Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

Hasiera:

manipulazio (orobat manipulazione g.er.) 1 iz manipulatzea.

Landareen manipulazio genetikoa, giza-ugaltze teknika berriak. Ezinbesteko tresna bihurtu da iritzi publikoa sortu eta bideratzeko hedabideen kontrola eta berrien manipulazioa. Berria - Gaiak   2004-01-21

Irakeko gerran kazetari iparamerikarrek sortutako manipulazioa eta desinformazioa. Berria - Kultura   2006-03-10

Zintzotasunetik manipulaziora, galdera handi batean barrena. Iñigo Aranbarri   «Hizlandia» - 95. orr.

Fotogramak duen izaera fisiko ukigarriak beste manipulazio batzuetarako ematen du aukera. Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont - 163. orr.

Ordenagailuaren manipulazioa. Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll» - 222. orr.

Diruaren manipulazioa oso bide praktikoa zela zorrak murrizteko eta ordainketa-bitartekoen urritasuna arintzeko. Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda - 33. orr.

Konfiantzari buruzko inkesten manipulazioa. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 110. orr.

Manipulazio ortografikoa, esan gabe doa, artearen mailara irits daiteke. Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak» - 46. orr.

Kulturaren manipulazio folklorikoaren kontrako jarrera. Berria - Kultura   2004-11-03

Egia-erdiz eta gezur t'erdiz egindako manipulazio zakarra, Euskal Unibertsitatea ez ezik Euskal Unibertso osoa kakazteko propio asmatua. Joxerra Garzia   «Itsasoan euri» - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste manipulazio mota garrantzitsu bat zentsura da. Apaiz eta fraideen artean hainbeste urte pasa dituenak oso ongi garatuak eta zorroztuak izaten ditu manipulazio-saio bati antzemateko antenak. Berria - Kultura   2006-02-12

Esan behar da gisa horretako "irakurketa" edo manipulazio jardueretan tradizio itzela duten zenbait herrialde latino nabarmendu zela bereziki. Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak» - 41. orr.

190 hil, 1500eko bat zauritu, eta ezin sinetsizko manipulazio jukutria bat, Alderdi Popularraren ganik, lau egunen buruan gobernuko alkitik erortzeraino. Herria   2004-09-30

Horrek askoz zailagoa egiten dio PPri bere manipulazio kanpaina. Berria - Harian   2006-01-24

Lekukoen testigantzak ohi bezala interpretatuta eta ohiko manipulazio teknikekin. Berria - Mundua   2004-03-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskafandra-manipulazioan harrapatu zutela pentsatu zuen. Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea» - 132. orr.

Moneta manipulazioa eta bere ondorioak. Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault - 199. orr.

Gezurraren gerizpeko aburu-manipulazioa. Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma» - 212. orr.

Noiztenka, populazio zati baten aburu manipulazioak salatzeko, kritikak aditzen dira. Itxaro Borda   «Hiruko» - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egindako manipulazio (3); manipulazio informatiboa (3); manipulazio politikoa (3); manipulazio politikoak (3); manipulazio saio (4); ppren manipulazio (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus