Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

maniobratu (orobat maliobratu g.er.) du ad zerbaiterako maniobra edo maniobrak egin.

Zeren eta haizea hirugarren eta laugarren koadranteetakoa izanez gero gaitz egiten baita belak maniobratzea. Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak» - 11. orr.

Roulotte bat, zakar maniobratuz gure furgoneta aurreratzen ikusi dugu, eta haren gidariak gelditzeko imintzioa egiten zigula leihatilatik besoa atereaz. Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan» - 237. orr.

Arando Aundiko puntan zeuden, abaor maliobratu zuen pilotuak eta apur bateko alditxoan kanoa trebes geratu zen. Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?» - 233. orr.

Zailagoa da maniobratzea ahula zarenean, aurreko urteetan arma franko eskuratu ondoren. atzo, 14:30ean, lau garabiren bidez 270 tonako pieza metaliko bat maniobratzen ari zirenean, garabietako batek ezin izan zion pisuari eutsi, eta altzairuzko egitura lurrera erori zen. Berria - Mundua   2004-09-01

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus