Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

mantelina (orobat mantalina g.er. eta mantalin g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian mantelina agertzen da) 1 iz emakumezkoen buruzapia, bereziki erlijiozko arrazoiengatik erabiltzen dena. ik mantalet.

Nahiz behialako mantalina buruzapi baten kontra trukatu zuen, argi zen haren soinekoak serora jantziak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Han ez dago mantalinarik, debekatua baita.  Herria   2004-01-15

Martinek irudi hori gordeko zuen betiko: ama, mantelina iluna burugainean, eta paisaia zuritzen hasia.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 28. orr.

Ezkonberriaren mantelina bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Bazter batean, berriz, ama egoiten zen, adatsa maiz sare edo mantelina batez bildua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 139. orr.

Alargun baten apaingarri guzti-guztiez jantzirik, soineko beltz estu batekin, hiru hazbeteko takoidun oinetako beltzekin, kasket beltz batekin eta hartatik zintzilik mantelina fin beltz batekin, emetasun erabatekoaren haragiztapen bat bihurtu zuen bere burua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Legez debekatu nahi dituztelakotz, eskola publikoetan segurik, erlisione-seinale batzu eta, besteak beste, musulmano neska gaztek ezartzen duten mantalina edo zapia.  Herria   2004-01-22

Atzealdeko jargietako emazteei halaber, amironatu berri zituzten mantelina brodatu beltzen gerizan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 67. orr.

Pariseko azken boneta buruan dutela, burutik oinetaraino txal handi batean bilduta, farfailezko mantelina aurpegian, begiak apal, sartzen dira emakumeak hondartza betetzen duten oihalezko etxola horietarik batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Madrildarrek hain koketeria handiz eta graziaz begietaraino daramaten mantelina hori, buruaren atze alderaino jasotzen dute gipuzkoarrek.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 89. orr.

2 irud/hed

Mendi hurbil eta xorrotxak ikusiz, Aconcagua famatua ere begistatu dugu bere mantalin xuriarekin.  Herria   2005-06-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mantelina beltza (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus