Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

malkartsu (orobat malkortsu g.er.) 1 izond aldapatsua, latza.

Bideak erreka bati segitzen zion, aldapa malkartsu batean behera. Anjel Lertxundi   «Ihes betea» - 343. orr.

Ezponda malkartsuan behera jaitsi ziren. Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne - 328. orr.

Inguratzen duten haitz gorriak malkartsuak eta distiratsuak dira, labana baten ahoaren pare. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 15. orr.

Harkaitz garai eta malkartsuak. Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal - 100. orr.

Berrehun metro gehiago errepidean gora eginda aurrez aurre zabaldu zitzaion meategi harana, zulatze lanen poderioz gorriztutako paraje malkartsuak. Josu Landa   «Odolbildua» - 85. orr.

Harkaitzaren alderdirik malkartsuenak errepidearen aldera ematen zuen. Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver - 76. orr.

Kanariak dira mundu osoan maniobra militarrek zetazeo gehien hildako lekua, bertako itsaspe malkartsua egokia delako militarrek saioak egiteko. Berria - Gaiak   2004-11-03

Eskailerak malkartsuak eta labainak ziren. Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo - 85. orr.

Beste uharte bat ikusten zen, tamainaz txikiagoa, oso malkartsua eta idorra, tarteka harkaitz ilunez inguratua. Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe - 59. orr.

Orografia oso malkartsua da, labarra da dena. Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian» - 173. orr.

Lurzoru gogorra eta berdin samarra behar dute gurpilek; Lurreko eremu handi batean dagoen lurzoru aldapatsu eta malkartsuan ibiltzeko, hobeak dira oinak. Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan - 49. orr.

Laborariek lur horiek bitan zatitzea proposatzen dute: zati malkartsua laborantzarako lur gisa erabiltzeko, eta zati laua Herriko Etxeak eros dezan, herriko gazteek bertan etxeak eraiki ditzaten. Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Bizitzaren ibilbide malkartsu honetan. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 240. orr.

Ezkontzara heltzeko bide malkartsuan. Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde - 163. orr.

Haren zuzeneko eraginak itxuraldatu zuen Kode Zibilaren bide malkartsua. Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis - 15. orr.

Teknika eta korronte literario berrienen bidezidor malkartsutik. Berria - Kultura   2004-10-27

2 irud/hed

Hona hemen testuak izan duen prozesu malkartsuaren bidezidor batzuk. Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Botoa biltzeko eginkizuna malkartsu bihurtzen da. Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Orain, bi urte igaro ondoren, eta penitentziaren lurrin malkartsuenarekin, bigarren aukera zeukan. Fernando Morillo   «Gloria Mundi» - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bide malkartsua (5)

bide malkartsuan (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus