, harantzaxeago, sable makur bana eskuan [...] arto-sailean barrena. Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch - 58. orr.

Arbola makur eta zahar baten oso antzekoa da Anton Apezetxea. Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak» - 45. orr.

Azal zuri dirdiratsua, sudurra makur samarra, begiak ebano beltzezkoak, eta sutsuak gero! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade - 74. orr.

Golde makurraren mutur astuna ez zen oraindik ausartu, gure lehendabiziko amaren errai maitekorretan, irekita, sartzen. Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes - 46. orr.

2 irud/hed

Hura esatean egin zuen irri makurragatik, usaindu nuen esaldiak gaiztakeriaren bat ezkutatzen zuela, baina ez nuen harrapatu. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 12. orr.

Eta, nahi gabe ere, Voltaireren irri makur, haur batenaren parekoa, haren irri makur erlijioso, dagoeneko betirako eragina utzi duen alemaniar filosofo haren irri jasan ezinezkoarekin konparatu nuen. Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant - 158. orr.

Gureak egin du! -begi makurrez begiratu zion Ruche jaunak. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 54. orr.

Gure aitak, berriz, begiratu makur eta errezeloz betea jaurtikitzen zion berri eta ezezagun zen orori. Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg - 73. orr.

3 bi muturrak garaiera desberdinetan dituena. ik inklinatu 2.

Herri zaharrak, errepidetik ikusita, teilatu makur eta krakatsuko lerro hautsi bat marrazten du. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 22. orr.

Plano makur batean behera, eragozpenik gabe, inongo zailtasunik gabe doan esfera baten antzeko zerbait dira. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 83. orr.

4 pertsonez mintzatuz, zuzena ez dena.

Zori bera dute denek: zuzenek zein makurrek, garbiek zein likitsek. Elizen arteko biblia   Koh 9,2

Jende makur eta bidegaldua da. Elizen arteko biblia   Dt 32,5

Zerua gorri-gorri zegoen, gizon makur batek tiro egin eta odoletan utzi izan balu bezala. Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio» - 206. orr.

Hiri hau antzina inguru guztian fama gaiztoa zuten gizaki makur eta gaiztoen aterpe eta bizileku izan zen. Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara» - 538. orr.

Bihotz-gogorrak ziren, zakarrak, traketsak, moldakaitzak, ganoragabeak, ezdeusak, zarpailak, makurrak; haien buruan dena zen nahaste-borraste, zalantza, kontraesan eta lardaska. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 280. orr.

Gorde nazazu makurren azpilanetik, elkar hartu duten gaizkileengandik. Elizen arteko biblia   Sal 64,3

· Gorroto ditu Jaunak bihotz makurrekoak; atsegin ditu, ordea, jokabide prestukoak. Elizen arteko biblia   EsZ 11,20

5 gauza abstratuez mintzatuz, okerra, txarra.

Nire zorte makurra madarikatuz. Alberto Ladron Arana   «Xake mate» - 25. orr.

Honen azpian interes makur ugari baitago. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 160. orr.

Arrazoirik gabeko jarrera makur bat. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 79. orr.

Zakur honek badu joera makur bat. Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna» - 62. orr.

Susmatzen hasia zen Txitxikovek asmo makurren bat zerabilela testamentuari zegokionez. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 499. orr.

Pozik ematen du bere zeregin makur hori betetzen. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 21. orr.

Lewinsky andereñoak amarru makur bat prestatu zuen gure presidentea harrapatzeko. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 213. orr.

Eskumuturreko ordulari ttikiok morrontza makurrenean lotu eta joputu gaituzte. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 8. orr.

Ez ote den izkribatzaile fede gaiztoren bat izan gure kondena makur hau asmatu zuena. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 75. orr.

Auziak akabera makurra izan zuen eta biak kartzelaratuak izan ziren. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 101. orr.

Argi genuen irudi makur hura juduen nazioarteko propagandak zabaldutakoa zela. Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua» - 215. orr.

Egun makurrari Anarekiko zitak ekarri zion zuzenbidea. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 124. orr.

Uko egin nahi duenak, lan makurrak hartu beharko ditu. Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak» - 36. orr.

Modurik makurrenean saldu nau Albak... Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori» - 162. orr.

Nire bizitzan egin dudan gauzarik makurrena da. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 297. orr.

6 okerra, kaltegarria.

Bartzelonako portuan 5 itsasontzi handi hondatu zituen ekaitz makur batek. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 109. orr.

1993an, hotzaldi makur latza sartu zen Mediterraneo aldetik. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 63. orr.

Gaitz makur eta ezkuturen baten azpilana atzeman daiteke haren aurpegieran. Joxean Agirre   «Romain zen bere izena» - 152. orr.

Nikolas, Nikolas! -oihu egin du neska gazteak, bihozkada makur batek eraginda. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 379. orr.

Eztulaldi makur batek jo zuen, eta medikuarenera eraman behar izan zuten presaren presaz. Jokin Muñoz   «Bizia lo» - 30. orr.

Orduan eztul egiten zuten, hitz laurdenik sinesten ez zigutela adierazteko egiten zuten eztul makur hura. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 149. orr.

Metanoa, gas hau ere hor dago, CO2a baino 20 bider makurragoa. Pello Zabala   «Naturaren mintzoa» - 283. orr.

Gure aitak gaixotasun makur bat zian, meatzetan hartua, eta birikak gaiztatzen dituena. Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 451. orr.

Alderdi makurrak ere izan ziren, jakina. Koldo Zuazo   «Euskara batua» - 74. orr.

7 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) ik makurtasun.

Oi, lehiaren makurra, hain agudo laster egitea intzestuzko maindire artera! Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 38. orr.

Ezen, nork lituzke jasango munduaren ukaldiak, zapaltzailearen makurra, harroaren destaina, maitasun gaitzetsiaren penak, legearen geldoa, kargudunen burgoikeria, eta baliozkoak etsi-etsian eskasarengandik jasotzen dituen purrustadak, berak lezakeelarik bertan kito egin kontuaz sastakai huts batez? Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare - 111. orr.

Adarjotzearen makurra eta amesgaiztoaren mikatza! Harkaitz Cano   «Neguko zirkua» - 215. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Eskaileretan gora, gizon zahar bizkar-makur baten atzean denbora itxaron beharra dauka, makal doa eta. Pako Aristi   «Urregilearen orduak» - 141. orr.

Haur potoloak eta haur ile-kizkurrak, burusoilak eta bizkar-makurrak. Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas - 201. orr.

Judu sudur makur bat, fraide tripahandi bat eta apez jantzi zaharkitu bat, herrestan zihoazenak kanpalekura. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 73. orr.

Gizon gaixtoa ez zen zentinela hanka makur batek. Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy - 25. orr.

Morroi barren-beltz eta bihotz-makur hura fanatikoa, bortizkeriazalea eta koldarra zen. Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja - 150. orr.

9 (adizlagun gisa)

Falangekoak ez bezala, Italiako soldaduak atseginak ziren, eta ez zuten makur eta herraz jokatzeko ohiturarik. Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa» - 108. orr.

-Aberastasun makur bilduak, laburra irabazia! Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj - 176. orr.

Zaila da errublo milaka batzuk biltzea makur jokatu gabe, baina milioiak erraz irabazten dira. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 466. orr.

Makur argitutako egunari araberako segida emanez, deus zuzenik ez zitzaidan gertatu lantokira nintzenetik. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 120. orr.

Makur konprenitu ez banion, magia istorio zirtzilen bat. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 162. orr.

Okerturik eta makur nabil, egun osoan kopetilun. Elizen arteko biblia   Sal 38,7

Mikel Strogoffek hain makur begiratu zion, ezen merkatari logaletuak beste aldearen kontra jarri eta bidazti gaztea aske utzi zuen bere hurbiltasun gogaikarritik. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 78. orr.

Chagallen koadroetan bezala, herri txiki bat ageri zen gibelaldean dantzan: eliza, etxeak, leihoak makur. Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem - 48. orr.

Gau hartan gauza zuzenik ez, dena makur. Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati - 145. orr.

10 (adizlagun gisa izen baten eskuinean)

Jantziak zarpail, bizkarra makur, lumarik ez haren kapelu hega-zabal ilupatuan. Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola» - 23. orr.

Arrain saltzaileek, mahai hutsen atzean eserita, puntu egiten zuten, bizkarra makur. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 190. orr.

Burua apal eta sorbaldak makur egon zen denbora hartan guztian. Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb - 42. orr.

Beren apez esku xuri potoloak txirikordan eta ezpainak makur, bekatorosen magma ahalkegarria hoztearren miserikordia deituz. Itxaro Borda   «%100 basque» - 44. orr.

Ardatzean ari zen, burua makur. Gotzon Garate   «India harrigarria» - 104. orr.

Burua makur, kokotsa bularrean finkaturik, apal-apal aitortu zuen berak diru-txartel hura beste bati ostu ziola eta ez zuela polizia ikusteko gogo handirik. Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza» - 17. orr.

· 11 iz kaltea, gauza kaltegarria.

Zer egin dugu horrelako makurra merezi izateko? Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 131. orr.

Uda huntako beroteak makur frango egin du. Herria   2003-09-04

Hilik eta kolpaturik ez da izan bainan makur handiak ba! Herria   2003-11-20

Makur guti eta kolpaturik nehor ez. Herria   2005-05-05

Virginian da makur gehienik izan, 17 hilekin. Herria   2003-09-25

Herriko laborari etxe batean, makur handia ukana zuten bezperan. Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina» - 30. orr.

Makur haundiak egiten dituela [usoak] uztetan edo errekoltetan. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi» - 88. orr.

Guretzat makur handia da Voskuijl biltegian ez egotea, han gertatzen den edo entzuten duen guztiaren berri emateko. Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank - 116. orr.

Hoinbeste mintzairaren galtzea makur handia dela, mintzaira bakoitxa altxor paregabe bat izanki-eta. Herria   2005-11-10

Makur izigarriak, gazteetan nagusiki, eta gero-eta gehiago gure inguru hurbilean. Herria   2003-09-25

Garagardo pixka bat galtzen gainera, horra makur bakarra. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 17. orr.

Legeria sailkatu eta korapilatsu bati loturik egon daitezkeen makur handiak. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 91. orr.

Ahal guziak eginen direla kotsadurak ez sobera makur ekartzeko. Herria   2003-01-09

12 (hitz elkartuetan)

Makur parrasta bat denen buru, hiru gela itsuski fundituak, auzoko bizitegietan ere kalte asko, keak eta urak eginik gehienik. Herria   2003-06-26

Amets egiten zuen makur-ekarleak zitezkeelakoan haurrak urkatzen zituela sortu arau. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 269. orr.

13 hutsegitea.

Itxura nahasia ageri zuten, lehenbiziko makurra egin berri duten bi maiteminduren antzera. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 83. orr.

14 buru-makur ik burumakur.
15 jokaldi makur

Azalpen bakarra dago: norbaiti bururatu zitzaion zure autoari jokaldi makurren bat egitea. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 220. orr.

Ez zuen okerra aurkitzen, baina jokaldi makurren bat egin zuelako sentipena ez zen desagertzen. Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev - 86. orr.

Lortuko ez bagenu, Kataluniari jokaldi makurra jokatzeaz gain, PPrentzat garaipena izango litzateke. Berria - Mundua   2006-01-19

Eta asmatu zenuen, horixe asmatu zenuela, jokaldi makurra akatsik gabe atera baitzitzaizun. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 269. orr.

Ez du gogorik egin ziguten jokaldi makur higuingarriaren berri emateko. Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster - 225. orr.

16 kukuak makur jo

Halatan, kukuak makur joz gero, nire alde erabili ahalko nuen eskuindarrak babestu izana. Parisen, baina, makur jo zien kukuak askatasun amets laino haiei. Berria - Kultura   2004-01-06

Whistean aritu zen, baina kukuak makur jo zion horretan ere: kolorez okertu zen bi aldiz, eta, jokoaren arauak ahazturik, hainbat jokaldi ustel egin zituen. Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol - 254. orr.

Susmoa diat makur jo behar diala kukuak, Pedro Páramo. Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo - 41. orr.

Baina, nonbait, kukuak makur jo zukeen. Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza» - 31. orr.

17 makur-makur adlag

Lacaillek, garrazturik, ilea urdin jada, gauero bizkarra makur-makur Parisko kaleetan barrena betiereko bidaia eginda, [...]. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 165. orr.

Hagin zorrotzak erakusten zituen piztiak Branek urruma egiten zion bitartean, hankak bilduta eta burua makur-makur zeuzkala Zeunerrek. Joanes Urkixo   «Gerlari zuria» - 178. orr.

Harryk bira eman zion Sutximistari, makur-makur jarri, ia kirtenaren gainean etzanda, eta aurrera abiatu zen. Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling - 253. orr.

Ahaleginak egiten zitian, hala ere, burua makur-makur ez egiteko. Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint - 31. orr.

18 makur-makur egina/eginda/eginik

Gaur egun, makur-makur egina, itxuragabe, arrain hezeak ahotsa marrantatu eta azala urdindutako matrona baten irudira zeramatzan bere hirurogeita bost urteak. Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola - 169. orr.

Bere burua ikus dezake, ilea urdinduta, makur-makur eginda, oinak tarras kale-ertzeko dendara litro erdi esne eta barra erdi ogi erostera. Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee - 229. orr.

Eskuburdinek presio egiten dizute, eta makur-makur eginda begiratu diozu behetik gora. Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea - 162. orr.

Eskuaz txapelari buru gainean eusten ziola, gorputza makur-makur eginda, baietz, ulertu zuela. Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora» - 105. orr.

Bidetik aldendu da, makur-makur eginda ahalik eta ikuspegi tikiena utzi beharrez. Aingeru Epaltza   «Lasto sua» - 6. orr.

Orain lasterka eta orain akrobata bat bezala, besoak zabalik, edo goputza alde baterat makur-makur eginik. Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago» - 328. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras makur (4); arrunt makur (3); bide makur (3); bide makur bat (3); bizkarra makur (5); buru makur (50); burua makur (32); egitate makur (3); gizon makur (3); hoinbeste makur (4); jende makur (3); jokaldi makur (3); kukuak makur jo (3); makur ainitz (3); makur alde (3); makur asko (12); makur asko izan (3); makur bakarra (3); makur bide (8); makur dabilela (3); makur dabiltza (3); makur doatzi (3); makur egin (3); makur egina (3); makur eginda (14); makur gehiago (3); makur guti (4); makur handia (11); makur handiak (26); makur handiak egiten (3); makur handiak izan (3); makur handiena (5); makur handirik (7); makur haundia (5); makur haundiak (6); makur hori (9); makur horiek (9); makur horien (3); makur horren (4); makur hura (5); makur ibili (3); makur izan (3); makur izigarriak (3); makur jo (6); makur makur (22); makur makur eginda (13); makur zaitez (3); makur zerbait (3); sobera makur (3); uholde makur (3); zernahi makur (5)

bide makurra (4); bien arteko makurra (3); eguraldi makurra (4); jokaera makurra (4); jokaldi makurra (3); makurra frango (8); makurra izan (8); makurra izango (4); mila euroren makurra (3); oso makurra (3); tantoren makurra (3); xantza makurra (3)

aise makurrago (4); gero eta makurrago (10); makurrago joan (3)

are makurragoa da (3)

alderdi makurrak (3); alimaleko makurrak (4); bide makurrak (3); dituen makurrak (6); eguraldi makurrak (3); gauza makurrak (3); gizon makurrak (5); ikaragarriko makurrak (5); izigarriko makurrak (3); makurrak egin (6); makurrak eginez (3); makurrak izan (6); makurrak jasan (3); nolako makurrak (5); uholde makurrak (8)

modu makurrean (4)

makurren xuxentzeko (5)

zurrumurru makurrenak (3)

modurik makurrenean (3)

deus makurrik ez (4); deus makurrik gabe (3); ez da makurrik (7); gehiagoko makurrik ez (3); gizon makurrik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus