Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maleziatsu (orobat maleziatsu eta maliziotsu) 1 izond maleziaz betea, maleziazkoa. ik malezia 2.

Begirakune maleziatsu batez.Ugazalabak, graziaz, irribarre maleziatsu batez, bizpahiru aldiz ezezko keinua egingo du eskuko hatzaz. Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello - 90. orr.

Keinu maleziatsua egin zion Andreasek agureari. Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste» - 108. orr.

Ikusleek begirakune trufatsuak, maleziatsuak eta harropoztuak trukatu zituzten. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 137. orr.

Donaldek seinalatu egin nau, irribarre maleziatsu bat ezpainetan: [...]. Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea» - 426. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ongi daki hori nire osabak! -maleziatsu begiratu zion, begiratu pikaroa areagotuta. -Barraren ezker aldean duk hire txoriñoa- esan dit maleziatsu. Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa» - 254. orr.

Hala bada, maleziatsu erantzun zuen: [...]. Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz - 41. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus