Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

mambo (orobat manbo) 1 iz kubatar dantza, erritmo oso bizikoa, 1950 hamarraldian oso boladan egon zena; dantza horren musika.

Taberna zuloetako piano aurrean eserita egiten omen zituen bere inprobisazioak: mambo, chotis, foxtrot eta pasadobleak. Denborarekin beste estilo batzuek indar handiagoa hartu dute, eta diskoa horren erakusle da, swinga eta jazzaz gain, bossanova edota manboa ere jotzen dugulako. Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira» - 135. orr.

· Eta garabi teleskopikoa tentetzen zitzaionean mamboaren erregea sentitzen zen, sexuaren nanberguana. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 104. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Dagoeneko 86 urte ditu kontrabaxu jotzaileak, baina oraindik ere indarra du bere orkestrarekin mambo eta salsa doinuak zuzenean jotzeko. Berria - Kultura   2004-05-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus