Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maniobra (orobat maliobra g.er. eta malobra g.er.) 1 iz helburu bat lortzeko, eta bereziki makina edo ibilgailu bat gidatzeko, gauzatzen diren ekintzak.

Orbela biltzen ari zen furgoneta batek maniobra bat egiteko atzera egin, eta [...] oinezko bat harrapatu zuen. Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Atrakatzeko maniobrak iraun zuen tartean ontziburuak ez zion aldarri egiteari utzi. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 56. orr.

Queen Maryk nasatik askatzeko maniobrari ekin dio. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 104. orr.

Moilara hurreratzeko maniobra. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 223. orr.

Han baitzebilen Joanes, maniobrak aldarrika agintzen. Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea» - 128. orr.

Hala da ze, ibaiko zokondo batean maniobra txarra egin eta non iraultzen den bateltxoa. Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan» - 271. orr.

Izotzausleak maniobrak egin beharko ditu beste bide bat zabaltzeko. Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua» - 379. orr.

Orbitan sartzeko maniobrak. Berria - Gaiak   2006-04-11

Artizarreko orbitan jartzeko maniobrak ondo egin ditu 'Venus Express' zundak. Berria - Gaiak   2006-04-12

Smart-1' zundak goizaldean abiatu ditu maniobrak, satelitetik 300 kilometrora hurbiltzeko. Berria - Gaiak   2004-11-16

Discovery ontzia Alfa modulura hurbiltzeko maniobra egiten ari zela, [...]. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 107. orr.

Sindikatuen batasuna apurtzeko eta Adegiren tesira hurbiltzeko maniobra. Berria - Ekonomia   2004-06-15

Huts bat izan zen, ala nahasteko maniobra bat? Berria - Harian   2006-04-26

2 (izenondoekin)

Errepideetan egiten den maniobrarik arriskutsuena da aurreratzea. Berria - Gaiak   2006-03-31

Sekula ez zuen atzerako martxa ibiltzen ikasi eta guztiz maniobra arriskutsua zela zioen. Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida - 85. orr.

Hondarribia segundo eta erdiko tartearekin nagusitu zen, bigarren ziabogan Urdaibaik egin zuen maniobra txarra medio. Berria - Kirola   2004-08-15

Onartezina da XXI. mendean armadak maniobra militarrak herrietan egitea. ik beherago 5. Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Ipar Atlantikoko maniobra militarrak bertan behera uzteko eskatu zuten. Patxi Iturritegi   «Behi eroak» - 90. orr.

Udalak, halaber, maniobra militarrak bertan behera gera daitezen bere esku dagoena egiteko asmoa agertu du. Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Maniobra politiko berbera ikaragarri arrakastatsua izan zen beste barbaro batzuek zertu zutenean. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 15. orr.

Temaruk eta bere jarraitzaileek Frantziari «maniobra ilunen bidez» hura agintetik kentzea leporatu zion. Berria - Mundua   2004-10-19

EAEko Lehendakaritzako iturriek «nahasmena eragiteko maniobra patetikotzat» jo zuten CNIren agirien filtrazioa. Berria - Euskal Herria   2004-07-15

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kutuzov luzaroan ahalegindua zen irudikatzen zer maniobra-aukera zituen Napoleonek. hiritik kanpora baina maniobra-zelaietan. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 21. orr.

Barbaroak, bere erretiradan, maniobra-eremu mugagabea ireki duenean, [...]. Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee - 141. orr.

Enpresek azaldu dute beraien aurrekontu-saila oso mugatua dela eta ez dutela maniobra-marjinik. Berria - Ekonomia   2004-11-24

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurreratze maniobraren zinematika. Berria - Gaiak   2006-03-31

Zenbait ataletan sakabanatzen, hesi-maniobra bati ekiteko. Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob - 22. orr.

Hainbat luzamendu maniobra. Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Palestinarrek eta zenbait israeldarrek «hauteskunde maniobra» iritzi diote Olmertek Jerikoko kartzelari eraso izanari... Berria - Mundua   2006-03-28

5 pl maniobra militarrak. ik beherago 6.

Herriko alkate Alberto Erdozain, hala ere, «haserre» agertu da Espainiako Armadak erakutsitako jarrerarekin, eta iragarritako maniobrak «okupazio militartzat» jo ditu. Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Espainiako armada atzo ailegatu zen Orbaitzetara maniobrak egitera. Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Militarrek maniobrak egiteko asmoarekin aurrera jarraitzen omen dute. Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Espainiako Armadako paraxutistek maniobrak egingo dituzte Euskal Herrian datorren astean. Berria - Euskal Herria   2004-09-18

NATOk udan maniobrak egin ondoren, zifioak agertu ziren hilik Kanarietan irailean. Berria - Gaiak   2004-11-03

Espainiako Armadako hegazkinek maniobrak egin zituzten Bardean duela hilabete inguru. Berria - Euskal Herria   2004-01-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

maniobra egin (5); maniobra egiten (8); maniobra militarrak (21); maniobra politikoa (3); maniobra zakar (3)

maniobrak egin (6); maniobrak egiteko (4); maniobrak egiten (14); orbitan jartzeko maniobrak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus